Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Dantzariak Asier Uriagereka
Asier Uriagereka

Asier Uriagereka (Mungia, 1975)

Monte-Carlo Baleteko dantzari bakarlaria

Hamar urtekin hasi zen dantzan Mungian bertan, eta berehala Jon Beitiarekin jarraitu zuen. 1993an Prix de Lausanne sarietako bat eskuratu zuen eta Londresko Royal Ballet School-en sartu zen. 1995ean profesionalki debuta egin zuen Birminghan Royal Ballet-en eta bertan aritu zen 1999 urterarte, David Bintley-kin zuzenduta, eta besteak beste sir Frederick Asthon, sir Kenneth MacMillan, George Balanchine, Hans Van Manen eta Twyla Tharp-en lanak dantzatuz. 1999an Ballet Grand Théâtre de Genève konpainian sartu zen, eta bertan Nacho Duato, William Forsythe, Ohad Naharin edo John neumeier-en lanak dantzatu zituen. 2001ean Monte-Carlo Balletetan sartu zen, eta Jean-Christopeh Maillot-en zuzendaritzapean dihardu. 2004an Dantzari Nagusi izendapena jaso du Montekarloko konpainian.   Maillotek sortutako lanetan protagonista rolak jokatu ditu,  "Romero eta Julieta" baletean Romero eta Teobaldo, "La Belle" eta "Maria Errauskinen" printzearena, "Begia begi-truk"-en Adam,... Gainera, koreografo entzutetsuekin egin du lan, William Forsythe ("In the middle somewhat elevated"), Sidi Larbi Chercaoui ("In memoriam"), Jirí Kylián ("Bella figura") eta Jacopo Godani. 2009. urtean, Merezimendu Kulturaleko Zaldun izendatu dute Monakon.

Azken urratsak