Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Dantzariak Alicia Amatriain
Alicia Amatriain

Alicia Amatriain (Donostia, 1980)

Stuttgart Ballet-eko dantzari bakarlaria

4 urterekin izan zuen dantzarekin bere lehen harremana. 1985tik 1994ra Donostiako Kontserbatorioan ikasi zuen, Peter Brownen zuzendaritzapean. 14 urterekin, Stuttgarten, John Crankoren eskolan sartu zen. 1998an, Stuttgarteko baletean sartu zen merezidun gisa, gero dantza taldera sartu zen, demi-bakarlari gisa eta 2002an dantzari bakarlari modura. Bere debutean, goi mailako dantzari modura, Alicia Amatriainek Tatianaren rola dantzatu zuen John Crankoren "Onegin" baletean. Koreografo batzuk bereziki berari egindako paperak sortu dituzte. Aipatzekoa da Christian Spuckek sortutako "Lulu" protagonistaren papera. Paper hau interpretatzeagatik kritikak "2003-2004 denboraldiko dantzari bikaina" izendatu zuen. 2006ko otsailean, Alicia Amatriainek, Stuttgart baleteko dantzari bakarlariak, "Etorkizuna 2006", Alemaniako dantzaren saria jaso zuen. Bi hilabete geroago, Gipuzkoako Dantza Profesionalaren Elkarteak "2006 Errebelazio Saria" eman zion. 2009an hiru sari jaso ditu Italian: ApuliaArte “Merit” saria, dantzari onenari ‘Danza & Danza’ saria eta Positano "Léonide Massine" saria. 2015ean Fausto eta Kammertänzerin sariak jaso zituen Alemanian eta 2016an Benois de la Danse, dantzaren oscarra, urteko emakume dantzari onenaren saria eskuratu du Alicia Amatriainek.

Azken urratsak