Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Ikastaroen biharamunean errepasoa

Dokumentuaren akzioak

Ikastaroen biharamunean errepasoa

2010/01/20 15:01
Dantza tradizionalaren formakuntza alorrean zenbait lan-lerro bultzatzeko sortu zen Dantzan Ikasi. Horietako bat oinarrizko ikastaro eskaintza bat bermatzea izan da.

Ikastaroetan Gipuzkoako eskualde guztietako ikasleek parte hartu dute, eta Gipuzkoatik kanpoko hainbat dantza irakasle eta dantzari etorri dira. Guztira 41 herritatik etorri dira ikastaroetara, Gipuzkoako 27 herritatik Gipuzkoatik kanpoko 14 herritatik: Irun, Deba, Eibar, Elgoibar, Elgeta, Andoain, Añorga, Astigarraga, Donostia, Urnieta, Ataun, Beasain, Ordizia, Errenteria, Lezo, Pasai-Antxo, Ibarra, Tolosa, Villabona, Azkoitia, Azpeitia, Legazpi, Aizarnazabal, Getaria, Orio, Zumaia eta Zarautz, Iruñea, Altsasu, Barañain, Atarrabia, Zuasti, Mallabia, Markina-Xemein, Zornotza, Sestao, Galdakao, Arrangoitze, Hendaia, Gasteiz, Reno.

Dantza irakasleei begira antolatu dira ikastaroak eta errepertorio bakoitzaren tokian-tokiko irakasleak, edo prestakuntza berezikoak gonbidatu dira. Guztira sei ikastaro antolatu dira 2009 urtean:

Bizkaiko jota eta porrua
Arratiako jota bezala ezagutzera eman dena, alegia, Bizkaian eta beste hainbat tokitan ere jotak dantzatzeko estilo zaharra izan genuen aztergai lehen ikastaroan. Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeko Kepa Artetxe eta Mikel Goitia izan ziren dantza-maisuak. Jota eta porruaren berreskuraketa lanaren nondik norakoak agertzeaz gain, horiek dantzatzeko oinarrizko irizpideak irakatsi zituzte, eta oinarrizko urratsak eta apaindurak bereizteko bidea eskaini ziguten. Jotaren ikastaroari buruzko xehetasunak dituzue hemen eta ikastaro ondoren egindako kronika hemen.

Baztango mutil-dantzak
Jauzien eta mutxikoen senidetzat har badaitezke ere, ezaugarri bereziak dituzte Baztango mutil-dantzek. Urrats gehienak jira-biran emateko ohitura eta urratsak markatu beharrean buruz ikasi beharra besteak beste. Arizkungo Patxi Larralde eta Arraoitz-eko Rafa Baron izan genituen irakasle lehen saioan, eta Patxi Laborda iruindarra bigarrenean. Billantzikorekin hasita mutil-dantza errazenak eta horiek dantzatzeko estiloa lantzeko aukera eman zuen ikastaroak. Hemen mutil-dantzen ikastaroari  buruzko xehetasunak eta hemen berriz kronika.

Goierriko dantzak
Gipuzkoako dantzetan oinarrizko erreferentzia izan da beti Goierri, bertakoak baitziren Iztueta, Olano eta Pujana, eta bertakotzat jo izan direlako gerora Gipuzkoa osora eta maisu horien eta beste batzuen eskutik zabaldutako errepertorioak. Mikel Sarriegi, Aurtzaka dantza taldeko zuzendariaren eskutik, eta Aitor Furundarenak eskusoinuarekin lagunduta, gaur egun Goierrin dantza tradizioak zertan diren, dantzakera aldetik gorde dituen berezitasunak eta zenbait dantza interesgarri lantzeko aukera izan genuen. Goierriko dantzak ikastaroaren inguru argibideak eta ikastaro ondoko kronika.

Zuberoako dantzakera
Zuberoako dantza tradizio berezira hurbiltzeko ahalegina egin genuen Jean Mixel Bedaxagar eta Jean Pierre Bordagarai urdiñarbetarrekin,  eta Argia dantzari taldeko Fernando Aristizabal eta Jexux Larrearekin. Jauziak eta Aitzineko püntiak dantzatzeko gomendioak eta estilo ñabardurak egin zituzten Bedaxagarrek eta Bordagaraik, eta zuberoako urrats izendegia ezagutzeko aukera eman zuten Larreak eta Aristizabalek. Zuberoako dantzen ikastaroaren aurkezpena eta kronika.

Argia oroimenaren haritik
60ko hamarkadaren azken zatian euskal dantzaren panorama errotik aldatu zuten Argia dantzari taldearen proposamenek. Oinarri teoriko eta praktiko berrietan oinarrituta, tokian-tokiko bilketa lan erraldoia jarri zuten abian, eta tradizioa eta sorkuntzaren inguruko gogoeta sakonetan oinarritutako eredua plazaratu zuten. Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregik Argiaren 40 urteko ibilbidearen sintesia eskaini ziguten ikastaro honetan, eta bere baitan, Argiaren azken emaitza, Axuri-beltza, Victoria Eugenia antzokian ikusteko aukera izan zen. Argiaren ikastaroaren aurkezpena eta kronika.

Dantzaren mugimenduaren eta erritmoaren pedagogia
Dantzaren mugimenduaren analisi eta erritmoaren oinarriak azalarazteaz gain, dantzaren irakaskuntza aritzeko hainbat gomendio, estrategia eta aukera desberdin aurkeztu zituzten, eta dantzaren mundua ulertu, bizi eta gozatzeko beste hainbat gogoeta eskaini zituzten ikastaro honetan Aiko taldeko Sabin Bikandi, Larraitz Artetxe eta Patxi Labordak maisuek. Ikastaroaren inguruko xehetasunak eta ikastaro ondoko kronika.

Ikasleetako batzuei urteko ikastaro eskaintzaren balorazioa egiteko eskatu diegu. Hona zer kontatu diguten:

Maite Maiz
Itsasi dantza taldea

Ikastaroak orokorrean oso ondo joan dira, gure dantza taldekoak aspalditik genbiltzan ikastaroen billa eta oso ondo etorri zaizkigu hauek. Ni konkretuki hiru ikastaroetan izan naiz. Hiru ikastaro hauetako planteamendua egokia iruditu zait, bakoitzak bere oinarriak argitu baitizkit eta oinarri hauetatik abiatuta dantza garatzen jarraitu. Hau jakinda dantza beste begi batzuekin ikasteko, ikusteko, ulertzeko eta ondorioz irakasteko aukera eman dit.

Ikastaro hauen alderdi txarrenetako bat aipatze arren, esan behar informazio asko jasotzen dela denbora gutxian eta askotan ezin asumituta edo aldi batzuetan galduta ibili naizela.

Irakaslegoaren aldetik oso egokiak iruditu zaizkit, beraiek egindako ikerkuntza lanak erakutsi bait dizkigute eta honek nire formakuntzan asko lagundu dit. Ikaslegoaren aldetik ere ondo iruditu zait base bat daukagun ikasleak izatea, edota dantza irakasten gabiltzanak izatea, nola edo hala ikastaroko helburuak lortzen lagundu baitu eta beste alde batetik dantza talde desberdinetako kideen ezagutza eta harremana sortzea lortu baitu.

Bukatzeko esan balorazio positiboa duela izan naizen ikastaroek eta aurrerantzean ere ikastaroak izango direnaren esperantzan nagoela gure kulturaz oraindik zer ikasia baitugu. Zuen berri izango dudalakoan eta eskerrak emanez aukera hauek sortzeagatik agurtzen naiz.



Aitor Sorazu
Bizkargi Musika Eskola

Programaren planteamendua guztiz egokia iruditzen zait, uste dut bazegoela horrelako zerbait egiteko beharra. Gainera ni bezalako irakasle batentzat guztiz beharrezkoa ikusten dut dantzaren alorrean dagoen hutsune hori betetzeko bidea edukitzea.

Programan zehar jasotako ikastaroei buruz, orokorrean denak izan dira oso interesgarriak, bestela parte hartzeari begiratu besterik ez dago jendearengan sortu duten interesa ikusteko, era batera edo bestera denetan ikasten duzu zerbait eta horrelako ikastaroetan zu bezala dabilen beste jende ugarirekin egoteko aukera izaten duzu, beraiekin zure kezka eta burutazioak elkartrukatzeko aukera izaten duzularik.

Antolakuntza ere guztiz erosoa izan da, informazio guztia egoki asko jaso ahal izan dugu, bai e-mail bidez eta baita dantzan.com webgunearen bitartez. Kontrola ere oso ona izan da eta parte harzaileen asistentzia une guztietan ondo zaindu da.

Ikastaroetan izan ditugun irakasleei buruz esan behar dut denetik izan dugula, guztiek erakusten zituzten dantzei buruz asko zekiten, gero beste kontu bat izango litzateke dakiten guzti hori erakusteko ohiturarik ba ote duten edo ez, hori ere asko antzematen baita zenbait kasutan, baina hori beti gerta daitekeen zerbati dela iruditzen zait. Irakasleek egin duten esfortzu hori baloratu beharrekoa da. Gainera zenbait ikastarok luzapen bat beharko luketela iruditzen zait.


Aitziber Ubegun eta Eder Valladares
Kemen dantza taldea

Urtetan zehar nahiko intuizioz jardun dugula kontuan izanik, honelako ikastaroek benetan laguntzen digute gure eguneroko lanean dantza taldean. Eginiko ikastaroak hiru multzotan sailkatzen ditugu, batetik zehazki errepertorio desberdinei dagozkienak; hauek baliagarriak eta behar beharrezkoak izanda ere, beste bi multzoetakoak, arlo teoriko nahiz dantzaren pedagogiarenak, azpimarragarriak iruditzen zaizkigu, hauetan formazioa lortzea zailagoa baita. Irakasle izan ditugunak erreferente dira landuriko gaietan eta  aberasgarria izan da beraiekin jardutea. Oraindik ere hutsune asko izaten jarraitzen dugulako eta formazioak etengabekoa izan behar duelako.

Ikastaroen inguruko informazioa eskuratu, izena-eman eta partehartzea benetan erraza egin zaigu.


Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailetik adierazi digutenez pozik daude 2009ko ekitaldiak eman duenarekin eta 2010ean ere ikastaro hauekin jarraitzea nahi dute, beraz, laster ekingo diogu ikastaro sorta berria antolatzeko lanei. Zuen balorazioak eta iritziak utzi nahi badituzue azpian duzue erantzuna uzteko modua edo bestela gure ohiko posta helbidera, ikasi@dantzan.com helbidera idatzi dezakezue.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa