Dokumentuaren akzioak
Dantzaren panoramika 2014
Goiko hilaran ezkerretik eskuinera:
Bizkaiko Foru Aldundiaren bekadunen gala
2013 urtea amaitzeko zela Euskalduna Jauregiko Auditoriumak Jon Ugarriza zuzendari artistikoaren emanaldia izan zuen gonbidatu. Hurrengo ikasle bekadunek izan zuten bertan parte hartzeko aukera: Anne Barrio, Nerea Barrondo, Sara Echevarri, Ines Perez, Marta Rueda eta Uxue San Juan. Itziar Mendizabal (Londresko Royal Balleteko lehen dantzaria) eta Edward Watsonek (Londresko Royal Balleteko lehen dantzariak) gonbidatu berezi bezala hartu zuten parte bertan. Bilbon, 2013ko abenduaren 27an
Dantzari murtziarren II. gala (Asociación de Amigos de la Danza de Murcia)
Mario Garcia (Erre que Erre Konpainia), Vicente Ochoa (Kairoko Operako bakarlaria), Africa Manso (Limogeseko Operako Balleta), Francisco Baños (Hannovereko Operako Balleta), Maise Marquez (Cristina Heeren fundazioa), Alicia Narejos (Juan de Castro fundazioa), Rocio Molina (dantza klasikoko 1. saria emakumezkoetan) Jose Antonio Garcia (dantza klasikoko 1. saria gizonekoetan), Lucia Nicolas (espainiar dantzako 1. saria) eta Mateo Amantek (dantza garaikideko 1. saria) Carlos Gravalos Muñoz-Zielinskik zuzendutako emanaldian parte hartu zuten. Victor Villegas Kongresu zentrua. Murtzian, 2014ko ekainaren 14an.
XII. Dantza sariak
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea. Ezkerreteik eskuinera: Xabier Irurzun del Castillo, Tatiana Irurzun del Castillo eta Mikel Irurzun del Castillo (ibilbide artistikoaren saria) , Merche Filgueira (elkarteko zuzendaria), Amaya Lubeigt (dantzarekiko dedikazio saria) eta Juan Karlos Izagirre (Donostiako alkatea). Donostiako Udalbatza aretoan, 2014ko apirilaren 26an.
Espainiako Dantza Konpainia Nazionalaren 35. urteurrena
Irudian Doña Sofia erreginaren bisita Jose Carlos Martinezek zuzendutako Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleko eta Antonio Najarrok zuzendutako Espainiako Ballet Nazionalaren egoitzetara. Erreginaren bisitaz gain, 2014ko urrian, Espainiako Dantza Konpainia Nazionalak gala ezberdinek osatu zuten programa berezia aurkeztu zuen urteurrena ospatzeko. Madrilen, 2014ko otsailaren 24an.
Erdiko hilaran ezkerretik eskuinera:
Angel Corella
Corella Ballet-Castilla Leon-en (gerora Barcelona Ballet izena hartu zuen) izandako desengainuaren ondoren, Angel Corellaren karrerak atzerrian berriro ere indarra hartu zuen, Pennsylvania Balleteko zuzendari artistiko izendatu zutelarik. Bestalde, izar madrildarra Espainian zehar agur bira egiten ari da Ara Malikian biolinistarekin batera. 2015 hasieran utziko du dantza.
Alicia Amatriain
Stuttgart Balleteko lehen dantzaria den Alicia Amatriainek geldiezin jarraitzen du berarentzat ezin hobea izan den urte honetan. Alde batetik, Parisko Operako balletak (munduko Ballet konpainia zaharren eta prestigiotsuenak) gonbidatu zuen hauen rol garrantzitsuena interpretatzeko; “Onegin” operako Tatiana. Eta bestetik, der Faust Sarietarako (Tony alemaniarraren baliokidea) izendatua izan zen William Forsytheren “workwithinwork” eta Hans Van Manenen “Frank Bridge Variations” lanetan eginiko interpretazio paregabeengatik.
Carlos Pinillos
Portugalgo Dantza Konpainia Nazionaleko lehen dantzaria eta Victor Ullatek hazitako urrezko belaunaldiko gazteena dugu Carlos Pinillos. Badira 3 urte Lisboan arrakasta duela, non kalitate, seriotasun eta lanerako zorroztasunaren erreferentzia bilakatu den. Bere figura Espainian horren ezaguna ez bada ere, estrenaldi eta lorpen handiak gauzatzen ditu madrildarrak hiriburu portugaldarrean. Hauen artean Olga Roriz koreografo lusitanarriar ezagunaren kreazio berriaren, “Orfeu e Euridice", estrenaldia aipatu daiteke. Lisboan, 2014ko otsailaren 26an.
Maria de Avila
Maria de Avilaren (1920-2014) heriotzorakin Espainiako dantza mundua umezurtz gelditu zen. Dantzari espainiarren belaunaldi askoren irakasle izan zen, hauen artean Victor Ullate, Carmen Roche, Cristina Miñana, Carmen de la Figuera, Ana Laguna, Antonio Almenara, Antonio eta Amador Castilla, Arantxa Argüelles, Trinidad Sevillano, Amaya Iglesias, Gonzalo García, Ruben eta Moises Martin Cintas, Natalia Tapia etab.
Lucia Lakarra
Munich-eko Operako Balleteko lehen dantzaria. Lucia Lakarra, dantzari euskaldunen artean inoiz izan den dantzaririk sarituena eta txalotuena, munduan zehar egiten diren ballet galetan ezinbesteko figuru bilakatu da. Aurtengo hamaika agerraldiren artean Sochiko Joko Olinpikoetako programa kulturaleko galako parte hartzea da azpimarragarriena.
Alba Nadal
Zaila da atzerrian dantzan dabiltzan dantzari espainiarrak kalkulatzea, baina badira ehunka batzuk. Gainera, hauetako asko munduko konpainiarik hoberenetan nagusitu dira. Denbora asko da Danimarkako Real Balletak, Bournonville estilo zailaren jaiolekuak, bere taldean espainiar dantzaririk ez duela, baina azken hamarkadan Alba Nadal artista katalanak bere artearen onena eskaintzen du Copenhageko taulagainetan, Bournonvillen “Napoli” bezalako lanetan. Det Konegelige Teater, Copenhagen, 2014ko otsailaren 1ean.
Fernando Hurtado
Baina badaude, zailtasunak gaindituz, bakoitzaren karrera Espainian egiten dutenak ere. Hau da Fernando Hurtado Malagako koreografoaren kasua. Max sarietarako izendatua izan zen bere "Charlie" ikuskizun arrakastatsuagatik eta hau amaituta familia mailako publikoari zuzendutako "Estrellados" ikuskizuna estreinatu zuen. Honez gain, Yad Vashemen enkarguz, "Las mariposas ya no viven aquí" formatu handiko ikuskizuna garatu zuen Panaman. "Charlie" ikuskizunari esker Antzerki andaluziarreko II. sarietan koreografia eta gizonezko antzezle onenaren sariak ere lortu zituen.
Beheko ilaran, ezkerretik eskuinera:
‘Los vascos y la danza" 10. emanaldia (Asociación Bilbao Ballet Elkartea)
Ezkerretik eskuinera: Natalia Muñoz ( Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleko bakarlaria), Aitor Arrieta ( Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleko dantzaria), Jean-Sebastien Colau (lehen dantzari internazionala), Itziar Mendizabal (Londreseko Royal Balleteko lehen dantzaria), Andoni Aresti (emanaldiko zuzendari artistikoa) eta Maria Martin (Maria Martin Flamenko taldea). Euskalduna Jauregiko auditoriuma. Bilbon, 2014ko urriaren 17an.
Dantzaren Nazioarteko Eguna
Nazionarteko mailan garrantzizko bost konpainiek lehen aldiz beren indarrak batu zituzten World Ballet Day delakoa ospatzeko. Atsedenik gabe, hogei orduz zuzenean (streaming) eman ziren hauen klase, entsegu, eta Londresko Royal Ballet, Moskuko Bolshoi Ballet, Kanadako National Ballet , Australian Balleteko eta San Francisco Balleteko eszena atzeko kontuak. Melbournetik San Frantziskora, 2014ko urriaren 1ean. Irudian: Australian Balleteko lau zisne txiki.
‘Tiempo de danza’ 60. Saria. (Asociación de Amigos de la Danza de Murcia)
Garaile zerrenda: Cristina Salamon (Klasiko seniorra emakumezkoetan), Pablo Gonzalez (klasiko seniorra gizonezkoetan), Alejandro Perez (klasiko juniorra), Mario Garcia (espainiar dantza seniorra), Anabel Delgado (espainiar dantza juniorra) eta Maria Martinez (dantza garaikidea). Victor Villegas, Kongresu zentrua. Murtzian, 2014ko ekainaren 15ean.
Verdini saria (Verdini Dantza Taldea)
Bigarren urtez jarraian, Verdini Dantza Taldeak Euskararen eta minusbaliotasunaren nazioarteko eguna ospatu zuen abenduaren 3an. Goizez egin zen ekitaldian Verdini saria eman zitzaien Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoeri, eta arratsaldean, berriz, “Verdiniren Esentzia” ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zen. Victoria Eugenia Antzokia. Donostian, 2014ko abenduaren3an.
Hauek dira azken 365 egun hauetan apunte pertsonal gisa jasotako berriak. Denak hedabideek ere plazaratu dituzte, eta esan bezala dantzari eta koreografo euskaldun zein espainiarrak dira protagonista. Albiste on eta DANTZA askok betetako 2015. urte baten esperoan.
Eguberri on eta urte berri on!!!
Iratxe de Arantzibia
Kazetaria eta dantza kritikoa.
Dokumentuaren akzioak