Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskaldunak eta Dantza 8. Jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Euskaldunak eta Dantza 8. Jaialdia

Euskaldunak eta Dantza 8. Jaialdia

Alicia Amatriain eta Friedemann Vogel: Gaia eta aldaerak.

Bilboko ikusleentzat ondo ezagunak diren bi figura handik hartzen dute Euskaldunak eta Dantza 8. Jaialdiaren protagonismoa. Bientzat jaialdian parte hartzen duten hirugarren aldia izango da. Orain gutxi, Londresko  "Dance Europe" aldizkariak, Alicia Amatriain eta Asier Uriagereka 2011-2012 denboraldiko munduko Top 100ean sartu ditu. Gainera, bi dantzariek, Londresko epaimahaiaren arreta bereganatu duen piezaren zati bat dantzatuko dute: "Onegin" Amatriain-ek eta "Altro Canto" Uriagerekak.

Uriagereka y Coppieters-IN MEMORIAM.jpgAlicia Amatriain-ek Alexander Jones izango du bikote. Biak Stuttgart-eko Balleteko lehen dantzariak dira, eta John Crankoren bi koreografia bikain eskainiko dituzte. “Aus Holbergs Zeiten” eta “Onegin”-en zati bat. Bere aldetik, Asier Uriagerekak, Monte-Carloko Ballets-en lehen dantzariak, Bernice Coppieters, Monaco-ko konpainiako izarra izango du dantza-lagun. Bi aukera izango dira mungiarrarekin gozatzeko: “Altro Canto”-ren zati bat eta “Opus 40”, biak Jean-Christophe Maillot-ek koreografiak. Ikuskizuna bukatzean, Uriagerekak ABBE 2012 Saria jasoko du.

Aurreko ekitaldian izandako hogei minutu inguruko txalo zaparrada eta arrakastak animatu egin du Asociación Bilbao Ballet Elkartea Euskaldunak eta Dantza 8. Jaialdirako propio enkargu bat berriz egitera. Euskaldunek koreografiatu eta dantzatutako filosofiari eutsiz, ikuskizunak "Donostia 1813" Ion Agirretxe_03.jpgballetaren erabateko estreinaldia eskainiko du. Jon Ugarrizak egin du koreografia, eta Angel Corellak zuzentzen duen Barcelona Balleteko Ion Agirretxek eta Cristina Casak dantzatuko dute, Bilboko Katedraleko Musika Kaperako musikaren parte hartzearekin. Gainera, dantzari donostiarrak eta bere dantza-lagunak "Diana eta Acteon" bikote-dantza eskainiko dute.

2006ko Bilbo Hiria Dantzari Gazteen lehiaketaren irabazlea izan zen eta gaur Sentimiento Pericet konpainiako kide den Sara Etxebarrik "Cordoba" lana dantzatuko du. Pieza hau prestatzeko, dantzari bilbotarrak Lola Greco, 2009ko Espainiako Dantza Sari Nazionalarekin jardun du lanean.  2011ko 6. Bilbo Hiria Dantzari Gazteen lehiaketaren irabazle izan zen Celia Davilak jaialdian parte hartuko du eta "Satanella" eskainiko du bertan. Ikuskizunean gainera, Andoni Aresti Dantza Taldeak parte hartuko du hasierako "Agurra" dantzatuz.

Alicia Amatriain_R&J_FOTO LESLIE E SPATT.jpg.JPGJaialdia urriaren 26an, 20:00etan izango da Euskalduna Jauregian, eta Andoni Arestik egingo ditu jaialdiaren zuzendari lanak. ABBEren ekitaldi esanguratsuena eta ikusle eta kritikak babestutako kalitatezko jaialdia da Euskaldunak eta Dantza, eta aurreko ekitaldietan euskal dantzari handiak izan dira bertan, besteak beste: Igor Yebra, Lucia Lakarra, Alicia Amatriain, Asier Uriagereka, Itziar Mendizabal, Iker Murillo, Oihane Herrero, Javier Amo, Mikel Jauregi, Jon Vallejo,  Elvis Val, Ander Zabala, Amancio Gonzalez, Veronica Villar, Amaya Ugartetxe eta Leyre Castresana. Gainera, Jon Ugarriza eta Juan Carlos Santamaria bezalako euskal koreografoen parte hartzea ere izan da.

Euskaldunak eta Dantza 8. Jaialdirako sarrerak txarteldegian daude salgai eta BBKren Internet bidez salmenta zerbitzuan ere bai. Elkarteak iazko prezioei eutsi die eta BEZaren igoera bere gain hartu du, balleta eta dantza zaletasuna sustatzen jarraitzeko asmoz. Sarreren prezioak 10, 20, 25, 30, 35, 40 eta 55 eurokoak dira.

Datuak

  • Ikuskizuna: Euskaldunak eta Dantza 8. Jaialdia
  • Antolatzailea: Asociación Bilbao Ballet Elkartea.
  • Dantzariak: Alicia Amatriain eta Alexander Jones/ Asier Uriagereka eta Bernice Coppieters/ Ion Agirretxe eta Cristina Casa/ Sara Echevarri / Andoni Aresti Dantza Taldea/ Celia Davila.
  • Piezak: “Agurra”, “Satanella”, “Diana eta Acteón”, “Opus 40”, “Aus Holbergs Zeit”, “Cordoba”, “Donostia 1813”, “Onegin” eta “Altro Canto”.
  • Tokia eta data: Euskalduan Jauregia, urriak 26, 20:00etan.
  • Sarrerak: 55 € (Besaulki-patioa eta patio-terraza), 40 € (3-4-5-6 plateak eta 1-2-3-4-5-6 palkoak), 35 € (Erdiko balkoia), 30 € (1-2 plateak), 25 € (Palkoen albokoak, 1-2-5-6), 20 € (Balkoiak eta tribuna 1-2), 10 € (Tribuna albokoa, 1-2).

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.