Dokumentuaren akzioak
Aitor Arrieta dantzari errenteriarra English National Ballet-ak fitxatu du
Tamara Rojok zuzentzen duen English National Ballet-ean sartu da Aitor Arrieta Errenteriako dantzaria. Arrietak Errenteria Musikalen hasi zituen dantza ikasketak Jon Maya eta Maite Egiguren-ekin, eta ondoren Donostian Thalia akademian jarraitu zuen prestatzen, Ereintza dantza taldean eta aurresku eta dantza solte txapelketetan aritzen zen bitartean.
2013ko irailetik, Espainiako dantza konpainia nazionalean dantzatu du, Jose Carlos Martinez-en gidaritzapean. Orain, 22 urterekin, English National Ballet-ean sartu da. Gogotsu dago dantzari errenteriarra aukera berriaren aurrean baina aldi berean, errespetua ematen diola ere aitortu du.
-
Aitor Arrieta ficha por el English National Ballet (Noticias de Gipuzkoa)
Dokumentuaren akzioak