Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eszenika, Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola aurkeztu da Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Eszenika, Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola aurkeztu da Bilbon

2010/06/28 16:35
Eszenika, Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola aurkeztu da Bilbon

Eszenika hartuko duen pabiloia.

Eszenika hartuko duen pabiloian bertan, Eitb-ren egoitzan aurkeztu da Arte dramatiko, dantza eta eszenoteknien goi mailako zentroaren proiektua. Entzuleen artean euskal antzerkia, dantza eta teknika alorreko hainbat egile, eragile eta ordezkari bildu dira. Hezkuntza saileko eta arte eszenikoen plataformaren aldeko ordezkariek eman dituzte eskolaren inguruko argibideak. Hauek aritu dira:

  • Isabel Cela, Hezkuntza sailburua
  • Marisol Esteban, Hezkuntza administrazioaren sailburu ordea
  • Santi Burutxaga, Arte eszenikoen eskolaren aldeko plataformako Arte dramatikoaren ordezkaria
  • Alicia gomez, Arte eszenikoen eskolaren aldeko plataformako dantza alorreko ordezkaria

  • Elias Otaola, Arte eszenikoen eskolaren aldeko plataformako tenikarien alorreko ordezkaria

Isabel Celaák aurreratu du zein izango de eskolaren izena: Eszenika. Proiektu hau aurrera ateratzeko ekipo zabal baten lana izan dela azpimarratu du. Administrazioarekin batera aritu diren aktore, dantzari eta kultur eragileen emaitza, eta behetik gora aurrera egin duen proiektua izan dela. Celaá bera parlamentari zela, 2006ko apirilean aurkeztu zuen arte eszenikoen goi mailako eskolaren aldeko mozioa Eusko Legebiltzarrean.

Antzerkia, dantza eta eszenoteknia izango dira Eszenikan martxan jarriko diren hiru ikasketa lerro nagusiak. Lehen biak gradu mailako ikasketak izango dira, eta hirugarrena lanbide hezkuntza mailakoa. Horrez gain posgrado eta doktoradutza ikasketak egin ahal izango dira, kasu honetan Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean.

Eitb-ren eraikin berean, azpiko solairuan 5.800 m2ko pabiloia egokituko da eskola hartzeko. 4.000 m2 erabilgarri geratuko dira eskolarentzat. Eraikina prestatzeko lanek 5-6 milioiko aurrekontua dute, eta 2011ko lehen hiru-hilabetekoan hasiko dira lanak.

Estrabon, Voltaire, Humboldt eta Herellek euskal dantzari buruz idatzitakoak aipatu ditu Isabel Celaá. Dantzarekiko euskaldunon zaletasunaren antzintasunaren testigantzak direla esan du. Eta Zuberoako maskaradak eta pastoralak Europarren begietara gure antzerki eta dantza tradizioaren erakusgarri izan direla. Celaáren hitzetan, gaur egun Juan Antonio Urbeltz dugu gure dantzen interprete inspiratua eta bere lanek bere begirune guztia dute.

Marisol Esteban sailburu ordeak Eszenikaren egoitzaren azalpen laburra egin du. Bi solairu izango ditu, eta ikasgelak, administrazio gunea, eremu eszenikoak, aldagelak, liburutegia eta atrio handi bat izango ditu.

Santi Burutxagak, Elias Otaolak eta Alicia Gomez-ek ere hartu dute hitza, antzerkia, dantza eta eszenoteknian ikasketek izango dituzten berezitasunak agertzeko.  Antzerki eta dantza ikasketak 4 urteko iraupena eta 240 kredituko karga izango dute. Lehen urtean antzerkiari dagokionez interpretazioa espezialitatea jarriko da martxan,  2013an eszena eta dramaturgia espezialitatea abiatuko da eta 2014an eszenografia.

Dantzari dagokionez, Alicia Gomez ADDEko ordezkariak azaldu duenez, dantza graduan bi espezialitate eskainiko dira: koreografia eta interpretazioa batetik, eta dantzaren pedagogia bestetik. Dantza garaikidea izango da lehen olatuan eskainiko den dantza alorra. Eskolan sartzeko batxilergo titulua eta unibertsitatera sartzeko probak gainditu beharko dira, eta ondoren eskolaren proba berezia egingo da.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.