Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Asier Uriagereka ETB2ko Forum saioan

Dokumentuaren akzioak

Asier Uriagereka ETB2ko Forum saioan

2008/09/17 11:05

Ordu erdiko iraupena izango du elkarrizketak, eta bertan Asier Uriagerekak bere ibilbide profesionala errepasatuko du, Jon Beitiarekin emandako lehen urratsetatik hasita.  Prix de Lausanne (1993) lortu zuenekoa gogoratuko du, eta baita horrek nola ireki zizkion Londreseko Royal Ballet eskolan ateak, ondoren profesionalki lehen lana Birmingham Royal Ballet-en (1995-1999), eta Geneve-ko Ballet Grand Tehatren egindako urteak (1999-2001) eta hortik Monte-Carlo-ko Ballet-etara pasa zenekoa, 2001ean, eta dantzari nagusi izendapena bertan 2004an.

Horrez gain, Mungiako dantzariak Monako-ko baletaren egin dituen emanaldi garrantzitsuenetako batzuk gogoratuko ditu, besteak beste "Romero eta Julieta", "Fausto" edo "In memorian", eta baita ABBEk antolatutako "Euskaldunak eta Dantza" 1. eta 3. jaialdietan izan duen parte hartzea. Elkarrizketan dantzariak egindako zenbait baleten zatiak izango dituzte aztergai.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.