Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Euskal dantzaren ikasketak aldarri

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzaren ikasketak aldarri

2022/05/18 08:40
Euskal dantzaren ikasketak aldarri

Bilboko Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioaren egoitzan dago Dantzerti 2015ean ateak ireki zituenetik. Argazkia: Oier Araolaza.

Gipuzkoako Dantza Sarien esker hitzetan euskal dantzaren ikasketen aldeko aldarria egin du Lide Aranak:

Dantza tradizionaleko titulazio bat sortzeko aukera aldarrikatu nahi dut, dantzariei formazio eta titulazio bat eskuratzeko aukera emango diena.

Hilabete batzuk lehenago Iñaki Goirizelaiak, EHUko errektore izandako ingeniari eta dantzariak honelaxe aldarrikatu zuen Argian eskainitako elkarrizketan:

Hor da Dantzerti, baina han dantza klasikoaren aldeko apustua egin da, tradizionala apur bat sartuta ere; hautazkoak sartu dituzte. Baina ez dago dantzaren formazio arauturik, ez dago. Irlandarrek, aldiz, badute; flamenkoak ere badu. Gurean, berriz, ez da inoiz izan unibertsitate mailako dantza tradizional ikasketa arauturik. Gauza bat da begiraleak formatzea, dantza eskoletan erakutsi ahal izateko, eta beste bat, aldiz, dantza tradizionalari buruzko doktorego programa izatea unibertsitateak, edo gradua eskaintzea, edo masterra, adibidez. (...) Jaurlaritzak horren aldeko apustua egin beharko luke. Dantza tradizionalari buruzko ikasketak ezarri beharko lirateke, eta, haien barruan, euskal dantzetan fokalizatu, lerro akademiko oso bat sortu. 

Atzerritarren harridura 

2008an Richard Wacko, Utahko Unibertsitateko ballet irakasleak bere harridura agertu zuen Euskal Herrian ez zegoelako, ez unibertsitatean, ez hortik kanpo euskal dantza ikasketak jorratzen zituen institutu ez departamendurik. Desioa ere adierazi zuen:

Espero dut, egunen batean, euskal folklore institutu batean programa bat ezarrita ikustea. 

Salt Lake Cityra itzuli zenean gutuna idatzi zion Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuari:

When we tried to find Basque Universities, with Folklore and Dance departments in which to arrange a university exchange, we were surprised to find there were none. (...) “I am writing to encourage the establishment of a Institute or Department of Folklore and Culture at a University in the Basque region

Richard Wacko 2008 Maskaradetan
Richard Wacko, Utako Unibertsitateko ballet irakaslea maskaradetan irudiak hartzen, Arrokiaga, 2008-03-16. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan (cc) by-sa.

Dantzan Ikasi

2008-2009 bitartean abiatu zen Gipuzkoako Diputazioaren Kultura sailaren ekimenez Dantzan Ikasi programa. Programa horrek bi helburu zituen. Euskal dantzako irakasleen formazioan laguntzea eta euskal dantza ikasketak martxan jartzeko eginahalak egitea. Helburu horrekin euskal dantza tradizionalen ikasketen curriculumaren zirriborroa osatu zen.

Bitartean, arte eszenikoen sektorearen eskariz antzerkiaren eta dantzaren alorrean goi mailako eskola abian jartzeko proiektua onartuta zuen Eusko Jaurlaritzak eta horri begira jarri ziren itxaropen guztiak. 2010ean, arte eszenikoan goi mailako eskola izan behar zenaren aurkezpena egin zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.

Aurkezpen horretan euskal dantzari arreta zabala eskaini zion sailburuak, besteak beste, Zuberoako maskaradak nabarmenduz eta Juan Antonio Urbeltzen lana goraipatuz. Irudi hutsa zen hori, eskola hartarako aurreikusitako programazioan ez baitzegoen euskal dantza tradizionalarentzat tokirik. Eskola hark ez zituen ateak ireki eta beste bost urte pasa behar izan ziren Jaurlaritzak arte dramatikoa eta dantza ikasteko goi mailako eskola, Dantzerti abiatu zuenerako. Eta orduan ere euskal dantzarik gabe. 

Aldarrikapenak bata bestearen atzetik

2012an Euskal Dantzaren Adierazpena adostu eta sinatu zuten euskal dantzaren ehunka dantzari, dantzazale, talde eta elkartek. Honela jasotzen zen ikasketari buruzko aldarrikapena bertan:

Euskal dantza tradizionala, ahalik eta mailarik sakonenean ikasteko aukera eskainiko duen ikastegia behar dugu.

Euskal Dantzaren Adierazpena 2012 Eibar
Euskal Dantzaren Adierazpena, Eibar, 2012-04-21. Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan (cc) by-sa.

Gipuzkoako Dantzagunearen I. jardunaldietan, 2013. urtean honela zioen Oier Araolazak:

Gaur egun ez dago Euskal Dantza Tradizionalean ikasketak egiteko aukerarik. Titulurik ez dago, baina ezta alor horretan ikasketa formalak egiteko aukerarik ere. Euskal dantza tradizionalari elkartuta jokatzeko ezintasuna leporatzen zaio maiz, eta neurri batean arrazoiz, baina zenbait gaitan erraz adostu ditu kontuak, eta horietako bat formazio beharra izan da. 1997an, Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak sektoreetako ordezkariak taldeka bildu zituen eta beren alorrean zein premia zeuden adosteko eskatu zien. Dantza tradizionalekook, bilera bakar batean eta aho batez, berehala adostu genuen zein zen lehentasuna. Ikasketa eta titulazio bat behar zuen dantza tradizionalaren alorrak. Hamasei urte ondoren eskolarik gabe jarraitzen dugu.

Sabin Bikandi danbolintero eta dantza-maisuak Max saria jasotzean hedabideen atentzioa baliatu zuen salaketa egiteko:

Zer salatuko zenuke? Bada, esaterako, dantza tradizionala ez egotea irakaskuntzan normalizatua. Ez dago espezializazio moduan ikasterik, baina ezta ikasgai moduan ere; inon ere ez. Horrek kezkatzen nau, eta dantza unibertsitatean ez egoteak ere bai. Europa guztian eta Ameriketan dantza irakatsi egiten da; hemen ez".

Euskal dantzarik ez Dantzertin

Dantzerti, Arte Dramatikoa eta Dantzaren Euskadiko Goi Mailako Eskolak 2015ean ireki zituen ateak Bilbon. Bertan dantzako ikasketak dantza klasikoan eta garaikidean egiten dira. Euskal dantza ikasgai batzuk badira, baina 240 kreditutatik gehienera ere 14 kr. izan daitezke euskal dantzari buruzkoak.

Hutsune horren salaketak irekiera unetik egin dira. Jon Mayak

Ikasketa Planaren zirriborroan ez da ageri euskal dantza tradizionalik, harritu eta sumindu egiten nau horrek. Dantza klasikoa eta garaikidea dantzaren oinarrizko piezak dira, ados, baina munduko edozein tokitan ikas daitezke. Ordea, ez badugu hemen euskal dantza tradizionala irakasten, non ikasi ahal izango da?

Sabin Bikandik:

Euskal dantzek Dantzertin lekurik ez izateak «ez du ez buru eta ez hanka». «Sinestezina da, eta, adibide bat jartzearren, unibertsitatean ingelesez edo gaztelaniaz irakatsi bai baina euskaraz irakatsiko ez balitz bezala da hori. (...) «Ez dugu zertan konplexurik izan; gurea goi mailakoa da, eta teknikoki oso aberatsa».

Oier Araolazak:

Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan ez dago euskal dantza ikasketarik egiteko aukerarik. Hau berriz idatziko dut, hain ulergaitza eta onartezina izanik, sinesgaitza egiten baitzait, eta ea birritan irakurrita neuk ere barneratzen dudan: Dantzertin ez dago euskal dantza ikasketarik egiteko aukerarik.

Noiz arte?

Agintarien aldetik ez da ikusten mugimendurik aldarrikapen historiko eta hutsune injustu eta larri honi konponbidea jartzeko. Eskatzen eta aldarrikatzen jarraitzea baino ez zaigu geratzen alde horretatik. Bestalde, izaten ari da musika eta dantzaren irakaskuntzaren eremutik mugimendu bat, gutxienez bide bat jorratzeko aukera eskaini dezakeena. Horren inguruko xehetasunak maiatzaren 21ean Dantzan Ikasi topaketetan eskainiko dira.

Dokumentuaren akzioak

2023/06/09 18:26
Kaixo!
Dokumentu honi eta bertara lotuta dauden besteei esker euskal dantzaren hezkuntzaren egoeraren berri jakin ahal izan dut. Zerotik hasi naiz informazioa bilatzen, eta dokumentu hau biziki baliotsua izan zait.
Eskerrik asko informazio guzti hau eskuragarri egiteagatik!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

Dantzan Ikasi Topaketak 2024: programa eta izen-emateak

Egindakoak

2024

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

2023

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa