Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian
Marie Hirigoien, Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2024-05-11. Argazkia: Idoia Lahidalga - Dantzan CC-BY-SA
Azken urteetan Iparraldeko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen eta hirugarren zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri dantzaren departamendua garatu. Horretarako bi postu publikatu zituzten duela hiru urte eta momentu horretan sartu nintzen kontserbatorioan”, Marie Hirigoienek Iparraldeko Maurice Ravel kontserbatorioan esku artean darabiltzaten asmo eta proiektuak azaldu dizkigu Dantzan Ikasi topaketetan. “Erraten ahal dugu momentu handia dela politikoki gauzak aitzinarazteko eta horretan ari gara gauzak sortzen eta garatzen, euskara eta euskal kulturari lekua eginez”.
Euskal dantzaren ibilbidea sortzen
Txistuko eta kantuko irakasleen lan postuak ireki ziren lehendabizi eta orain, lanaldi osorako ez bada ere, atabala, gaita eta txalaparta ere sartu direla azaldu du Hirigoinek. Bestalde, trikitian ba omen zen aukera kanpoko irakasleekin goi mailako ikasketak egiteko, eta aurten postu berri bat izango omen da trikitian. Horrela, azken urteetan musikan garatu den bezala dantzan ere garatu nahi dute ibilbidea.
Horretarako, ordea, kontserbatorioaren maila kontuan hartu behar da, “Frantzian kontserbatorioek badute maila bat: herriarena, herri elkargoarena, departamenduarena... badira maila ezberdinak eta Iparraldekoak badu eskualdearena”. Duela zazpi urte, ordea, jakinarazi zitzaien maila horretan jarraitzeko antzerkiaren saila eta dantzaren hirugarren gaia garatu beharko zutela. “Klasikoa eta garaikidea baziren eta hirugarren
diziplina bat garatu behar zuten”.
Hirugarren gai bezala dantza tradizionala sartzeko apustua egin zen, “ministerioak eman du duela zazpi urtez hirugarren dantza diziplina behar zutela garatu eta adibidean sartzen zuten euskal dantza. Hori berrikuntza biziki handia da Frantzia mailan”. Behin lanpostuak sortuta eta politikoki baimena eskuratuta, duela bi urte hasi ziren lantzen IDBrekin eta EKEarekin euskal dantzako ibilbidea.
Irailean hasi da lehen zikloa
Hiru ziklo aurreikusten dituzte: lehen zikloa LHko ikasleentzat, bigarrena DBHkoentzat eta hirugarrena Batxilergokoentzat (edo helduentzat).
Irailean hasi dira lehen zikloarekin, “helburua da klase bat sortzea eskola batean, eta hor lotura egiten dugu eskolekin, sortzea klase bat lehen zikloa ikasteko euskal dantzan eta musikan”. Aipatzen du beraientzat inportantea dela dantza eta musika lotzea, diziplina bakoitzaren egoera oso ezberdina baita, “musika eskolak antolatuak dira herrialdeka eta euskal dantzan taldeak dira, musikan diplomak existitzen dira, dantzan ez. Bada desberdintasun handia, baina denek erraten dute biak lotuak direla. Pentsatu dugu zerbait sortzekotan hastapenetik lotuta astea bikaina dela”.
Oso baliagarria eta eraginkorra den ordutegi egokituko ikas mailen aukera ere azaldu du, “hamabost ikasleko klase batean bigarren edo hirugarren urtetik goiti parada dute edo musika edo dantza ikasteko. Badute arratsalde bat edo bi eta ateratzen dira klasetik eta kontserbatorioko irakasle batekin segitzen dituzte ikasketak”. Ez da gehigarri bat edo eskola kanpoko ekintza bat, eskolako orduetan egiten dute.
“Hendaian hasiko gara irailetik goiti hori plantan ezartzen eta helburua da klase batekin hastea aurten, datorrenean izanen dira biak eta hiru urteren buruan dena ezarria izanen da. Eta ondotik kolegioekin DBHko ikasleekin normalki irekitzen dira klase horiek eta posible da lehen eta bigarren zikloa segitzea horrela”.
Zabala modulua bigarren zikloaren parekide
Bigarren zikloa azaltzeko Zabala moduluarekin lotu du Hirigoienek. Zabala modulua duela hamar bat urte hasi zen EKE, IDB eta kontserbatorioaren arteko proiektua izan zen, “haur batzuek herrietan dantza egiten zuten, baina batzuk nahi zuten oren bat baino gehiago praktikatu, urrunago joan, teknika gehiago ikasi. Beraz proposatu zuten modulu bat kontserbatorioan non ikasleak heldu diren hiru orenez”.
Ordu bat eta erdi euskal dantzan egiten dute eta beste ordu bat eta erdi garaikidean, “klase horietan bada norbait kontserbatorioan lan egiten duena, Bilaka konpainiarekin lotua da hiru urtez eta baziren kanpoko jendea inguruetako teknikak irakasteko: Gipuzkoa, Bizkaia, Zuberoako... dantzak”.
Zabala modulua momentuz bere horretan mantenduko dute, baina helburua da bigarren ziklo bat izatea eta kontserbatorioz kanpoko ikasketak ere bertan sartzea, “guretzat biziki garrantzitsua da musika eta dantza ez bakarrik kontserbatorioan, baizik lotura atxikitzea dantza taldeekin eta herrian egiten dituzten gauzekin”. Horretarako hitzarmen bat sortu dute IDBrekin eta programan sartu dituzte ordu batzuk, kanpoan egin behar dituztenak: taldeetan, ikusgarrietan, kaskarotetan...
Azken urratsa: hirugarren zikloa, euskal dantzako diploma
Helburua da kontserbatorioan existitzen ez den hirugarren ziklo hori sortzea, “sortu dugu maketa pedagogikoa, lotura bermatzen duena herriko dantza taldeekin. Bakoitzak beharko du bere herrian dantza ikasi eta kontatuko du bere ibilbidean”. Kontserbatorio barruan edo euskal dantza klaseak jasoko dituzte, baita garaikidea, klasikoa eta barrokoa ere.
Hala ere, behin eta berriz azpimarratu du kontserbatorioz kanpoko ikusgarrietan eta ekimenenetan parte hartzearen garrantzia; horretara bultzatuko dituzte ikasleak, azkenik, proiektu artistiko bat sortu beharko dute: “testuinguruak du garrantzia, ez gauza artifizialak sortzea. Haien herrietan ere zerbait muntatu dezatela zentzua duena kulturan eta parte hartzean”. Egun azterketak pasa behar izaten dira musikan, “baieztatu dugu zuzendaritzarekin hori kentzea eta artistikoki aurkezten duten gauzak kontatzea, haien ebaluazioa horretan jarriko da eta ez testuingurutik kanpo, kontserbatorioan, epaileekin”.
Arriskuak eta kezkak
Orain arte euskal dantza edo dantza tradizionala ez da existitzen diplometan, hor dekretu bat atera da eta normalki lege bat aterako da. Hirigaraik dio urteak eta urteak pasa dituztela pentsatzen oso inportantea zela diploma bat irakasleak formatzeko, herriko taldeetako irakasleen prekarietatea kentzeko, estatus bat izateko... baina bide horretan arriskuak badirela ohartu da: “dekretuaren arabera nahi dute sortzea diploma, baina ondotik erraten dute beharrezkoa izanen dela diploma ukaitea eta baldin badira irakasleak ez dutena diploma isunak ordaindu beharko direla”.
Hori desastrea izan daitekeela uste du kontuan hartuta dantza taldeen baldintzak eta funtzionamenduak nolakoak diren. Batzuk bi maila bereizteko borrokan hasiak direla dio: “kontserbatorioetan aritzeko diploma biziki ontsa da, talde batzuk profesionalizatzeko, baina atxikitzea baita ere baimena herri txikietan eta aritzeko arazorik izan gabe estatuarekin”.
Pausoka ateak irekitzen
Pixkanaka ari dira urratsak ematen eta agertu daitezkeen arazoez ohartuta badaude ere positiboa da Hirigoien “kontserbatorioko zuzendariak, nahiz eta ez den hemengoa, ulertzen du non dagoen eta zein diren gure problematikak. Eta segitzen gaituzte gure proposamenetan”. Eta normalki diploma nazionaletan ez dagoen pedagogia ere sortu dute, “inportantea da ze ainitz jende ari da gakorik gabe, baina gauzak aitzinatuak badira beste manera batez arituko gara hemendik gutxira”. Eta egindako zenbait aurrerapen mahai gainera ekarri nahi izan ditu: murgiltze ikastaroak konpainietan, jaialdiak, masterklasak, klaseak eta azterketak euskaraz...
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Dantzan Ikasi
Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com
__ __ __
Hurrengo saioak
Egindakoak
2024
Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan
Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera
Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak
Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika
Topaketak 2024 // Kronika
2023
Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika
Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika
Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera
2022
Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika
Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika
Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika
Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa
2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto! // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika
Makilaria // Kronika
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Jean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika
Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010
Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010
Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.
Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Ba al datoz gazteak euskal dantzara?
- Amaia Irastorza Otamendi on Euskal dantzaren ikasketak aldarri
- Patxi Montero on Plazako dantzen errepertorioa berritzen eta aberasten
- Patxi Montero on Biribilketa: jakina da edo lantzea komeni da?
- Patxi Montero on Genero identitatea euskal dantzan I
- Oier Araolaza on Genero identitatea euskal dantzan I
- Lide Azkue on Genero identitatea euskal dantzan I
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- Patxi Montero on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16