Iratxe Ansa
Iratxe Ansa Santesteban Donostian jaio zen 1976ko ekainaren 20an. 14 urte zituela dantza ikasketak Alemanian jarraitzeko Gipuzkoa Foru Aldundiaren beka eskuratu zuen.
Iratxe Ansa (Donostia, 1976)
Nederlands Dans Theater
Iratxe Ansa Santesteban Donostian jaio zen 1976ko ekainaren 20an. 14 urte zituela dantza ikasketak Alemanian jarraitzeko Gipuzkoa Foru Aldundiaren beka eskuratu zuen eta Stuttgart-en, John Cranko Schule-n jardun zuen ikasten. 1993-1996 bitartean Basel Ballet-en aritu zen profesionalk, ondoren, 1996-97 bitartean Portugalen, Gulbenkian Ballet-ean. Nacho Duatok zuzendutako Espainiako Dantza Konpainia Nazionalean urtez dantzatu zuen 1997 eta 2002 bitartean. 2002ean Lyon-eko Operako Baletean sartu zen eta bertan jardun du dantzan 2005 arte. 2005 eta 2006an freelance aritu zen hainbat proiektutan Brusselan, Japonian eta New Yorken. 2006ko abenduan Nederlands Dans Theater-en sartu zen. 2007an Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Ibilbide Artistikoaren Saria eman zion.
Lyongo Operako Balleterako eta Lines Ballet Junior Konpainiarako koreografiak sortu ditu, baita beste hainbat pieza ere enkarguz eskatuta. 2009an Nederlands Danse Theatre utzi eta freelance moduan hasi zen tailer koreografikoak eskaintzen, proiektu espezifikoetan dantzatzen eta koreografiak sortzen. 2014tik, Igor Bocovichekin batera, dantza garaikidea lantzeko Metamorphosis metodoa garatu du.
2020an interpretazio alorreko Espainiako Dantza Saria jaso du zuen.
Azken urratsak
- Metamorphosis: CreAccion 2022/09/29
- Metamorphosis Dance: Biluzik 2021/02/17
- Iratxe Ansari eman diote Espainiako Dantza Saria 2020/10/20
- Dantzabiz: Iratxe Ansa dantza garaikide tailerra 2014 2015/03/03
- Iratxe Ansa dantzaria Brittle Failure ikuskizunaren estreinaldian Hagan eta Vancouverren 2013/01/10
- Dantza sariak 2003-2012 2012/12/17
- Iratxe Ansa 2009/11/11
- Brillante gala 2008/04/28
- Dantzaren Nazioarteko Egunaren gala Donostian 2008/04/25
- Música, baile y emoción en la entrega de los Premios de la Asociación de la Danza 2007/05/02
- Ansa, Nozal, Sarasua eta Brown sarituak 2007/04/27
- El Principal acoge hoy los V premios de la Danza 2007/04/27
- La Asociación de Danza de Gipuzkoa entrega hoy sus galardones anuales 2007/04/27
- Día de la Danza: una fecha para dar brillo a los nuevos talentos y luz a los olvidados 2007/04/27
- Iratxe Ansa NDT-eko webgunean 2007/02/05
- Contemporáneos consagrados 2005/03/08
- «Trabajar con Nacho Duato te abre muchas puertas en el extranjero», subraya Iratxe Ansa 2005/03/06
- Su sueño, en Donostia 2005/03/06
- Diaspora koreografiko itzela 2003/12/26
- Danza al nivel más alto 2003/11/29
- El Kursaal acoge el estreno de «Vasos comunicantes» 2003/11/27
- «Algunos no aguantan lejos de su hogar» 2003/11/27
- La compañía ideal estrena en Donostia 2003/11/27