Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iratxe de Arantzibia Indartsu itzuliko da Alicia Amatriain etxera

Dokumentuaren akzioak

Indartsu itzuliko da Alicia Amatriain etxera

Artista donostiarrak sei pieza emango ditu; horien tartean Egurra estreinatuko du, Juan Mari Beltranen musikarekin.

Sei urteren ondoren Donostiako eszenatokietan aritu gabe egon ostean, Victoria Eugenia antzokira itzuliko da Alicia Amatriain. Moskuko Bolshoi antzokian, Terpsicoreren artearen sorleku nagusietako batean, 2016ko ballet klasikoko Oscar saritzat jotzen den Benois de la Danse Sariarekin borobildutako aitorpenez eta sariz burututako denboraldiaren ondoren iritsiko da Amatriain Donostiara.

Alicia Amatriain, Donostia Bihotzean gala dantzari gutxiren gaitasunaren eskura dagoen saio gogorra da, dantzari donostiarrak berak erabaki baitu ikuskizunean sei pieza egitea, ohikoena bere mailako izarrek galako gehienez hiruzpalau bakarrik egitea den arren.

Alicia Amatriain_R&J_FOTO LESLIE E SPATT.jpg

Egitaraua Amatriainek berak prestatu du, Donostiako Udal Kontserbatoriko ikasle zela, bere lehen emanaldia egin zuen Victoria Eugenia Antzokiaren produkzioarekin. 2002tik Stuttgarteko Balleteko Dantzari Nagusia da Alicia Amatriain, eta bere une gailenetako batean berriz ere egingo dute topo. Victoria Eugenia antzokian bertan egingo da Alicia Amatriain, Donostia Bihotzean Gala, azaroaren 10ean eta 11n, 20:00etan.

Alicia Amatriain, Donostia Bihotzean Galarako sarrerak Victoria Eugenia antzokiko lehiatilan daude salgai, eta Donostia Kulturaren webgunean. Sarreren prezioak 15€ eta 36€ bitartekoak dira.

Aliciaren seiak

Kritika espezializatuak Alicia Amatriainek duen erregistroa moldatzako gaitasuna goraipatu izan du sarritan, eta egitarau honetan nabaritzen da. Donostiar dantzari txalotuak bere ibilbide guztia egin du Stuttgart Balletean, ballet narratiboetan espezialista zen John Cranko (1927-1973) nortasun iruditzat duen balletean. Horregatik, Amatriainek hegoafrikar sortzailearen hiru pieza aukeratu ditu: Legende (1976) pas de deux ederra, Onegin (1956) lanaren amaierako pas de deux bizia, eta Aus Holbergs Zeit (1967) ikuskizuneko pas de deux distiratsua. Aliciarentzat oso berezia da Onegin, Tatianaren pertsonaia jokatzen lortu baitzuen Dantzari Nagusi izatea, eta bere ibilbide profesionala markatu duen paperetako bat da.

Alicia Amatriain Victoria Eugenia antzokian

Beste estilo ildo batean, Hans van Manen herbeeretar koreografo beteranoaaren Frank Bridge Variations (2005) laneko pas de deuxa emango du, eta Lightness in the Spirit (2017) bikoa, Katarzyna Kozielskak Amatriainentzat bereziki sortutakoa eta duela gutxi Bartzelonan estreinatutakoa.

Azkenik, nabarmendu behar da ikuskizun honetarako sortutako Egurra (2017) pieza. Victoria Eugenian egingo da erabateko estreinaldia, eta Juan Mari Beltran eta Aitor Beltran musikariak ariko dira, Fabio D´Adorosiok egindako koreografiari musika jartzen. Alicia Amatriainek hain maitea duen bere hiriari eta sustraiei egindako oparia da.

Aliciaren dantzakideak

Alicia Amatriainek egingo dituen sei piezetako bost pas de deuxak dira, eta bere ibilbidean izandako kide onenetakoekin ariko da. Berezikiki nabarmendu behar da Stuttgart Balleteko Dantzari Nagusi ere baden Friedemann Vogel, ballet klasikoko printzearen prototipotzat jotzen dena. Harekin jaso zuen 2005ean English National Balletean aritzeko gonbidapena, eta elkarrekin batera jaso zuten 2015eko Baden-Wüttemberg Kamerako Dantzari ohorezko titulua. Aliciak eta Friedermannek irekiko dute gala Legende-rekin, eta lehen zatiaren amaieran elkarrekin ariko dira berriz Onegin egiteko. Bestalde, Vogelek bere ikuskizuna borobilduko du Marco Goeckeren Mopey (2004) izeneko bakarkako dibertigarriarekin, bigarren zatia aurkezteko.

Alicia Amatriain+Friedemann Vogel_Tema y Variaciones.jpg

Duela sei urte, Amatriainek ikusleei ballet klasikoaren edertasuna helaraztea proposatu zuen, Victoria Eugenia antzokian bertan. Orduan Marijn Rademaker holandar dantzariarekin aritu zen, hamabost urtez Stuttgart Balletean kide izan zuenarekin. 2015etik Het Nationale Balleteko Dantzari Nagusia da Rademaker, eta Donostiara itzuliko da, laurogei urteak beteak dituen izen handiko Hans Van Manen herbeeretarraren Frank Bridge Variations dantzatzera, Aliciarekin bikotea osatuta. Aurretik, lehen zatian, Rademakerrek Two and only (2017) bikotea aurkeztuko du Rademakerrek, Wubkje Kuindesmak bereziki bientzat sortutakoa.

Reuseko Marti Fernandez Paixa dantzari gaztea, Stuttgart Balleteko bakarlaria ere ariko da Alicia Amatriainen dantzakide gisa, Lightness in the Spirit eta Aus Holbergs Zeit dantzatzen.

Mariinsky-ko lehen atzerritarra

San Petersburgoko Mariisnky antzokia, aro komunistan (1935-1992) Ballet Kirov izandakoa, mundu mailako bost konpainia onenetakotzat jotzen dute askok. Alicia Amatriaini eskainitako galak harrotasunez izango ditu bertako lehen mailako bi dantzari: Xander Parish, konpainian maila gorenera iritsi den lehen atzerritarra, eta Oxana Skorik, errusiar dantzarien belaunaldi berriaren eta indartsuaren ordezkaria. Skorikek eta Parishek Beltxargen aintzira (1895) ezaguneko hirugarren ekitaldiko pas de deux ezaguna egingo dute, Beltxarga Beltza izenekoa. Ballet klasikoaren ikonoetako bat da lan hau. Bigarren zatian, Mariinskyko Dantzari Nagusiek Diamanteak (1967) laneko pas de deux bat dantzatuko du, George Balanchinek New City Balletarentzat sortutako Bitxiak trilogiaren zatia.

Datorren apirilaren 2 eta 3an, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak Alicia Amatriain-en Alicia y las maravillas del ballet gala aurkeztuko du 20:00etan. Alicia Amatriain donostiarrak, Stuttgarteko Balleteko Dantzari Nagusia, zortzi pieza aurkeztuko ditu gala honetan, besteak beste La fierecilla domada, La Dama de las Camelias, Two pieces for Het eta La muerte del Cisne.

Azkenik, Positano Saria jaso duen Amsterdamgo Het Nationale Balleteko Daniel Camargok Firebreather (2015) bakarkako pieza emango du, Katarzyna Kozielska poloniar koreografoak beretzat sortutako pieza. Bigarren zatian, Aya Okumura dantzari eta Het Nationale Balleten kide duen brasildar dantzariak eta berak bizia emango diote Diana y Acteón (1935) pieza zorrotzari.

Datuak

Ikuskizuna: Alicia Amatriain Gala, Donostia Bihotzean.

Zuzendaritza artistikoa: Alicia Amatriain

Gonbidatutako dantzariak: Alicia Amatriain (Stuttgart Balleteko dantzari nagusia), Friedemann Vogel (Stuttgart Balleteko dantzari nagusia, Marijn Rademaker (Amsterdamgo Het National Balleteko dantzari nagusia), Daniel Camargo (Amsterdamgo Het National Balleteko dantzaria), Aya Okumura (Amsterdamgo Het National Balleteko bakarlaria), Xander Parish (San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko dantzari nagusia), Oxana Skorik (San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko dantzari nagusia), Marti Fernandez Paixa (Stuttgart Balleteko bakarlaria), Timothy van Poucke (Amsterdamgo National Balleta )

Egitaraua:

1. zatia: Legende, Two and only, Lightness in the Spirit, Bertxargen aintzira (pas de deux, III ekitaldia), Firebreather eta Onegin.

2. zatia: Aus Holbergs Zeit, Mopey, Diamantes (pas de deux), Frank Bridge Variations, Diana y Acteón eta Egurra.

Iratxe de Arantzibia

Iratxe de Arantzibia

Dantza kazetaria, kritikalaria eta prentsa arduraduna