Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzan titulazio propioaren bila
Josu Garate, Dantzan Ikasi Topaketak, Gazteen parte-hartzea euskal dantzan mahai-ingurua, Eibar, 2024-05-11. Argazkia: Idoia Lahidalga - Dantzan CC-BY-SA
EAEko hezkuntza sisteman ze leku du dantzak? Eta ze leku behar luke? Euskal dantzako titulua behar dugu? Ze ekarriko du dantza eta musika eskolen inguruko dekretu berriak? Galdera horiei erantzun nahian eta bueltan-bueltan sortutakoen inguruan aritu da Josu Garate Dantzan Ikasi Topaketetan.
EAEko hezkuntza arautuaren mapa
Hasteko, EAEn Hezkuntza arautuari lotzen zaion organigrama ekarri du mahai gainera, eta Derrigorrezko Lehen eta Bigarren hezkuntzetako curriculumak kuxkuxeatu ditu. "LHn dantza oso puntualki ageri da. Hautazko ahalegin batzuk badaude, kasu gutxi batzuetan eskola orduetan eta gehiagoetan eskola orduz kanpo; DBHn ere antzera". Musikak duen lekuarekin alderatuta datu esanguratsuak ageri dira; dokumentuetan egindako bilaketa sinple batek LHko curriculumean musika 166 aldiz erakusten digu, eta dantza, berriz, 18 aldiz; euskal dantza pare bat aldiz. DBHkoan, berriz, musika 406 aldiz, dantza 92 eta euskal dantza bat ere ez. "Musika bide akademikoan aspaldi sartu zen, baina norbaitek erabaki zuen gu bide horretatik kanpo jardutea".
Behin derrigorrezko horiek bukatuta, Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetan ez dagoela dantzarik azaldu du Garatek eta "unibertsitateak ere arte eszenikoen munduarentzat ez du lekurik". Badira bide propioa egin duten irakaskuntzak, hori litzateke nolabait araututa dagoen bidea eta Dantzerti aipatu du, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola.
Garatek barrutik ezagutzen du Dantzeti, euskal dantzako irakasle baita bertan. Azaldu du ze leku duen bertan euskal dantzak, "bigarren urtetik aurrera, hautazkoetan, euskal dantzako ibilbidea dago martxan. Graduak 240 kreditu ditu eta euskal dantzako ibilbideak 14 kreditu. Horrek zertarako balio du? Ez dakigu".
Gasteizko José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa ere aipatu du, hau da EAEko dantza kontserbatorio bakarra, "dantza ikasketa horiek egin nahi dituenak Gasteizera joan behar du. Euskal dantzak ordutxo batzuk ageri dira, baina gauza handirik ez".
Dantza eta musika eskolen dekretu berria
Jaurlaritzak onartu berri duen musika eskolen dekretua ere aipatu du Garatek, ze egosi den eta zer egosten ari den. Musika eskolak zirenak dantza eskola ere izateko aukera izango dutela aipatzen du, eta orain arteko paradoxa gogora arazten du: "euskal dantzak lekua izan du, erro tradizionaleko instrumentuak sarbidea zutelako eta hor sartuta zegoen dantza". Musika eskoletan irakasle aritzeko tituluak behar zirela dio, baina euskal instrumentuek eta euskal dantzak titulaziorik ez dutenez habilitazioak asmatu zituen Jaurlaritzak.
Habilitazio horien erabilerari aurre eginez, dekretu berria musika eta dantza eskolen iniziatibatik bultzatu dela azaldu du Garatek, "dekretu berrian dantzari bere lekua osotasunean emango zaio, baina indarrean dauden dantzako graduko titulazioak eskatuko dira". Ez du argi ikusten Garatek hemendik aurrera zer gertatuko den, "ez dakigu zer gertatuko den habilitazioekin, musika eskolek amaitu nahi dute horiekin. Graduatuak nahi dituzte edozein espezialitatetan eta pedagogian; irakasleak nahi dituzte eta ez interprete onak".
Euskal dantzatik sumatzen den gabezia nagusia oraindik nabarmenago da orain: euskal dantzako gradurik ez dagoela. Antzeko bidetik, Garatek azaldu du nola habilitazioekin amaitzeko trikitxaren kasuan gradurako bidea aktibatu den, "dagoeneko Madrilen dago trikitixa egon dadin musikako beste ikasketen pare, hau da, Musikenen aukera egongo litzateke trikitixarekin sarbide froga egiteko. Ikaslea graduatua izango da trikitixa duela instrumentu nagusia".
Euskal dantzen gradua nahi dugu?
Trikitixarekin egindako bide bera hasia duela dio Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak euskal dantzarekin. Izan ere, euskal dantza ez da inon ageri. Egungo araudiak ofizialki lau diziplina aitortzen ditu bakarrik: dantza klasikoa, garaikidea, flamenkoa eta española. "Dekretua aldatu behar da beste diziplinei aukera emateko eta gero forma eman, curriculuma osatu". EHMDEren eskariz lan-talde batek euskal dantzaren curriculum zirriborro bat prestatu du eta dagoeneko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailean dago, ikusi egin behar ea Madrilen nola hartzen duten". Garatek ikusten du lege horrek aurrera eginda agian kontserbatorioan euskal dantzaren ibilbide osoa egiteko aukera egongo dela, "Dantzertira sarbide probak egin nahi dituen dantzari batek orain klasikoko eta garaikideko proba egin behar du, gauzak ondo bidean, euskal dantzarekin sartzeko aukera izango luke".
Baina galderak sortzen zaizkio Garateri: "Hori al da bilatzen duguna, euskal dantzan graduatua? Badu zentzurik, dantza eskolan hasi, sei urte kontserbatorioan aritu eta gero gradua egiteak? Badago edukirik, hartzailerik?".
Nahiko lainotuta dago oraingoz titulazioaren bidea ibilbide horretan, baina aipatu nahi izan du, azken urteetan, arte irakaskuntzan gauza asko egosten ari direla, "batzuk konturatu dira irakaskuntzatik kanpo egon diren eduki eta konpetentzia batzuk izan direla eta orain sisteman sartu nahi dira, baina ez dakite nola egin. Egosten ari den azkenengoa da arte irakaskuntzei dagokien lege berria Madrilen. Goi mailako arte irakaskuntzei eragiten die eta, zeharka, kontserbatoriokoei". Goi mailako irakaskuntzari dagokionean unibertsitatean euskal dantzei lekua emateko ahalegin batzuk egin direla ere aipatu du, EHUren Udako Ikastaroetan, adibidez; horretaz gain 2016-2017 ikasturtean eskaini zuen "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" berezko titulua.
Hamaika kezka eta zalantza
Garatek hainbat zalantza eta galdera planteatu ditu hitzaldian eta publikoaren artean ere sortu dira. Oier Araolazak honakoa egin du: "Dantzertin egon daitezke ikasleak sarbidea egin dutenak klasikoan eta garaikidean trebatuta daudela, eta horiek euskal dantzako 14 kreditu egiten badituzte, graduatu ondoren musika eta dantza eskoletan euskal dantzako irakasle izate aukera izango dute?".
Garatek erantzun dio ikasleren batek ere galdetu izan dio hori eta hona erantzuna: "esan nion arduraz jokatzeko. Irakasle jartzen garenean ardura handia hartzen dugu eta zintzoki jokatu behar dugu. Musika eskoletan batzuetan eskatzen da irakasleak ematea euskal dantza, klasikoa, garaikidea eta hip-hop; ingelesa, frantsesa, alemana, gaztelera eta euskara pertsona berak ematea bezala. Baina gero tribunalean inork ez daki euskaraz".
Garatek uste du Dantzertin lortu dutela euskal dantzarekiko sentsibilitatea, "gose eta beharra sentitzen dute ikasleek, baina sumatzen dute 14 krediturekin ez doazela inora. Niretzat ez da bidea kreditu gehiago eta ez dakit gradua den amesten dudana". Garatek uste du askotariko irakasleak formatu behar genituzkeela agian eta horretarako hainbat bide egon daitezke: Lanbide Heziketa, UEU...
Amaitzeko, Araolazak hartu du mikrofonoa: "Hezkuntzaren antolamenduak baldintzatzen gaitu. Arteak erregimen berezi batean daude sartuta, horregatik dantza ez dago jario nagusian, baizik eta saihetsean". Eta horrek egoera arraroak ekartzen dituela dio: "beste edozein jakintza alorretan ibilbidea egiten duzu Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta jarraian lanbide heziketan edo unibertsitatean. Eta 16-18 urtetik aurrera hasten da zure ofiziorako espezializazioa, baina erregimen berezian gaudenen ikasketetarako Derrigorrezko Hezkuntzak ez du bermatzen alor horietako oinarrizko hezkuntza". Ondorioz, ikasleak Derrigorrezko Hezkuntzatik aparte beste formazio gehigarri bat jaso behar du, "Derrigorrezko Hezkuntzarekin bakarrik Dantzertin ez zara sartzen. Erakutsi behar duzu badakizula dantzan eta ez nolanahi". Araolazak bere hitzaldian esandakoak berretsi eta alfabetatze unibertsala aldarrikatzen du: "arte eskolak baino hizkuntza eskolak behar ditugula, hizkuntzak ikasi behar ditugu eta eta hizkuntzak ibilbide arruntean ikasi behar ditugu, dantzan ere alfabetatu behar gara".
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Dantzan Ikasi
Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com
__ __ __
Hurrengo saioak
Egindakoak
2024
Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan
Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera
Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak
Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika
Topaketak 2024 // Kronika
2023
Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika
Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika
Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera
2022
Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika
Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika
Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika
Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa
2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto! // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika
Makilaria // Kronika
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Jean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika
Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010
Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010
Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.
Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Ba al datoz gazteak euskal dantzara?
- Amaia Irastorza Otamendi on Euskal dantzaren ikasketak aldarri
- Patxi Montero on Plazako dantzen errepertorioa berritzen eta aberasten
- Patxi Montero on Biribilketa: jakina da edo lantzea komeni da?
- Patxi Montero on Genero identitatea euskal dantzan I
- Oier Araolaza on Genero identitatea euskal dantzan I
- Lide Azkue on Genero identitatea euskal dantzan I
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- Patxi Montero on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16