Alvaro de la Peña
Donostian jaio zen 1955. urtean. Arte dramatikoak, dantza klasikoa eta dantza garaikide ikasketak burutu zituen Bartzelonan, Institut del Teatren. Ondoren Paris, Colonia, Wouppertal eta Genevan egindako ikastaroekin osatu zuen bera dantzari formazioa. Bartzelonako Liceu antzokiko baleteko dantzari bakarlaria izan zen hiru denboralditan. "Heura" dantza garaikideko konpainian jardun zuen eta Wouppertal-eko "Tanz Forum" konpainian aritu zen Susane Linke-ren zuzendaritzapean. Guillermina Coll-ekin batera Dart konpainia sortu zuen eta Juan Carlos Garcia-rekin Lanonima Imperial sortu zuen. 1993an Iliacan konpainia sortu zuen. 1990etik Institut del Teatren dantza eskolak ematen ditu.