Lioba Díez
Gasteizen jaio zen 1983ko urtarrilaren 11an, eta Gasteizko dantza kontserbatorioan egin zituen lehen dantza ikasketak. Hamabi urterekin Zaragozan jarraitu zituen ikasketak, Maria de Avilaren eskolan. 1998an Royal Ballet School-en beka eskuratu zuen ikasketak bertan burutzeko. 2000. urtean Radical Dance Ballet konpainian bakarlari lanetan hasi zen Lienz Chang-en zuzendaritzapean. BMK Company-rekin aritzen da gaur egun.