Aitor Arrieta (Errenteria, 1994)
Compañia Nacional de Danza-ko dantzaria
Errenteria Musikal-en hasi zituen dantza ikasketak Jon Maya eta Maite Egigurenekin, eta ondoren Donostiako Thalia akademian Menchu Medelekin jarraitu zuen, Ereintza dantza taldean eta aurresku eta dantza solte txapelketetan aritzen zen bitartean. 2012an Kukai dantza konpainiarekin Hostoak ikuskizunaren zenbait emanalditan parte hartu zuen. Urtebete lehenago, 2011an, Pasaiko aurresku txapelketa irabazia zuen, eta 2013an berriz, Biarritzeko nazioarteko bikote lehiaketa eskuratu du. Madrilen, Mariemma Dantza Kortserbatorioan dantza ikasketak osatzen ari zela, 2013ko irailean, CND edo Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleko audizioan parte hartu eta Jose Carlos Martinez-ek zuzendutako konpainian sartu zen.
Azken urratsak
- Aitor Arrieta Koka: “Konpainia profesional sendoa osatzeko adinako talentua eta eskarmentua dago Euskal Herrian”
- Aitor Arrieta: Etxetik dantzan
- Aitor Arrieta eta English National Balleteko dantzari bertutetsuak
- Aitor Arrieta dantzari errenteriarra English National Ballet-ak fitxatu du
- “Me asocian con papeles de príncipe, pero bailar el de Basilio es un sueño”
- Dantzaren panoramika 2014
- Aitor Arrieta: Espainiako Dantza Konpainiako dantzaria
- Aitor Arrieta, Espainiako Dantza Konpainian ari den dantzari errenteriarra
- Errenteriarrak nagusi Euskadiko Doinu Zahar eta Aurresku txapelketetan