Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alicia Amatriainek oholtza utziko duela iragarri du

Dokumentuaren akzioak

Alicia Amatriainek oholtza utziko duela iragarri du

2022/05/10 07:30
Alicia Amatriainek oholtza utziko duela iragarri du

Alicia Amatriain. Argazkia: Stuttgarter Ballett

Bi hamarkadatan Alemaniako Stuttgart balleteko lehen dantzari gisa aritu ondoren Alicia Amatriainek (Donostia, 1980) eszenatokiak utziko ditu. Aldakako lesioak eta amatasunak bultzatu du erabakia hartzera. Alemaniako balletak Amatriainen agurraren berri eman du eta adierazi du horretarako Onegin balletaren errepresentazioa prestatzen ari direla uztailerako. Izan ere, Amatriainek goi mailako dantzari debuta Onegin-ekin egin zuen, Tatianaren rola dantzatuta.

4 urterekin hasi zen dantzan. 1985tik 1994ra Donostiako Kontserbatorioan ikasi zuen, Peter Brownen zuzendaritzapean. 14 urterekin, Alemaniako Stuttgarten, John Crankoren eskolan hasi zen formatzen; 1998an, Stuttgarteko balletean sartu zen merezidun gisa eta gero dantza taldera sartu zen demi-bakarlari gisa. Azkenean, 2002an egin zuen saltoa dantzari bakarlari modura; gaurdaino.

Amatriainek agur esan dio dantzari ibilbide oparoari, urte hauetan guztietan hainbat aitortza eta sari jasota. Besteak beste, 2006ko otsailean, "Etorkizuna 2006", Alemaniako dantzaren saria jaso zuen. Bi hilabete geroago, Gipuzkoako Dantza Profesionalaren Elkarteak "2006 Errebelazio Saria" eman zion. 2009an hiru sari jaso zituen Italian: ApuliaArte “Merit” saria, dantzari onenari ‘Danza & Danza’ saria eta Positano "Léonide Massine" saria. 2015ean Fausto eta Kammertänzerin sariak jaso zituen Alemanian eta 2016an Benois de la Danse, dantzaren oscarra, hain zuzen ere.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.