Maiatzaren 11n egingo dira 2024ko Dantzan Ikasi Topaketak
2024ko Dantzan Ikasi Topaketek badute data, gorde ondo zuen agendan: maiatzak 11, larunbata. Eibarko UEUren egoitzan izango da aurtengoan dantzarion elkargunea. Ezagutza, kezkak, gatazkak, helburuak, asmoak, erronkak... trukatu eta elkarrekin hausnartzea da asmoa, aurrera begirako giltza eta gakoak bilatu asmoz.
Euskal dantzaren inguruko dantzari, irakasle, begirale, dantzazale, ikertzaile, aditu eta arituei zuzendutako topaketak dira, eta egun, gure sektoreari zuzenki eragiten dioten gaiei eta eguneroko jardunean aurkitzen ditugun egoera eta auziei helduko diegu.
Oraindik ez dugu guztiz itxia egitaratua, zehazten joan ahala, datozen asteetan argitaratuko dugu informazioa. Irekia dugunez programazioa, ongietorriak izango dira ekarpenak, beraz, norbaitek gaien bat proposatu edo zerbait aurkeztu nahi izanez gero idatz dezala topaketak.dantzan@gmail.com helbidera eta saiatuko gara orain edo aurrerago proposamenari lekua egiten.
Dantzan Ikasi Topaketak 2024
Data: 2024ko maiatzak 11, larunbata
Ordutegia: 9:30 – 18:00
Lekua: Markeskoa Jauregia, Eibar
Prezioa: doakoa, plaza mugatuak!
Izen-ematea: Egitaraua zehaztean irekiko dugu
Aurreko Dantzan Ikasi Topaketak
2022
2021