Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Dantzariak Igor Yebra
Igor Yebra

Igor Yebra

 

1974an Bilbon jaio zen Igor Yebra. Victor Ullateren dantza-eskolan aritu zen eta Madrilgo Dantzako Kontserbatorioan graduatu zen ohorezko matrikularekin. 1987tik 1996ra bitartean Madrilgo Erkidegoko Baleteko lehen dantzaria izan zen, eta bertan errepertorio neoklasikoekin trebatu zen: Van Manen, Van Dantzing, Linkens, Balanchine eta Van Hoeckeren koreografiak dantzatu zituen. 1996an bakarkako ibilbideari ekin zion. Atter Balleton, Kremlingo Baletean, Scottish Ballet-en edota Australian Ballet-en dantzatu du besteak beste. Freelance dantzaria bezala besteak beste Erromako Operako Baletean eta Bordeleko Operako baletean dantzari gonbidatu bezala aritu da. 2007an Bordeleko Operako Baleteko dantzari izar izendatu dute.

Azken urratsak