Dokumentuaren akzioak
XIV. Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala
Galan, Santamaría Compañía de Danza (Juan Carlos Santamaría, 2008ko Dantza Sari Nazionala), Ballet Biarritz, Aukeran, Kukai, Verdini Dantza Taldea, Tapeplas, Dantzaz, Acroindar taldeek jardungo dute.
Alicia Amatriain, Sttugart-eko Ballet-eko Dantzari Nagusia, izango da protagonista ikuskizunean, eta halaxe eskertuko du Dantza Sari Nazionalerako hautagai izan zedin eskaini zaion laguntza. Amatriainek Jason Reilly izango du dantza-lagun, Sttugart-eko Ballet-eko Dantzari Nagusia.
Bestalde, 2010eko errebelazioa saria, Jon Vallejo (Dresdeko Operako Baleteko bakarlaria) ere arituko da jaialdian. Bestalde, Allister Madin (Paris-eko Operako balleta) eta Marina Guizien (Bordeleko Operako Baleta) arituko dira, eta besteak beste El Corsario-ren bikote-dantza egingo dute.
Horrez gain,galan izango dira Santamaría Compañía de Danza (Juan Carlos Santamaría, Premio Nacional de Danza 2008), Malandain-Ballet Biarritz, Aukeran, Kukai, Dantzaz, Tapeplas, Verdini Dantza Taldea eta Acroindar.
Dantzaren Nazioarteko Eguneko XIV. Galarako sarrerak (10€, 8€, 6€) salgai daude dagoeneko Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Nagusiko leihatiletan, bai eta Kutxaren ohiko erosbideetan ere (Telekutxa, Servikutxa eta kutxa.net).
Datuak
Ikuskizuna: Dantzaren Nazioarteko Egunaren XIV. Gala
Antolatzailea: Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea
Dantzariak eta konpainiak: Alicia Amatriain eta Jason Reilly, Jon Vallejo, Allister Madin eta Marina Guizien, Malandain-Ballet Biarritz, Santamaría Compañía de Danza, Dantzaz, Tapeplas, Aukeran, Kukai, Verdini, Acroindar.
Tokia eta data: Victoria Eugenia antzokia, maiatzak 2, 19:30ean.
Sarrerak: 6, 8, eta 10 euros.
Dokumentuaren akzioak