Andoni Larrabeiti Garcia (Bilbo, 1974)
Dantzaren munduan ibilbide luzea egin duen eta oraindik ere egiten ari den bilbotarra da Andoni Larrabeiti. Gaur egun Madrid Dance Center dantza eskolan irakasle lanetan dihardu, baina bere ibilbide profesionalean nazioartean dantzan, zinean, antzerkian, telebistan zein publizitatean aritu izan da.
Dantza ikasketak Anne Marcoarturekin hasi zituen Berangon eta handik Euskadiko Balletean sartzeko aukera izan zuen, lehenengoz bakarlari lanak eginez bertan. Madrilen, Maria de Avila kontserbatorioan koreografia eta interpretazioan lizentziatu zen eta berehala Madrilgo Los Ballets konpainian sartu zen. Han ere bakarlari lanetan aritu zen dantza klasikoko piezetan. Lauren Guinea konpainiara salto egin aurretik zinean, publizitatean, telebistan zein zarzueletan lanean aritu zen. Koreografo lanak ere gin zituen opera, antzerki, telebista eta publizitatean.
Dantzari bezala egindako azken lanetan honakoak aipatu daitezke besteak beste: El laboratorio del doctor Fausto ( Erret Antzerkiaren produkzioa, Alexandra Panzavoltaren koreografia), Its been a honeymoon (Tony Fabre), Game Over (Kjersty Sandsto), Marisol Rozoren zuzendaritzapeko Dragones en el andamio konpainiaren produkzioetan eginiko parte hartzeak eta Ara Malikian biolinista libanoarraren El gato que andaba a su aire. Nuevo Ballet Españolen Amor Brujo lanean ere aritu da eta Ameriketan, Washingtonen, Hispano Gala antzokian Mark Ravenhill-en Ciudadanía eta Cabaret Barroc lanak egin ditu.
Irasle gisa ere eta han eta hemen ibili da Andoni Larrabeiti. Adibidetzat har daitezke Madrid47 eta Accion en escena dantza eskolak. Washingtongo Shakespeare konpainia gaztean ere tailerrak eman ditu. Gaur egun Madrid Dance Centerren ari da dantzan garaikideko eskolak ematen.