Ane Anza Mendizabal (Donostia, 1990)
Gaur egun Turineko Antzokiko Balletean dihardu dantzan, eta Euskal Herrian ere zenbait konpainiarekin dantza egindakoa da. Gimnasia erritmikoan eta euskal dantzan aritu zen Donostiako Eskola Dantza Taldean. Mentxu Medelen Thalia eskolan dantza formazioa jaso, Aukeran dantza konpainian aritu zen eta Gasteizko Jose Uruñuela Kontserbatorioan dantza klasikoa ikasten aritu zen. Dantzaz Konpainian sartu zen 2011ako uztailean eta bertan eman zituen 2 urte. Dantzaz Konpainiarekin Kameleoia eta Naufragoak ikuskizunetan parte hartu zuen besteak beste Ane Anzak. Oreka TX, Kukai dantza taldea eta Kalakanekin batera Herritmo ikuskizunean parte hartu zuen. 2014an Turineko Antzokiko Balletean sartu zen.