Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Utah-ko Unibertsitateko Ballet ikasleak Euskal Herrian 2008

Dokumentuaren akzioak

Utah-ko Unibertsitateko Ballet ikasleak Euskal Herrian 2008

2016/09/06 09:20

2008. urtean Salt Lake City-tik, Utahko Unibertsitatean ballet ikasketak burutzen ari zen ikasle talde bat etorri zen Euskal Herrira euskal dantzak ezagutzeko ikastaro bat egitera. ETB1eko Postdata saioko erreportaje honetan jaso zuen horren berri Xabier Zaldua kazetariak. Euskal Herriko unibertsitatean dantza edo folklore institutu bat bilatu zuen, baina ez zegoen ezer, eta dantzan.com elkartearekin kontaktatu zuten ikastaroa antolatzeko eskaera eginez. Kezka dantza taldeak egin zituen harrera lanak eta Ikerfolk elkarteko dantza-maisuek eskaini zituzten ikastaroak. Erreportajean Richard Wacko ballet irakaslea, Marianella Zeledon, Teruyo S. Davis eta Maria Walline dantza ikasleak, Gari Otamendi dantza irakaslea eta Oier Araolaza antolatzailea ageri dira. Utah-ko Unibertsitateako Ballet ikasleak Euskal Herrian, Postdata, ETB1, 2008.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.