Orain arteko ekarpenak
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!
2020/11/23

Genero identitatea euskal dantzan I
2020/11/12

Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan
2020/10/31

Dantzan Ikasi 2020-2021 abian da
2020/10/19

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak
2020/10/16

Kantuaz dantzan Bearnoko Joan Frances Tisnerrekin
2020/02/10

Joan Frances Tisner: Gaskoinia eta Bearnoko dantzak (II)
2020/02/06
Gaskoiniako eta Bearnoko dantzak erakustera etorri dira aurten ere Joan Frances Tisner eta Domenja Lekuona. Soinueneak eta Herrixa Dantzanek antolatuta, eta Dantzan Ikasiren laguntzarekin, Oiartzunen eta Elgetan herri dantzen ikastaroa eta dantzaldiak eskaini dituzte Tisnerrek eta Lekuonak. Elgetako Espaloia kafe antzokian egindako saioko irudiak ikusi daitezke bideo honetan. Hasierako tailerrean iaz landutako zenbait dantza gogorarazi eta landu dira. Besteak beste, braleak, kontra-dantzak eta jauziak. Ondore, dantzaldian landutakoa praktikan jarri dute bertaratutako dantzazaleek. Irudiak: Joseba Zabaleta / Soinuenea. Joan Frances Tisner eta Domenja Lekuona: Gaskoinia eta Bearnoko dantzak. Elgeta, 2020-01-26.
Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak
2020/01/14

Sorkuntza tradizioan: Argiaren ibilbideaz Urbeltz eta Arregi
2020/01/13

Patxi Laborda: Soka erakusketaren bisita dantzatua
2019/12/02
Bisita dantzatua gidatu du Patxi Labordak Dantzan Biharrianeko Soka erakusketan Dantzan Ikasik antolatuta. Labordaren helburua izan da jendeak ulertzea hizkuntza koreografiko propio dugula eta urrats batzuekin gauza pila bat egin ditzakegula, "berdin du bakoitzak ze urrats dantzatzen duen, musikak batzen gaitu, pultsuak elkartzen gaitu. Elkarren artean sortzen dena da inportantea". Dantzaren funtzio soziala nabarmendu nahi izan du, kohesiorako duen gaitasuna. Dantzak berez esanahia badu ere, geuk ematen diogula esanahia dio. Etengabe gaudela sortzen dio, mundu tradizionalean ere bai, bestela hil egingo litzateke, "sorkuntza gure baitan dago, tradizioa ez da berritzen, guk sortzen dugu". Azalpenen eta dantzen bidez transmititu ditu mezuak Labordak. Jotak eta gabota dantzatzera animatu ditu bisitariak eta Iruñeko Duguna dantza taldeak sortutako soka-dantzarekin bukatu da saioa, bisitara egokitutako bertsoak kantatuz eta dantzatuz. Irudiak: Eire Vila. Soka erakusketaren bisita dantzatua. Patxi Laborda, Eibar, 2019-11-21.