Damian Muñoz
Gasteizen jaio zen Damian Muñoz. Traspasos dantza konpainian eman zituen lehen urratsak eta ondoren Puertas Abiertas eta Moaré konpainietan jardun zuen. 1995ean bere konpainia propioa sortu zuen. Madrilgo IX. Koreografia Lehiaketan nagusitu zen urte hartan. Hurrengo urtean, I need your absence estreinatu zuen, New Yorken, eta Humedades eta Por qué lloran las cebollas, Madrilen; azken bi horiek Espainiako Zentro Dramatikoaren enkarguz. 1998an Daño estreinatu zuen. Koreografia horrek oso zabalkunde handia izan zuen. Sitges, Tarrega, Donostia, Iruñea, Bartzelona eta Miarritzen eman zuten, besteak beste. New York, Glasgow, Bartzelona eta Ottawako dantza garaikideko eskola, erakunde eta jaialdi ospetsuetan egin izan du lan. Azken urteetan, hainbat koreografia estreinatu ditu, Yo notaba la comida amarga, Arrebatos-Arrepatos, Asiré, Fortuita-mente, ¿Por qué lloran las cebollas?, Las mentiras del entusiasmo, Tres Tristes Stripteases, e.a. Dantza Garaikideko Kanariar Uharteetako Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen 2002an Muñozek, 79 pasos lanarekin.
Azken urratsak
- La Intrusa: 20 urte dantzan
- La Intrusa konpainia: Damian Munoz eta Virginia Garcia
- Virginia Garcia eta Damian Muñoz gasteiztarrentzat Espainiako Dantza Sari Nazionala
- Coup de grace
- «No pierdo tiempo pensando en los premios. El trabajo sigue siendo el mismo»
- Damian Muñoz: Staff
- Bailando con Max
- Damián Muñoz actúa mañana en Elorrio
- Sombría amistad
- Tres tristes stripteases estreinatuko du gaur eta bihar Damian Muñozek, Bilbon
- Nahia eta ezina
- Ezkutukoak dantzan
- Aurrez aurreko kontrastea
- Mugimendua sentimendu bihurtzen duen poeta
- Damian Muñozek «etsipenari buruzko lana» estreinatuko du Grec jaialdian
- Lehen dantza plataforma jasoko du Barakaldok hilaren 6an eta 7an
- Dantza 1998an