Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Oier Araolaza: "Gizarte osoa euskal dantzan alfabetatzea behar dugu"

Dokumentuaren akzioak

Oier Araolaza: "Gizarte osoa euskal dantzan alfabetatzea behar dugu"

2024/05/16 08:15
Oier Araolaza: "Gizarte osoa euskal dantzan alfabetatzea behar dugu"

Oier Araolaza. Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2024-05-11. Argazkia: Idoia Lahidalga - Dantzan CC-BY-SA

"Azken urteetan behin eta berriz diogu dantza gure gorputz hizkuntza dela, indarra jartzen ari gara hizkuntza izaera horretan", euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza dela aldarrikatu du Oier Araolazak eta euskal dantza hizkuntza gisa ulertzeak dakartzan onurak eta ondorioak azaldu ditu Dantzan Ikasi topaketetan.

Dantzan Topaketak 2024
Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2024-05-11. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Zergatik euskal dantza hizkuntza?

Askotan dantza tradizionala bezala definitzen dugu gurea, baina "tradizioak ez du ezer definitzen, dena da tradizioa, guztia tradizioaren arabera egin eta egituratzen da. Gainera, oso  barneratuta dugu tradizioa aldatzen ez den zerbait dela, horrela ez bada ere". Beraz, egokiago ikusten du hizkuntzaren eredua erabiltzea, "Hizkuntzak funtzionatzeko oinarrian tradizioa behar du, tradizioak egiten du posible elkar ulertzea. Hizkuntza baten kodeak, lexikoak eta oinarriak aldatzen baditut, hizkuntzaren oinarrizko funtzioa, komunikazioa gauzatzea eragozten dut". Azaldu du kasu horretan arazoa ez dela tradizioa etetea, baizik eta hizkuntza hori konpartitzen dugunon arteko komunikazioa eteten dela.

Dantzan Topaketak 2024
Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2024-05-11. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Argi du eskuartean darabilgun dantza xehatzeko, kategorizatzeko, ulertzeko... berbazko hizkuntzen gisa parekatzea oso erabilgarria dela eta etengabe egin ditu gure gorputz hizkuntzaren (euskal dantza) eta berbazko hizkuntzaren (euskara) arteko paralelismoak.

Dantzaren euskal kultura izaera agerian jartzeko ere garrantzitsua da dantza hizkuntza bezala definitzea. Euskal kultura, gehienetan, euskaraz egiten den kultura bezala ulertzen da, baina hori ez berbazko adierazpenen ikuspuntutik baztertzailea da, "gu definizio horretatik kanpo gelditzen gara". Sorguneak taldeak proposatu zuen euskal kulturaren definizioan euskaraz ekoizten den kulturari eman zitzaion lehentasuna eta ez berbazko kulturak ere kontuan hartu ziren, euskal kulturaren iruditeria elikatzen duten ez berbazko adierazpenen artean sartuz euskal dantza. Araolazaren ustez euskal dantza euskaldunon gorputz hizkuntza bezala definitzean, euskal gorputz hizkuntza (euskal dantza) eta berbazko hizkuntza (euskara) euskal kulturaren maila berean kokatzen ari gara, "ez dago inoren iruditeria elikatzeko beharrik, euskal dantza bera badelako euskal kultura".

Dantzak hamaika funtzio

Dantza hizkuntza gisa ulertzearekin batera dantzaren funtzio ezberdinen kontzientzia azpimarratu nahi izan du Araolazak, eta dio dantza arte moduan bakarrik irudikatzeak bete ditzakeen funtzioen ikuspegia murriztu egiten duela, "berreskuratzen badugu hizkuntzaren ikuspegia, hizkuntzetan ohituta gaudenez funtzio ezberdinak bisualizatzera, errazago izango zaigu hori aldarrikatzea gure jardunean". Dantzak hamaika funtzio izan baititzake: espiritualitatea, errituala, estetikoa, identitatea, komunitatea, komunikazioa...

Dantzan Topaketak 2024
Oier Araolaza. Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2024-05-11. Argazkia: Idoia Lahidalga - Dantzan CC-BY-SA

Duela gutxi Dantzanen argiratutako Egil Bakka dantza ikertzaile Norvegiarraren artikulua ekarri nahi izan du hitzaldira. Bakkak komunitatean jartzen du indarra; azaltzen du dantzak nola laguntzen duen komunitatea batzen, artikulatzen egituratzen, elkartzen... Berak esaten du dantzak komunitateari bere buruaren erreprodukzioa ziurtatzeko markoa eskaintzen diola.

Dantzak harremanak dira, baina gaur egun dantza arte bezala ulertzearen ondorioz dantzaren alderdi estetikoa lehenesten da eta, Bakkak dioen moduan, ez baditugu dantzako kodeak ikasten, komunitatearekin interaktuatzeko tresnarik gabe uzten gaituzte, "ez badakigu euskaraz, nekez komunikatuko gara euskararen herrian; ez badakigu euskaraz dantzatzen nekez izango gara euskararen komunitateko parte".

Dantzan ikasteak komunitatean integratzeko duen garrantziaz ohartarazi du Ronald Kibiring-en hitzak baliatuz:

Dantzatzen ikastea erantzukizun komunala da (...) Ikaskuntza-prozesuak eredu komunitario bat transmititzen du, pertsonaren hazkundea bere komunitatean txertatuta bideratuz.

Hau da, dantzan irakatsi eta ikasteko erantzunkizuna du norberak,"euskaraz ez badut ikasten euskararen komunitateari uko egite ari natzaio, beraz komunitate horrek aurrera egiteko aukerak murrizten ditut. Euskal dantzarekin berdin".

Interakziorako beharrezkoak diren kodeak eta gorputz hizkuntza partekatuak alboratzea leporatzen dio Bakkak dantza garaikideari, dantza arte bezala bakarrik kontsideratzea, hau da balletean eta garaikidean nagusi den ikuspegia, hori kolonialismoa dela dio. Araolazak bat egiten du ideia horrekin, "munduan askoz gehiago dira dantza ez dutenak ulertzen arte bezala, baina dantzatzen direnak. Ari zaizkigu ukatzen guk egiten duguna dantza dela".

Dantza lengoaia unibertsala?

Dantza hizkuntza bezala ulertzea ez dela gaurko kontua dio Araolazak eta Arbeau, Noverre, Iztueta, Aita Donostia, Urbeltz, edota Olaetak ere analogia hori baliatu zutela dio.

Dantzan Topaketak 2024
Oier Araolazaren aurkezpena.

Askotan esan izan da dantza lengoaia unibertsala dela; "gauza bat da gizaki guztiok daukagula dantzaren bidez adierazteko gaitasuna, baina horrek ez du esan nahi denok gorputz-hizkuntza bera erabiltzen dugunik. Berbazko hizkuntzekin gertatzen den gauza bera". Araolazak azaldu du, denok dantza egiteko gai garenez, pentsatzen dugula denok dantzaren bidez elkar ulertzeko aukera daukagula, eta hori ez da horrela,  "dantza ezin da ulertu dagokion dantza tradizioa ezagutu gabe. Hau hizkuntzaren analogiatik oso ebidentea da. Berbazko hizkuntza batean aurkitu ditzakegun ia osagai berak aurkituko ditugu gorputz hizkuntzetan".

Dantzan Topaketak 2024
Oier Araolazaren aurkezpena.

Eta horretaz Juan Antonio Urbeltzi eta Marian Arregiri esker aspaldi hasi zela ohartzen dio, "hizkuntza baten osagai horiek guztiak zituztelako interesgarri, aztergai eta transmisiorako osagai". Urbeltzek etengabe gogorarazi digu dantza ez dela esanahi gabeko forma hutsa, "beti dago esanahia eta hizkuntza bati zentzua testuinguruak ematen dio, bai berbazko bai gorputzezko hizkuntzetan".

Dantzan Topaketak 2024
Oier Araolazaren aurkezpena.

Euskal dantza alfabetatzea helburu

Argi eta garbi, alfabetatze unibertsala dantzan eskatu du Araolazak, "eta ez artea egiteko, batzuk egingo dute eta hori ere behar da, baina ez da funtzio bakarra. Gainontzeko funtzioek funtziona dezaten gizarte eta komunitate osoa euskal dantzan alfabetatzea behar dugu".

Dantzan Topaketak 2024
Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2024-05-11. Argazkia: Idoia Lahidalga - Dantzan CC-BY-SA

Hain zuzen duela 100 urte Aita Donostiak aldarrikatu zuen ideia gaur egunera ekarri du:

Gure ikasle guztiek euskal dantzak jakitea da helburua. Euskaraz hitz egiten eta euskaraz kantatzen bezala, gure gazteek euskal dantzak dantzatzen jakin behar dute.                 Aita Donostia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa