Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Dantzan Ikasi zenbakitan

Dokumentuaren akzioak

Dantzan Ikasi zenbakitan

2021/06/01 08:00
Dantzan Ikasi zenbakitan

Dantzan Ikasi, Lau urrats eta kitto!, Beasain, 2020-11-28. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Atzera begira jarri gara une batez Dantzan Ikasin, eta atentzioa eman digute 13 urte hauetan zehar jasotako zenbait datuk: ia 500 ikaslek ―irakaslek― eman dute izena antolatu ditugun 66 formazio saioetan, eta denera 1500 agiritik gora banatu dira Euskal Herriko bazter guztietara.

2009ko maiatzean izan zen Galdakaoko Andra Mari taldeko Kepa Artetxe eta Mikel Goitia dantza-maisuek jotaren inguruko lehen formazio saioa eman zutela, orduan Donostiako Artelekun kokatzen zen Dantzagunearen dantza-gelan. Arrakastatsuago ezin ekin, eta izen-emateak espazioaren edukiera gaindituta (urteak beranduago pandemiak ekarriko zizkigun edukiera aferak imajinatu ere ezin genituen egin), bigarren txanda antolatu beharra izan zen, Zarauzko kiroldegian kasu hartan. Ordutik, dantzan eta dantzaz aritu gara hamahiru urtez eta hamaika txokotan, larunbat goizetako saio praktiko nahiz teorikoetan, baina baita dedikazio gehixeago eskatu dizkiguten mintegi eta jardunaldi saio berezietan ere.

0_2009-05-09_Dantzan-Ikasi-Jotak-Arteleku_Kepa-Artetxe_OA 040_r
Dantzan Ikasi: Jota ikastaroa, Kepa Artetxe, Dantzagunea-Arteleku (Donostia), 2009-05-09. Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA

Formazioan erreferentzia eta bidelagun

Zenbakiak hotzak izan ohi badira ere, guretzat hauei goxotasuna darie, euskal ondare koreografikoaren transmisioan dabiltzan irakasleen jardunerako erreferentziazko aterpetxe eta bidelagun bilakatu baita Dantzan Ikasi. Irakaskuntzaren bidaia interesgarri bezain konplexu eta sarritan etsigarri horretan, gehiengoak egun bakarra egin ohi du gurean, ikastaro bakarrean hartzen baitu parte. Gutxiengo batek (%10ak gutxi gora behera), berriz, errepikatu du maiztasunez gure dantzako sala, ohiko formazio dinamika mantenduz. Ontasunaren inguruko baloraziotan sartu gabe, Bertolt Brechten olerkia etorri zaigu burura, eta "egun batez", "urte betez" ala "bizitza osoan" aritzearen ("borrokatzeaz" ziharduen Brecht) atzean dauden arrazoiez hausnartzen uzten gaitu beste behin: egitura eta egonkortasun falta, gaztetasun edo aro jakin bati lotutako jarduera, behin-behinekotasuna, amateurismoa, jardueraren izaera gehigarria, formazio beharraren kontzientzia eza... denak ere sorgin gurpil berean bueltaka dabiltzanak handik alde egin ezinda.

0_2010-12-18_DantzanIkasi-Urbeltz-Arregi-irradaka 041-r
Dantzan Ikasi: Irradaka ikastaroa, Juan Antonio Urbeltz, Mikel Urbeltz, Marian Arregi eta Jexux Larrea, Aritzbatalde kiroldegia (Zarautz), 2010-12-18. Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA

Gipuzkoatik Euskal Herri osora eta Euskal Herri osotik Gipuzkoara

Dantzan elkartetik kudeatzen bada ere Gipuzkoako Aldundiaren Dantzagunea da Dantzan Ikasiren etxe birtuala, eta baita fisikoa ere beharra dagoenean; hastapenean Donostiako Artelekun eta gaur egun Errenteriako Niessen erakinean. Kultur etxeak direla, kiroldegiak direla, museoak direla, antzokiak direla, ala bestelako eraikin publikoak direla, Gipuzkoako hainbat lekutan ireki dizkigute ateak: Donostia, Zarautz, Tolosa, Andoain, Errenteria, Beasain, Astigarraga, Elgeta, Elgoibar eta Eibar.

Gipuzkoako dantza-gela eta espazioetara ekarri ditugu Euskal Herriko dantza irakasle eta adituak haien ekarpena, zainduz eta neurtuz, ahalik eta baldintza duinenetan eskaintzeko. Baina enbor bereko ezpal garela jakitun, aukerarik izan denean eta parera tokatu denean, ez dugu aukerarik pasatzen utzi gure mugetatik haragoko dantza-maisuak gonbidatzeko, rapper ezpata-dantzen ala Gaskoiniako herri-dantzen inguruko saioak antolatuz.

2011-10-01_DantzanIkasi-Rapper-ikastaroa_OA_9517_r
Dantzan Ikasi; Rapper ezpata-dantzak, Dantzagunea-Arteleku (Donostia), 2011-10-01. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

Euskal Herri zabaleko errepertorioko hainbat dantza lehen eskutik ikasteko aukera eskaini dugu, dantzaren historian arakatu dugu gure langaia hobeto ulertu ahal izateko, dantzarako gorputza behar bezala prestatzeko eta zaintzeko adituekin aritu gara, irakaskuntzarako pedagogiak eta metodologiak elkarbanatu ditugu, eta gogoeta saioak bultzatu ditugu euskal dantzaren jarduera inguratzen duten hainbat gaien inguruan. Askotariko proposamen horrek gipuzkoarrak bakarrik ez, Euskal Herri osoko ikasleak erakarri ditu Dantzan Ikasira; Bizkaian Mungia edota Portugaletetik hasita, Lanteno edo Bitorianotik pasata Araban, Iruñerria utzi eta Ezkirotzetik aurrera, Bidarrai igaro eta Baionako beste puntara.

Pandemiak banandu duena berriz batzeko ahaleginak

Denboran gertuagora etorrita, iazko martxotik aurrera bertan behera gelditu zitzaizkigun esku artean genituen ikastaroak. Uda ostean zalantzaz beteta hasi genuen ikasturtea, baina irailean ezer antolatzeko modurik ikusten ez genuen hartatik maiatzean izan berri dugun topaketara, ordea, ia 200 pertsonak izena eman du ikasturte honetan, eta 250etik gora matrikula gauzatu dira (nahiz eta bi ikastaro bertan behera utzi behar izan ditugun osasun larrialdiak behartuta).

2020-11-28_Dantzan-Ikasi-lau-urrats_Beasain_JG_DSCF2820
Dantzan Ikasi, Lau urrats eta kitto!, Beasain, 2020-11-28. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Elkarren arteko distantzia fisikoa zaindu beharrak gertutasun birtualaren aldeko ahalegin berezia egitera eraman gaitu aurtengoak. Horren emaitza izan dira streaming bidez zabaldu diren hiru hitzaldiak, eta proposamenaren arrakastaz dihardute izena-eman zuten 60 pertsonek ala gerora bideoak izan dituen 500 ikustalditik gorako emaitzak.

Aurrez aurrekoari dagokionez, euskal dantzaren jarduera ia guztiz desagertuta egon den ―eta jarraitzen duen― garaiotan, fisikoki ere batzeko eta mugitzeko aukerak bilatzeari ez diogu utzi, eta aurreikusitako lau saioetatik bi behintzat aurrera atera ahal izan ditugu: Lau urrats eta kitto! (saio laukoitza) eta Dantzan Ikasi Topaketak 2021. Bietan ere, matrikula aurreikuspenak gaindituta eta egungo pandemia egoeran bizi ditugun edukiera mugak eta protokoloek baldintzatuta, txandak bikoiztu (lehengoan) eta espazio berria bilatu (bigarrenean) beharrean aurkitu gara denok kabitu ahal izateko.

2021-05-08_Eibar-Dantzan-Ikasi-Topaketak_JG_29
Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2021-05-08. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Euskal dantza irakasleentzat formazioa eskaintzeaz gain, aurtengoan pandemiak banandu duena berriz batzeko ahaleginetan ez-ohiko ekarpena egiten ahalegindu gara Dantzan Ikasi programaren bitartez, eta zentzu horretan zenbakiek ikasturterik oparoenetakoa izan dela adierazten digute; ez da kasualitatea. Sektore honek dituen arazo endemikoei pandemiak eragindako etenak berriak gehitu dizkio, nahiz eta azken horien dimentsioa oraindik neurtzeko dagoen. Zenbakion atzean zenbat dantzari, dantzazale, irakasle, musikari... eta ardura, osasun, bizipoz, gogo, ilusio, hitzordu... dagoen ohartzeko balioko ote digu?

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2023

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa