Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Ikastaroa: Rapper ezpata-dantzak

Dokumentuaren akzioak

Ikastaroa: Rapper ezpata-dantzak

2017/06/21 09:00
Ikastaroa: Rapper ezpata-dantzak

2016-05-28 Ezpalak Jaialdia: Kingsmen of Newcastle, Iruñea. Argazkia: Josu Garate - dantzan.eus CC BY-SA

Dokumentuaren akzioak

    Ingalaterrako ezpata-dantza bizi eta dibertigarriak dira Rapper-ak. Gehienetan bost dantzarik dantzatzen dituzte. Oinekin zapateatu urratsak egiten dituzte eta aldi berean, helduleku bikoizdun "ezpata" labur eta flexible bana erabiliz figura koreografiko desberdinak eta sorkuntza bide berriak proposatzen dituzte.

    Ikastaroa: Rapper ezpata-dantzak

    Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

    2016-05-29 Ezpalak Jaialdia: Kigsmen of Newcastle, Eibar. Argazkilaria: Iñaki Zugasti CC BY-SA
    2016-05-29 Ezpalak Jaialdia: Kigsmen of Newcastle, Eibar. Argazkilaria: Iñaki Zugasti CC BY-SA

    Ikastaro honetan oinekin lurra kolpatuz egiten diren urrats edo zapateatuak egiteko oinarrizko teknika landuko da, eta boskotean ematen diren eboluzio eta figura desberdinak ikasiko ditugu. Alor praktikoarekin batera, dantza genero honen inguruko historia eta testuinguru kulturalaren inguruko ezaugarriak azalduko ditu Tom Redman-ek. Rapper dantzak 200 urte inguru "baino" ez omen dauzka. Ingalaterra iparrekialdeko meatz gizonengandik sortua dela uste da. Dibertitzeko sortuak omen, ez dute inongo sinbolismorik edo istoriorik gordetzen atzean.

    Oinen teknika lantzeko lagungarri izango da zola gogorreko zapatak erabiltzea, beraz izanez gero ekarri. Eta prest etorri dantza tradizional dibertigarri eta bizi hauekin gozatzeko!

    Tom Redman (Lewes, South Downs, Ingalaterra, 1989)

    Aitaren bideari jarraituz Brighton Morris taldean sartu zen Cotswolds izeneko morris dantzak eginaz. Newcastlen ikasten ari zela, aurrerago, Rapper ezpata-dantzetan eta "longsword" deiturikoetan trebatu zen "Kingsmen of Newcastle" izeneko taldean. 

    2016-05-29 Ezpalak Jaialdia: Kigsmen of Newcastle, Eibar. Argazkilaria: Iñaki Zugasti CC BY-SA_2
    2016-05-29 Ezpalak Jaialdia: Tom Redman (Kigsmen of Newcastle), Eibar. Argazkilaria: Iñaki Zugasti CC BY-SA

    Newcastle-eko Kingsmen taldea XX. mendeko talderik garrantzitsuenetakoa bihurtu zen 1949an sortu zenetik. Taldearen hastapenetan dantzari nagusienen testigantza eta dantza moldeak jasotzeaz gain, dantza bera kalitatez ematen eta transmititzen jarraitu izan dute. Izan ere urtero Ingalaterran ospatzen den Rapper txapelketan hamaika sari irabazitakoak dira, azkena 2017 honetan. Tom-ek berak zuzendu zuen taldea 2011 eta 2012 urteetan eta 2014an, dantza ingelesen inguruko Massachusetts-eko (EEBB) "Pinewoods English Dance" sonadun astean Rapper nahiz Cotswolds morris dantzak erakusten jardun zen.

    2016an Ezpalak dantza tradizionaleko jaialdian parte hartu zuen "Kingsmen of Newcastle" taldeko beste zenbait dantzari eta musikariekin batera, eta urte beteren buruan gogotsu datorkigu berriz Euskal Herrira!

    Tom-ek Laura Field izango du laguntzaile ikastaroa behar bezala bideratu ahal izateko. Laura "Star and Shadow" eta "Sheffield Steel" emakume dantza taldeen gidaria izateaz gain, Appalachian, flat footing edota clog erako oin-dantzari dantzari bikaina da.

    Dokumentuaren akzioak

    Erantzun

    Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

    Dantzan Ikasi

    Dantzan Ikasi

    Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

    __ __ __

    Dantza irakasleen lan-poltsa

     

    Hurrengo saioak

     

    Egindakoak

    2023

    Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

    Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

    2022

    Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

    Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

    Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

    Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

    Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

    2021
    Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
    Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
    Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
    Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
    2020
    Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
    Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
    Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
    Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
    2019
    Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
    Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
    Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
    Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
    Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
    Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
    Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
    2018
    Zuberoako dantzakera // Kronika
    Arantzako dantza-luzea // Kronika
    Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
    Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
    2017
    Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
    Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
    Makilaria // Kronika 
    Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
    Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
    2016
    Kontra-dantzen sistema // Kronika
    Dantza lotua aberasten // Kronika
    Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
    Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
    Gipuzkoako dantzak III // Kronika
    2015
    Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
    Gipuzkoako dantzak I // Kronika
    Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
    Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
    Zuberoako dantzak // Kronika
    Zuberoako dantzak // Kronika
    2014
    Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
    Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
    Arabako dantzak // Kronika
    Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
    Erromerien bidaiak // Kronika
    Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
    Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
    Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
    2013
    Nondik nora // Kronika
    Luzaideko dantzak // Kronika
    Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
    Emakumea euskal dantzan // Kronika
    2012
    Lizartzako dantzak // Kronika
    Lau urrats eta kitto // Kronika
    Lapurdiko inauteriak // Kronika
    Axeri-dantza // Kronika
    2011
    Ingurutxoak // Kronika
    Musika eta dantza // Kronika
    Haur folklorea // Kronika
    Rapper dantzak // Kronika
    2010
    Zarauzko folklorea // Kronika
    Dantza kantatuak borobilean// Kronika
    Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
    Araba Errioxako dantzak // Kronika
    Gorputz prestaketa // Kronika
    Dantza-jauziak // Kronika
    2009
    Zuberoako dantzak // Kronika
    Argiaren inguruan // Kronika
    Pedagogia // Kronika
    Goierriko dantzak // Kronika
    Mutil-dantzak // Kronika
    Jotak // Kronika

    Boletinak
    Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
    Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
    Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
    Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

    Dokumentazioa
    Dantza curriculuma(pdf) - 2010
    Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

    Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

    Dantzan Ikasi
    ikasi@dantzan.com
    Tfnoa. 943 53 04 40
    www.dantzanikasi.com

    logoa