Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ansa, Nozal, Sarasua eta Brown sarituak

Dokumentuaren akzioak

Ansa, Nozal, Sarasua eta Brown sarituak

2007/04/27 10:43
  • Dantzari eskainitagoagatik saria: Agueda Sarasua eta Peter J. Brown

Saritutako bi dantzariak donostiarrak dira, eta biak gazterik irten ziren Donostiatik dantza ikasketak osatzera, Stuttgart-eko eskola ezagun batean burutu zituzten ikasketok, eta han eta hemen bili ostean munduko konpainia onenetakoa batean, Nederlands Dans Theater-en ari dira biak gaur egun.

Iratxe Ansa
Donostian jaio zen 1976an, eta 14 urte zituela dantza ikasketak Alemanian jarraitzeko Gipuzkoa Foru Aldundiaren beka eskuratu zuen eta Stuttgart-en, John Cranko Schule-n jardun zuen ikasten. Hainbat konpania garrantzitsutan jardun du dantzan: Basel Ballet, Gulbenkian Ballet, Espainiako Dantza Konpainia Nazionalean, Lyon-eko Operako Baletean. Koreografo lanetan lehen ekarpenak eginak ditu eta 2006ko abendutik Nederlands Dans Theater-eko dantzaria da.

Jorge Nozal
berriz 1978an jaio zen Donostian. 16 urterekin Stuttgart-era joan zen eta John Cranko-ren eskolan trebatu zen. Stuttgart Ballet konpainian sartu zen 1998an eta bost urtez jardun zuen bertan. 2003an Nederlands Dans Theater konpainian sartu zen eta bertan dihardu orain.

Agueda Sarasua y Peter Brown dantza alorrean ibilbide oparoa burututakoak dira. 1955ean Marienman baletean elkartu ziren eta ordutik elkarrekin jarraitu dute dantza ibilbidea. Donostian dantza zaletasuna sustatzearen ardura handi bat dagokie.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.