Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alicia Amatriain ETBko Forum saioan

Dokumentuaren akzioak

Alicia Amatriain ETBko Forum saioan

Iratxe de Arantzibia
2007/06/26 09:39
Datorren ostegunean, ekainaren 28an, goizeko 9:00etan, Stuttgart Baleteko Alicia Amatriain dantzaria elkarrizketatuko du David Barbero kazetariak. Ordu erdiko elkarrizketa izango da, eta bertan Amatriainek bere ibilbideari errepasoa egingo dio, bere ikasketekin hasi eta profesional ibilbidean eman dituen urratsak aztertuz.

Donostiako Dantza Konserbatorioan Peter Brown eta Agueda Sarasua-rekin izandako hasierak, Stuttgart-eko John Cranko eskolan izandako formazio etapa, eta Stuttgart-eko Baletean egindako ibilbide profesionala, goi mailako errekonozimendua jaso arte, izango dituzte mintzagai Alicia Amatriain eta David Barberok.

Horrez gain, donostiako dantzariak Bilbon egin dituen azken emanaldiak gogoratuko ditu, Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak antolatutako "Zisneen lakua" Igor Yebrarekin eta "Euskaldunak eta dantza" bigarren gala. Elkarrizketan egin ohi dituen zenbait baleten zatiak ikusi eta horien inguruko iruzkinak egingo ditu, eta bere ikasle garaiko irudiak ere ikusiko dira.


Alicia Amatriain-i elkarrizketa

Forum, ETB2
Ekainak 28, osteguna,
Goizeko 9:00etan

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.