Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Tres tristes stripteases’ estreinatuko du gaur eta bihar Damian Muñozek, Bilbon

Dokumentuaren akzioak

‘Tres tristes stripteases’ estreinatuko du gaur eta bihar Damian Muñozek, Bilbon

Komunikabidea
Euskaldunon Egunkari
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2002/11/02

«Irrika» du Tres tristes stripteases koreografiak gai nagusi eta ardatz, eta «ozenki esaten ez ditugun ametsei, fantasiei eta barruko ahotsei buruz» mintzo da. «Animalia batengan, irrika indarra da, aldez aurretik ikus daitekeena», azaldu dute taldeko kideek. «Dena dela, gizakiaren arriskuari aurre egiten dion indar itzel bihur daiteke. Gizakiaren irrika, fantasia agortezinen batek elikaturik, neurriz gainekoa izan daiteke», gaineratu dute.



Damian Muñoz gasteiztar dantzari eta koreografoak 1995ean sortu zuen bere konpainia, eta Madrilgo IX. Koreografia Lehiaketan nagusitu zen urte hartan. Hurrengo urtean, I need your absence estreinatu zuen, New Yorken, eta Humedades eta Por qué lloran las cebollas, Madrilen; azken bi horiek Espainiako Zentro Dramatikoaren enkarguz.



1998an Daño estreinatu zuen. Koreografia horrek oso zabalkunde handia izan zuen. Sitges, Tarrega, Donostia, Iruñea, Bartzelona eta M iarritzen eman zuten, besteak beste.



New York, Glasgow, Bartzelona eta Ottawako dantza garaikideko eskola, erakunde eta jaialdi ospetsuetan egin izan du lan, dantza garaikideko izar handiak ondoan zituela. 1998 eta 1999an Donostiako Zinemaldiko zeremonietako eszenaratzeak zuzendu zituen Muñozek. Azken urteetan, hainbat koreografia estreinatu ditu, Yo notaba la comida amarga, Arrebatos-Arrepatos, Asiré (Mar Gomezen konpainiarekin elkarlanean) eta Fortuita-mente, besteak beste.



Dantza Garaikideko Kanariar Uharteetako Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen iaz Muñozek, 79 pasos lanarekin.

Dokumentuaren akzioak