Orain arteko ekarpenak
2017/05/29
Proposatutako gaiak dantza irakasle, aditu, zein gaiaren protagonista zen interesdunik batu zuen Koldo Mitxelena Kulturunean joan zen martxoaren 31an. Mutxiko dantzaldien bilakaeraren zuzeneko eragile izan dena, plazan dantza gidariaren iruditik bestelako erregistroan izan genuen. Dantzaldi gidat...
2017/05/24
Ikastaro berezia izango dugu ikasturtearen azken txanpa honetan, makilariarena. Itsasuko kabalkada batean zein Luzaideko bolant egunean kasu, bada atentzioa ematen digun pertsonaia berezirik, instant batez arnasari eutsi arazten diguna: makilaria. Dantzaria izateaz gain beste abileziarik ere ...
2017/05/04
Hirutar erritmoari eutsi eta haiekin jolastu asmoz antolatu dugu ikastaro berri hau. Aiko taldeko Patxi Laborda eta Sabin Bikandik hirutar konpasa edo ternarioaren inguruan ibilbide interesgarria proposatuko digute. Balsa, mazurka, fandangoa zein ingurutxoaren doinuz jantzita, guztien arteko lotur...
2017/03/10
Mutxikoak, tradiziozko gizartetik tradizioak inspiratutako aisialdi birsortzailera
Tradizionalak ote dira dantza-jauzien inguruan hainbat lekutan hilero izaten diren hitzorduak? Alegia, gurea moduko tradiziozko gizartearen aisialdian, "mutxikoen" fenomenoak nolako bilakaera izan du, hain zu...
2017/01/20
Motz geratu zitzaigun Claude eta Jon Iruretagoiena aita-semeek kontra-dantzen inguruan Beasaingo Antzizar kiroldegian emandako kontra-dantzen sistemari buruzko ikastaroa . Beasaingo udalak babestua, itxi egin behar izan genuen izena emateko aukera jasotako eskaerak gaindituta. Herrian bertan antol...
2016/11/16
Edukiz ondo betetako ikastaroa aurkeztu zigun Patxi Monterok. Goizeti biak launa ordura luzatu bagenituen ere, motz gelditu ziren dantza lotuek badutela zer landu, zerekin jolastu, gozatu eta azken finean, dantzatu erakusteko. Agurne Arizmendi, laguntzaile lanetan aritu zenarekin batera, bikoteka dantzan aritzeko proposamen berriak ekarri zituen, besteak beste Frantzian abiatutako "balfolk" dantza jaialdi arrakastatsuetatik zabaldutako ereduen oihartzunak. Baina batez ere eta horretaz gain, musika eta bikotea sentitzetik abiatuta, dantza lotuan aritzeko lanketa interesgarria erakutsi zigun.
2016/11/08
Lizarrako ingurutxoa edo larrain-dantzaren inguruan, asko dantzatzeaz gain, asko idatzi eta esan izan da, beti ere eztabaidarako lekua utziz. Haren sorrera, aldaerak, bilakaera, dantzakera, musikak... eman dute zeresanik. Hoien inguruan jardun genuen Raquel Ugartondo eta Javier Lanarekin suite era...
2016/11/03
Ezagunak zaizkigu kontra-dantzak euskal dantzetan. Baina nola sortu ote ziren? Zein bilakaera izan zuten? Gurean nola eta noiz txertatzen dira? Behar bezala identifikatzen ote ditugu? Galdera hauei erantzuna eman asmoz, k ontra-dantzen sistemaren oinarria ezagutzeko ikastaroa antolatu dugu ora...
2016/10/31
Mikel Sarriegi Goierriko dantza-maisuen sistemaren inguruan egiten ari den ikerketaren azalpenekin osatu zen Dantzan Ikasiren programan lau saiotan antolatutako Gipuzkoako dantzei buruzko ikastaro edo desikastaroa. Hirugarren saioaren ildotik , bere Gipuzkoako dantzen sistema zaharra ezagutze...
2016/09/29
Mazurka, ezkotix, bolero, habanera, polka, balts... oinarrizko erritmoak ditugu dantza lotuak tradiziozko dantzan. Gure dantza ezagun askoren oinarrian daude, maiz erabiltzen dira, askotan ohartu gabe. Horrez gain, plazetan ohikoak dira dantza lotuak, baina mugatuta, aldaketa edo berrikuntzarik g...