Iratxe Beorlegui
Iratxe Beorlegui (Donostia, 1975)
Compañía Nacional de Danza de México
Donostian jaio zen 1975eko maiatzaren 21ean. Anaiak akademian hasi zen dantzan. Donostiako Musika eta Dantza Kontserbatorioan egin zituen ikasketak(1984-1990) Peter Brown eta Agueda Sarasuaren eskutik. 1988an ikasle onenaren ohorezko matrikula eskuratu zuen. Rafael Martí eta Angeles Sautiñok zuzendutako Euskadiko Balet-ean hartu zuen 14 urterekin eta hainbat emanaldi egin zituen konpainia horrekin 1989 eta 1996 bitartean. Besteak beste Festival de la Habanan (1993) Alicia Alonso-ren 50. urteurrenean parte hartu zuen. 1996an Mexico-ko Compañía Nacional de Danza del I.N.B.A. konpainian sartu zen eta bi urte beranduago (1998) dantzari bakarlari izendatu zuten. 2000. urtean Mexico-ren ordezkaria izan zen Paris-eko Nazioarteko dantza lehiaketan. 2006ko abenduan Lehen Bakarlaria izendatu dute. Mexiko-ko Guerrero estatuko Gobernuaren saria jaso zuen 1999an XII Feria Nacional de la Platan izandako parte hartze nabarmenagatik. 2008an, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen Ibilbide Artistikoaren Saria jaso du.
Azken urratsak
- Iratxe Beorlegui recibe hoy la Medalla de las Bellas Artes de México 2017/01/09
- Dantza sariak 2003-2012 2012/12/17
- Iratxe Beorlegui 2009/11/12
- Iratxe Beorlegik etxean jaso du ibilbide artistikoaren saria 2008/04/29
- «Me gustaría bailar en el Victoria Eugenia, antes de retirarme, por tranquilidad del alma» 2008/04/25