Dokumentuaren akzioak
Mintegia: Gipuzkoako dantzak (eta IV): Gipuzkoako dantzen sistema
Goierritik abiatuta, baina Beterrin, Donostialdean edo Urolan agertzen diren pusketak baztertu gabe, dantzarako sistema zahar baten aztarnak bildu, eta horien egitura berrosatzen ahalegintzen ari da Mikel Sarriegi azken urteotan. Goizaldiren eredua hedatzerakoan, tokian-tokiko dantza-maisuak itzalean geratu ziren eta haien dantza moldea, gutxietsia maiz, galtzen joan da. Molde zaharrean ikasi zuten dantzari eta dantza-maisuen testigantzak jaso, eta puzzlea berregiteko piezak han eta hemen bildu eta Goierriko zein Gipuzkoako hainbat eskualdetako dantza-maisuek konpartitzen sistema osotasunean ulertzen saiatzen ari da Sarriegi.
Koreo-arkeolojikotzat jo daitekeen ikerketa eta berregite lan horren lehen emaitzak aurkeztuko ditu Mikel Sarriegik mintegi honetan. Goierriko, eta azken batean, Gipuzkoako dantzen sistema zaharrera lehen hurbilketa ahalegin bat izango da. Laugarren saio honekin osatuko dugu Gipuzkoako dantzei eskainitako ikastaro berezia.
Mikel Sarriegi: Goierriko dantzen sistema
Aurreko hiru saioetan aztertutakoaren ondoren eta bertan ikusitako guztiaren laburpen modura, batez ere Goierriko dantza-maisuek gorde duten eta hain ezaguna ez den Iztuetaren oinordetza hau aurkeztuko da. 2009an egindako Goierriko Dantzen Ikastaroan, dagoeneko ikusi genuen dantza-maisu goierritarren taula deitu genezakeenaren aurrerapen moduko bat. Oraingo honetan, modu konparatiboan ikusi ahal izango dira, gaur egun taula gimnastiko-koreografiko gisa ezagutzen den ereduarekiko berezitasunak zeintzu diren, eta xehetasun “ezezagun” horiei esker, Gipuzkoako dantzen dantzatzeko erak eta Iztuetaren ondare koreografikoak ezagutu dituzten eraldaketa horiei buruz atera daitezkeen ondorioen aurrerapen bat.
Mikel Sarriegi (Beasain, 1965), herriko tradizioan hasi zen dantzan 1972an, berehala, 1974an Salleko Adiskideak-en jarraitu zuen. 1979tik aurrera Aurtzaka dantza-taldean dihardu eta honen zuzendaria da gaur egun. Raimundo Gamayo, Martin Iraola eta Jesus Mari Garate dantza-maisuekin ikasia da. 1983-1989 bitartean, Madrileko Euskal-Etxeko taldeko dantza-maisua ere izan zen. Dantzari gisa ibilbide zabala du: Argia, Jakintza eta Ostadar taldeekin aritua; Arrateko Amaren eta Andoaingo Santakruz Kofradietako Ohorezko kidea; nazioarteko partaidetzak ("Lyongo Dantzaren 5. Biurtekoa", "La Habanako 11. Nazioarteko Ballet Jaialdia", "Reggio Emiliako Espainiar Dantzaren Gala 1988”); zazpi urtez Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelduna (1984-1991). Dantza-maisu bezala bultzatu ditu azken urte hauetan, besteak beste: Igartzako dantzarien Kofradia, Beasaingo Sanjoan neskatxen esku-dantza, Goierriko Agintarien soka-dantzak eta Goierriko dantzen ikuskizuna. Joan den hamarkadan Gipuzkoako Goierri Behealdeko dantzen azterketa hasi zuen, eta hauen inguruko hainbat lan burutu ditu, bai argitalpen, artikulu, hitzaldi eta ikastaroetan. “Dantza Beasainen. Aurtzakak 25 urte” liburuan, “Beasaingo neskatxen San Joan esku-dantza. Naturarekin dantzan”. DVD-liburuskan, edota “Loinazko San Martin ezpata-dantza” artikulua Auñamendi Eusko Entziklopedian 2014, esate baterako.
Mintegia: Gipuzkoako dantzen sistema
Gidaria: Mikel Sarriegi - Aurtzaka dantza taldea
Data: 2016eko otsailak 20, larunbata
Ordutegia: 10:00–13.00
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Prezioa: 15 €
Izen-ematea eta informazioa
Dokumentuaren akzioak
Dantzan Ikasi
Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com
__ __ __
Hurrengo saioak
Egindakoak
2024
Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan
Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera
Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak
Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika
Topaketak 2024 // Kronika
2023
Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika
Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika
Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera
2022
Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika
Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika
Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika
Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa
2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto! // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika
Makilaria // Kronika
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Jean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika
Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010
Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010
Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.
Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Ba al datoz gazteak euskal dantzara?
- Amaia Irastorza Otamendi on Euskal dantzaren ikasketak aldarri
- Patxi Montero on Plazako dantzen errepertorioa berritzen eta aberasten
- Patxi Montero on Biribilketa: jakina da edo lantzea komeni da?
- Patxi Montero on Genero identitatea euskal dantzan I
- Oier Araolaza on Genero identitatea euskal dantzan I
- Lide Azkue on Genero identitatea euskal dantzan I
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- Patxi Montero on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16