Ikastaroa: Dantzari ttipi, lau urrats eta kitto! (berriz)
Ikastaro honen aurreko deialdiak izan duen erantzun zabalaren ondorioz eta zenbait lagun kanpoan geratu zenez, berriz egitea erabaki dugu. Saio berria azaroaren 24an, larunbatean, izango da, Elgoibarren, eta erne, arratsaldez!
Dantzari ttipi, lau urrats eta kitto!
Claude Iruretagoiena, Jon Iruretagoiena
Maritzuli konpainia
Data: 2012ko azaroak 24, larunbata
Ordutegia: 16:00 – 19.00
Lekua: Elgoibarko Musika Eskola (Aita Agirre Plaza, 20870 Elgoibar)
Prezioa: 15 €
Izena emateko epea: Azaroak 19
Ikastaroan izena emateko egin klik hemen
Dantzari ttipi, lau urrats eta kitto!
Claude Iruretagoiena (Baiona, 1960)
Betti Beteluren
ikaslea, Juan Antonio Urbeltz-ekin
sakondu zuen irakaskuntza, eszenaratze eta
koreografia tekniketan. Zortziko eta Alakiketan ikuskizunetan parte
hartu zuen, eta 1992an bere lehen lana, Xirula Mirula plazaratu zuen.
Eskualde desberdinetako dantza-maisuekin euskal dantza tradizionalaren
errepertorioaren ezagutzan sakondu zuen. Horrekin batera, Bearneko
branleak, schottish, polkak edota Gaskuinako dantzak ikasi zituen. 1995ean
Pier Pol Berzaitz-ek sortutako Elkanoren semeak ikukizun musikala
eszenaratu eta koreografiatu zuen. Suitzako Nomades-LE Loft Vevey
konpainiarekin Courrier du Pacifique ikusgarria landu zuen. Jantzi
tradizionalak eta historikoak egiten ditu Irulea elkartearen baitan.
Hamaika ikastaro eman ditu eta EDBren dantza irakaslea izana da. Besteak
beste Argia-Ikerfolk, Malandain Ballet Biarritz, Biarritz Culture,
Garazikus, Institut Culturel du Pays basque eta Iparraldeko Dantzarien
Biltzarrarekin egin ditu lankidetzak. Berak zuzentzen duen Maritzuli
konpainiarekin hainbat ikuskizun taularatu ditu: Ixtorio Mixtorio
(1996), Ingura Mingura (2000), Côté Cour... Côté Jardin... (2004), Kutx
ala Pil? (2005), Aurrez aurre (2009).
Jon Iruretagoiena (Baiona, 1985)
Maritzuli konpainiako dantzaria, dantza-maisua eta lehendakaria da gaur egun Jon Iruretagoiena. Beskoitzeko Oinak Arin eta Ahurtiko Ortzadar taldeetan aritu zen dantzan ume zelarik, eta 1996tik gerora Ixtorio Mixtorio taldean hasi eta horren ondorengo den Maritzuli konpainian dihardu. Donostiako Argia dantzari taldean ere aritzen da. Claude Iruretagoyena, Bruno Delavigne eta Iñaki Arregi izan ditu dantza-maisu. Hainbat dantza ikusgarritan aritu da bere ibilbidean. Maritzulirekin Ixtorio Mixtorio, Ingura-Mingura, Côté cours... Côté Jardin, Dantzama, Kutx ala pil edo Aurrez aurre ikuskizunetan dantzari aritu da besteak beste, eta Argiarekin Axeri Boda, Axuri Beltza eta Aunitz Urtez-en. 2012ean Maritzulik estreinatu duen Ixtorio Mixtorio (II) ikusgarrian koreografia eta dantza-maisu lanak egin ditu. Zuberoako dantzaren historia ikertu du eta horren inguruko zenbait hitzaldi eskaini ditu. Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko dantza irakaslea da gaur egun.
Dantzari ttipi, lau urrats eta kitto!
Claude Iruretagoiena, Jon Iruretagoiena
Maritzuli konpainia
Data: 2012ko azaroak 24, larunbata
Ordutegia: 16:00 – 19.00
Lekua: Elgoibarko Musika Eskola (Aita Agirre Plaza, 20870 Elgoibar)
Prezioa: 15 €
Izena emateko epea: Azaroak 19
Ikastaroan izena emateko egin klik hemen
Dantzari ttipi, lau urrats eta kitto!
Umeekin
dantza tradizionala lantzeko eredu bat aurkeztuko dute Claude
Iruretagoienak eta Jon Iruretagoienak saio honetan. Hainbat burukomin
sortzen dizkie dantza irakasleei dantza tradizionala umeekin lantzeak.
Maritzuli konpainiako dantza-maisuek Ixtorio Mixtorio ikusgarriaren
prozesuan garatutako eredua aurkeztuko dute. 1996an estreinatu eta
2012an berrituta aurkeztu du Maritzulik Euskal folklorearen aberastasuna
umeekin landu ahala erditutako ikuskizuna da Ixtorio Mixtorio.
Lau urrats eta kitto! oinarrietara jotzeko deia da. Lau urratsekin euskal tradizio koreografikoaren zati eder bat dantzatu eta gozatu baitezakete umeek. Urrats horiek ikasiz eta bakoitzarekin egin daitezkeen dantzak jorratuz umeekin egindako ibilbidea aurkeztu da ikastaro honetan.
Iraila bukaeran Donostian egin den ikastaro honen lehen edizioaren kronika ikus dezakezu hemen.
Lau urrats eta kitto! oinarrietara jotzeko deia da. Lau urratsekin euskal tradizio koreografikoaren zati eder bat dantzatu eta gozatu baitezakete umeek. Urrats horiek ikasiz eta bakoitzarekin egin daitezkeen dantzak jorratuz umeekin egindako ibilbidea aurkeztu da ikastaro honetan.
Iraila bukaeran Donostian egin den ikastaro honen lehen edizioaren kronika ikus dezakezu hemen.
Claude Iruretagoiena (Baiona, 1960)
Betti Beteluren
ikaslea, Juan Antonio Urbeltz-ekin
sakondu zuen irakaskuntza, eszenaratze eta
koreografia tekniketan. Zortziko eta Alakiketan ikuskizunetan parte
hartu zuen, eta 1992an bere lehen lana, Xirula Mirula plazaratu zuen.
Eskualde desberdinetako dantza-maisuekin euskal dantza tradizionalaren
errepertorioaren ezagutzan sakondu zuen. Horrekin batera, Bearneko
branleak, schottish, polkak edota Gaskuinako dantzak ikasi zituen. 1995ean
Pier Pol Berzaitz-ek sortutako Elkanoren semeak ikukizun musikala
eszenaratu eta koreografiatu zuen. Suitzako Nomades-LE Loft Vevey
konpainiarekin Courrier du Pacifique ikusgarria landu zuen. Jantzi
tradizionalak eta historikoak egiten ditu Irulea elkartearen baitan.
Hamaika ikastaro eman ditu eta EDBren dantza irakaslea izana da. Besteak
beste Argia-Ikerfolk, Malandain Ballet Biarritz, Biarritz Culture,
Garazikus, Institut Culturel du Pays basque eta Iparraldeko Dantzarien
Biltzarrarekin egin ditu lankidetzak. Berak zuzentzen duen Maritzuli
konpainiarekin hainbat ikuskizun taularatu ditu: Ixtorio Mixtorio
(1996), Ingura Mingura (2000), Côté Cour... Côté Jardin... (2004), Kutx
ala Pil? (2005), Aurrez aurre (2009). Jon Iruretagoiena (Baiona, 1985)