Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Sabin Bikandi Max sarien biharamunean

Dokumentuaren akzioak

Sabin Bikandi Max sarien biharamunean

2015/05/22 18:05

Max saria jasotzeak dakarren medioen atentzioa dantza tradizionalaren alorrean daukagun egoera agerian uzteko aprobetxatu du Sabin Bikandik. Hainbat elkarrizketa egin dizkiote egunotan eta aukera izan duenetan agertu ditu kezkak eta gogoetak, eta guztien artean Berrian aurkitu ditugu zabalen. Hona esan dituenetako batzuk:

  • "...harro esaten dut. Hori da nire ofizioa: dantzarako txistua eta danbolina jotzea. Eta ilusioa egin dit horrelako lanbide bat aipatu eta goraipatu egiten dela sari honekin. 
  • "Zer salatuko zenuke? Bada, esaterako, dantza tradizionala ez egotea irakaskuntzan normalizatua. Ez dago espezializazio moduan ikasterik, baina ezta ikasgai moduan ere; inon ere ez. Horrek kezkatzen nau, eta dantza unibertsitatean ez egoteak ere bai. Europa guztian eta Ameriketan dantza irakatsi egiten da; hemen ez". 
  • "Ni oso kezkatuta nago etorkizunarekin. Aikon helduekin egiten dugu lana, baina gazteak erakartzeko behar da zerbait antolatua eta eratua izatea. Euskara edo ingelesa irakasten duenari ordaindu egin behar zaiola ulertzen dugu, baina dantzarekin ez da berdin gertatzen."
  • "Kultura garaikiderako sekulako apustua egin da herri honetan. Eta baita dantza garaikiderako ere. Baina, arraioa, dantza garaikidea leku askotan ikas liteke oso urrutira joan gabe ere: Bartzelonan, Madrilen, Parisen... Baina gure dantzak ez, ezin dira ikasi. Eta ez daukat ezer dantza garaikidea deitzen dugun horren kontra..."
  • "...barrena irakiten jartzen zait dantza tradizionalaren inguruan gabiltzanok karkak garela entzuten dudanean. Ni bizirik nago, eta nire musika garaikidea da, haiena bezainbat behintzat. Eta hori ikusten ez badute, sekulako aurrejuzguak dituztelako ez dituzte ikusten."

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.