Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Dantzariak Elvis Val
Elvis Val

Elvis Val (Basauri)

Hannover-eko Operako Balleta

Ion  Beitiaren eskolan hasi zituen bere dantza ikasketak (1994-1997) eta ondoren Stuttgart-en, "John Cranko" eskolan jarraitu zituen (1997-1999). Profesionalki debuta Victor Ullate-Ballet de  la Comunidad de Madrid-en egin zuen (1999-2001). Ondoren, Wiesbaden-eko Operako Baletean sartu zen (2001-2007) eta bertan bakarlari izendapena eskuratu zuen. 2007an, Hannover-eko Operako Balletean sartu zen, bakarlari izendapenarekin. Errepertorio klasikoan "Intxaur-hauskailua", "Maria Errauskin", "Sylphidea", "Loti Ederra", "Beltxargen lakua", edo "Giselle" lanetan bakarlari lanak egin ditu. Sortzaile garaikideen artean William Forsythe,  Hans van Manen, Mauro Bigonzetti edo Nils Christie-ren lanak dantzatu ditu.

Azken urratsak