Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskaldunak eta Dantza 3. jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Euskaldunak eta Dantza 3. jaialdia

2008/06/06 15:37

Euskaldunak eta dantza 3. galan izango diren dantzariak hauexek dira: Alicia Amatriain (Stuttgart Baleteko dantzari bakarlaria), Asier Uriagereka (Monte-Carlo baletetako dantzari nagusia), Jon Vallejo (Dresdeko Baleteko dantzari bakarlaria), Jon Ugarriza (Nazioarteko dantzari bakarlaria). Hauek, beraien bikoteekin batera, pieza garrantzitsuak interpretatuko dituzte dantzaldiaren bi ekitaldietan. Horrez gain, Kukai taldeak dantza tradizionalaren berriztatze lanean bi pieza eskainiko ditu eta Aiara Iturriozek, (Gasteizko "Jose Uruñuela" Udala Kontserbatorioko dantzariak) Bilboko Dantzari Gazteen 2. saria eskuratu duenak), "Giselle" obraren zati bat dantzatuko du.

Aurreko ekitaldietan izandako arrakastaren ondorioz, Euskaldunak eta dantza 3. gala honentzat ohorea da berriz ere lehenengo edizioan hain txalotua izan zen Asier Uriagereka eta bere dantzakide den Bernice Coppieters (Monte-Carlo Baleteko izarra) eta bigarren edizioan izan zen Alicia Amatriain (aurten bi pieza eskainiko ditu, horien artean "Romeo eta Julieta" obraren zati bat) berriz ere Bilbora itzultzea.

Euskaldunak eta dantza
galako aurreko bi edizioetan Igor Yebra, Asier Uriagereka, Alicia Amatriain, Itziar Mendizabal, Iker Murillo, Amaya Ugartetxe, Ander Zabala, Amancio Gonzalez, Veronica Villar, Isidro Zapatero, Teresa Gonzalez Ardanaz, Adriana Bilbao Zarraonandia, Aukeran eta Beti Jai Alai konpainiak eta Sara Etxebarri (Bilboko Dantzari Gazteen lehen sariduna) bezalako euskal dantzariak izan ziren.

Euskaldunak eta dantza dantzaldiaren 3. ediziorako sarrerak salgai daude lehiatilan eta BBKren internet bidezko zerbitzuan. Sarreren prezioak 30, 45 eta 55 eurotakoak dira.

 

Bernice Coppieters izarra, jaialdiko gonbidatu berezia

Asier Uriagereka In memorianGiuseppe Picone, Katherina Markowskaya, eta Paula de Castro Dantzari Bakarlariek ere parte hartuko dute. Bernice Coppieters, Monte-Carlo Baleteko izarrak Asier Uriagereka, Monte-Carlo Baleteko Lehen Dantzariarekin batera bi pieza interpretatuko ditu. Batetik, Jean-Cristophe Mailloten "La Belle"ko pas de deux eta bestetik "In Memoriam", Sidi Larbi Chercaouiren koreografiarekin. Coppieters-Uriagereka bikoteak parte hartze arrakastatsua izan zuen "Euskalduna eta dantza"ren lehenengo edizioan (2006).

Honetaz gain, Giuseppe Piconek, Nazioarteko Lehen Dantzariak, Alicia Amatriainekin (Stuttgart Baleteko Lehen Dantzariak) batera dantzatu ko du. Bestalde, Katherina Markowskayak, Dresdeko Operako Lehen Dantzariak Jon Vallejorekin (Dresdeko Operako Baleteko Bakarlariarekin) dantzatuko du. Gainera, donostiar honek, "Come again" Goyo Monteroren koreografiarekin, soloa dantzatuko du. Azkenik, Jon Ugariza, Nazxioarteko Dantzari Bakarlariak, Paula de Castrorekin (Nizako Operako Baleteko Lehen Dantzariarekin) "Alter tango", Eleanora Goriren koreografiarekin eta "Amets", Ugarriza beraren pieza dantzatuko dute


Espainiako aretoko dantzen txapeldunak

Beatriz Perezek eta Roberto Hernandezek, bigarrenak mundu mailan, pasodoble-tangoa, Beatriz Perez Roberto Hernandez 2rumba-boleroa eta cha cha cha dantzatuko dute. Gainera, Andoni Arestik, Salzburgoko Baleteko Lehen Dantzari ohiak eta dantza-maisuak gala hau zuzenduko du.

Perezek eta Hernandezek osatutako bikoteak "Vuelvo al Sur" pasodoble-tangoa, "Cuando te beso" rumba-boleroa, eta "You give me fever" cha cha cha eskainiko dute.Orain egn batzuk Blackpool lehiaketan (munduko lehiaketarik garrantzitsuenean) hirugarren geratu ostean Beatriz Perezek eta Roberto Hernandezek etxeko publikoaren aurrean dantzatuko dute "Euskaldunak eta dantza" 3. galan. Honako hau aretoko dantzariak gonbidatuak izango diren bigarren aldia da, gala honen lehenengo edizioan, Natalia Garate eta Isidro Zapatero, 2006ko Espainiako aretoko dantzen txapeldunak izan baitziren gonbidatuak. Honekin adierazi nahi da euskal dantzarien arrakasta dantzaren hainbat alorretan.

 


Dantzarien biografiak

Alicia Amatriain, (Donostia, 1980)
Stuttgart Baleteko Dantzari Bakarlaria. Giuseppe Piconerekin dantzatuko du.

Alicia Amatriain arabesque4 urterekin izan zuen dantzarekin bere lehen harremana. 1985tik 1994ra Donostiako Kontserbatorioan ikasi zuen, Peter Brownen zuzendaritzapean. 14 urterekin, Stuttgarten, John Crankoren eskolan sartu zen. 1998an, Stuttgarteko baletean sartu zen merezidun gisa, gero dantza taldera sartu zen, demi-bakarlari gisa eta 2002an dantzari bakarlari modura. Bere debutean, goi mailako dantzari modura, Alicia Amatriainek Tatianaren rola dantzatu zuen John Crankoren "Onegin" baletean. Koreografo batzuk bereziki berari egindako paperak sortu dituzte. Aipatzekoa da Christian Spuckek sortutako "Lulu" protagonistaren papera. Paper hau interpretatzeagatik kritikak "2003-2004 denboraldiko dantzari bikaina" izendatu zuen. 2006ko otsailean, Alicia Amatriainek, Stuttgart baleteko dantzari bakarlariak, "Etorkizuna 2006", Alemaniako dantzaren saria jaso zuen. Bi hilabete geroago, Gipuzkoako Dantza Profesionalaren Elkarteak "2006 Errebelazio Saria" eman zion. 2006an, Lituaniako Balet Nazionalarekin eta Igor Yebrarekin batera egindako biran parte hartu zuen "Zisneen Lakua" obrarekin eta ABBErekin batera ere bai. "Euskaldunak eta dantza"ren (2007) 2. galan ere parte hartze arrakastatsua izan zuen.

 

Asier Uriagereka (Mungia, 1975)
Monte-Carlo Baleteko dantzari bakarlaria. Bernice Coppietersekin (Monte-Carlo Baleteko izarra) dantzatuko du.

Asier Uriagereka erretratuaDantza ikasketak Jon Beitiarekin hasi zituen eta Prix de Laussane saria (1993) eskuratu zuenean Londreseko Royal Balletak ateak ireki zizkion. 1995an profesional moduan debutatu zuen, David Bintleyk zuzentzen duen Birminghamgo Royal Balletean. Hemen, besteak beste, sir Frederick Ashton, sir Kenneth MacMillan, George Balanchine, Hans Van Maneneta eta Twyla Tharpen rolak bete zituen. Ingalaterrako egonaldiaren ostean Uruagerekak Genoako Grand Théâtre baleteko kide izan zen 199tik 2001ra eta bertan Nacho Duato, William Forsythe, Ohad Naharin eta John Neumeierren obrak interpretatu zituen besteak beste. Hortik, Jean-Cristophe Maillot, Monte-Carloko Baleteko zuzendariaren taldera pasako da eta dantzari bakarlari bihurtuko da bertan. Mailloten sorkuntzen paper printzipaletan dantzatu du, hala nola, Romeo eta Teobaldo "Romeo eta Julieta"n, "La Belle"ko eta "Errauskine"ko printzipe moduan eta Adamen papera "Begia begi truk"en. Horrez gain, William Forsythe bezalako koreografoekin lan egin du ("In the middle somewhat elevated"), Sidi Larbi Chercaoui ("In memoriam"), Jirí Kylián (“Bella figura”) eta Jacopo Godani. "Euskaldunak eta dantza"ren lehenengo ekitaldian (2006) parte arrakastatsua izan zuen.

 

Jon Ugarriza (Bilbo, 1977)
Nazioarteko Dantzari Bakarlaria. Paula de Castrorekin (Nizako Operako Baleteko Dantzari Bakarlariarekin) dantzatuko du.

Jon Ugarriza erretratuaLoli Beaskoetxea eta Nekane Ormaechearekin hasi zituen dantza ikasketak ondoren, 1997an, Madrilgo autonomia-erkidegoko Victor Ullateren Baletean sartzeko. Urtebete geroago Juan Carlos Santamariaren Baletean sartu zen eta gaur egun desagertuta dagoen Zaragozako Balletean ere bai. 2001an, Japoniako K-Ballet Company Tetsuya Kumakawaeko kide izatera pasatu zen eta urtebete geroago  Portugalgo Mehmet Balkanen Companhia Nacional de Bailadon.. English National Balleten, Vladimir Malakhoven Berlingo Operako Baletean, Staatsballet Berlin eta Suitzako Basilea Baletean parte hartu zuen. Dantzari bakarlari gisa, besteak beste, Maurice Béjart, Jirí Kylián, Angelin Preljocaj, Adam Cooper, Uwe Scholz, Heinz Spoerli, Robert North eta William Forsytherekin lan egin du. Koreografo bezala Ugarrizak Suitzako Basileako Konpainiarako piezak sortzen ditu. Bertako eskolarekin batera koreografia profesionalen prestakuntzan lanean dabil. Horrez gain, Londresko English National Balletteko, Wiesbaden, Staatsballet Berlin (Alemania) eta Frantzian Nizako Operako Baleterako dantzari profesionalentzat koreografiak sortzen ditu. Gaur egun, "MasQdanza" proiektuko zuzendari artistikoa da, telebistako publizitaterako lan koregografikoak egiten ditu, ekintza artistikoetan epaimahaikide bezala lan egiten du eta irakasle gonbidatu bezala lan egiten du nazio eta nazioarteko dantza ikastaroetarako dantzako kontserbatorioetan eta estatuko eskola eta eskola pribatuetan.

 

Jon Vallejo (Donostia 1985)
Dresdeko Baleteko dantzari bakarlaria. Katherina Markowskayarekin dantzatuko du.

Jon Vallejo 1Hamar urtetan zehar, 1990tik 2000. urtera, Vallejok Mentxu Medelekin ikasi zuen. Garai honetan, 1998an, Coruña hiriko Lehiaketaren Saria eskuratu zuen. Gipuzkoako Frou Aldundiaren bekari esker Madrilgo Carmen Rocheren Baletean jarraitzeko aukera izan zuen eta era berean bertako baletean bakarlari moduan aritu zen. Monaco Dance Forum 2004an "Dantzari Onenari" saria eskuratu zuen; gipuzkoar honek Compañía Nacional de Danza 2ko (2005/2006) kide izan zen Dresdeko Operako Baletean sartu aurretik, 2006/2007 denboraldian, bertan Bakarlari gisa ari da.
 

Dantzari gonbidatuen biografiak

Bernice Coppieters. Monte-Carlo Baleteko izarra. Asier Uriagerekarekin (Monte-Carlo Baleteko Bakarlariarekin) dantzatuko du.

Bernice Coppieters erretratuaBelgikarra. Coppieters Ambereseko Baletaren Institutuan sartu zen 10 urterekin eta bertan egon zen adin-nagusitasunera heldu arte. Prix de Lausanne saria lortu ostean, 1988an, American Ballet Theatren bukatu zuen bere dantza heziketa. Flandeseko Baletean profesional moduan debutatu zuen eta Bakarlari izatera iritsi zen 1989an. Bi urte geroago, Monte-Carloko Baleteko kide izatera heldu zen, eta bertan Jean-Cristophe Mailloten sorkuntzen paper nagusiak interpretatu zituen. Shakespeareren "Romeo eta Julieta" obrarekin ospea lortu zuen. Beste batzuen artean, "Errauskine" eta "La Belle" obretan Errauskine eta Maitagarri Babesle moduan ere nabarmendu zen. Bere errepertorioan Errusiar Baleten eta George Balanchine (“Agon”, “Who cares?” edo “Serenade”), Nacho Duato (“Duende”), William Forsythe (“In the middle to somewhat elevated”, “The vile parody of adress” edo “The second detail”), Jirí Kylián (“Return to a strange land”), Sidi Larbi Chercaoui (“In memoriam”), Twyla Tharp, Angelin Preljocaj, Uwe Scholz eta Jacopo Godani moduko koreografoen obrak nabarmendu daitezke besteak beste. Monte-Carlo Baleteko Izar izendatu zuten 1995ko abenduan, SAR, Hannovergo Printzesa buru zelarik egindako ekitaldi batean. 2002an, Monacoko Kultura Merezimenduaren izendapena jaso zuen. "Danza &Danza"ko epaimahaiak "2005. Urteko Izar" izendatu zuen Italian burututako ikuskizunengatik. "Euskaldunak eta dantza"ren lehenengo galan (2006) parte hartze arrakastatsua lortu zuen.

 

Giusseppe Picone
Nazioarteko Dantzari Bakarlaria. Alicia Amatriainekin dantzatuko du (Stuttgart Baleteko Dantzari Bakarlaria).

Giuseppe Picone Grand jetteGiusseppe Picone Napolin jaio zen 1976an. Dantzari modura, San Carlos Teatroko Balet Eskolan eta Erromako Accademia Nazionalen egin zen. Bere ikasle garaian, Rieti eta Positano lehiaketetan Lehen Saria lortu zuen. Pierre Lacottek gonbidatuta, 16 urterekin, Nancyko Balet Nazionalean sartu zen eta “Petruska”, “La Sonnambula” (Balanchine), “Paquita” (Petipa) eta “L' Ombre” (Lacotte) bezalako obretan dantzatu zuen. 1993an, English National Balleten sartu zen 1997ra arte, orduan American Ballet Theaterera pasatu zen eta Ben Stevensonen "Errauskine" obran debuta eign zuen. Bere errepertorio luzean, hainbat obra klasikotan parte hartu zuen, hala nola, "Giselle", "Zisneen Giuseppe Picone erretratuaLakua", "Errauskine", "Intxaur Hauskailua", "Kortsarioa" eta "On Kixote";obra neoklasikoetan ere bai: “Tchaikovsky, pas de deux”, “Who cares?”, “The tour temperaments” baita sortzaile garaikideen obretan ere: William Forsytheren "In the middle" edota Mauro Bigonzzettiren "Symphonic dance"en ere bai. Benoise de la Danse Sarietarako izendapena ere lortu zuen "Kortsarioa", Colmesen bertsioaren estreinaldi mundialean egindako paperarengatik, Nina Ananiashvilirekin batera. Bolshoi Teatroan "Nina Ananiashvili eta lagunak" “Ananiashvily Anniversary Gala” tourrean parte hartu du eta "Stars of Ballet 2006" Galan, Japonian, ere bai. Gaur egun, Royal Ballet, Boston Ballet, Bolshoi, Teatro dell'Opera di Roma, Staatsoper di Vienna, Het National, Los Angeles Dance Theatre, Bucarest National Opera, Ballet National of Cuba, Teatro San Carlo di Napoli eta Arena di Veronako izar gonbidatua da. Bere karrera profesionalean hainbat sari eskuratu ditu, esaterako: Premio Positano (1997 eta 2002), Caserta Saria (1999), Gino Tani Saria (2002), Danza & Danza Saria (2002), Anita Bucchi, gizonezko onenaren Saria (2005/2006) eta Asti Danza saria (2007).

 

Katherina Markowskaya
Dresdeko Operako Baleteko Dantzari Bakarlaria. Jon Vallejorekin dantzatuko du (Dresdeko Operako Baleteko Dantzari Bakarlaria).

Katherine Markowskaya bailandoUkrainan jaioa, Katherina Markowskaya Kieveko Koreografia Eskolakoa. 1996an Dresdeko Operako Baleteko kide izatera pasatu zen, bertan, 2000. urtean, Dantzari Bakarlari izatera iritsi zen. Urtebete lehenago, 1999an, Mary Wigman Saria jaso zuen. Bere errepertorioan protagonista moduan egin dituen obra klasikoak aurki ditzakegu: "Giselle", "On Kixote", "Loti Ederra", "Intxaur Hauskailua", eta gainera bakarlari gisa aritu da  besteak beste William Forsythen (“In the middle to somewhat elevated”, “The vertiginous thrill of exactitude”, “Enemy in the figure”), Jirí Kyliánen (“Six dances”), George Balanchinen (“Tema y variaciones”), Glen Tetleyen (“Voluntaries”), eta Mauro Bigonzettiren (“Mahler”) obretan.

 

Paula de Castro
Nizako Operako Baleteko Dantzari Bakarlaria. Jon Ugarrizarekin dantzatuko du. (Nazioarteko Dantzari Bakarlaria)

Ferrolen jaioa, Dantza klasiko eta modernoko ikasketak, Marigel Fernandez, bere amaren eskolan hasi zituen hiru urte zituela; A Coruñako Foru Aldundiko eta Galiziako Xuntaren bekarekin batera Madrilen ikasi zuen Carmen Roche, Virginia Valero, Lola Ávila etab.ekin, Nueva Yorken "Martha Graham School"en eta Lausannen "Rudra-Béjart-Lausanne"en, Maurice Béjarten Paula Castro_retrato.jpgzuzendaritzapean. 1992an Wiesbadengo Operako Baletean lan egiten du Ben van Cauwenbergekin eta gero Alto Theater Essenen Heidrun Schwaarzen zuzendaritzapean, Hannoverko Niedersächsisches Staatstheateren Löthar Höfgen eta Mehmet Balkanekin eta Dantzari Bakarlari moduan Portugalgo Companhia Nacional de Bailadon, 2004. urtez geroztik Frantziako Nizako Operako Baletean. Galiziarrak hainbat lekutan dantzatu du bakarlari gonbidatu gisa, hala nola, Japonian, Espainian, Turkian, Portugalen, Frantzian, Alemanian... eta "On Kixote", "Giselle", "Romeo eta Julieta", "Loti Ederra", "Intxaur Hauskailua", "La fille mal gardée", "Errauskine", "Carmen", "Les Sylphides", "Serenade" eta "Who cares?" (George Balanchine), "Symphonie Fantastique (Uwe Scholz), "Pedro eta Inés" (Olga Roriz), "Mr. C." (Maurice Béjart), "The vertiginous thrill of the exactitude" (William Forsythe), "Without Words" (Nacho Duato) etab. obretan. Horrez gain, Paula de Castro irakaskuntzan dabil lanean eta Frantziako Kultura Ministerioaren eskutik “Diplôme d’Etat de Professeur de Danse par renomée particulière” titulua jaso zuen. Honekin guztiarekin batera, aldi berean, Linguistika, Literatura eta Psikologia ikasketak ere egiten ditu.


 

Beatriz Perez eta Roberto Hernandez
Espainiako aretoko dantzen txapeldunak eta munduko txapeldunordeak.
 

Beatriz Perezek eta Roberto Hernandez Bilbon 2 dantza eskolen zuzendari dira. 2006an hasi ziren bikote Beatriz Perez Roberto Hernandez 1moduan munduko lehiaketetan dantzan. Beatrizek eta Robertok indibidualki hartu dituzte dantza ezagupenak orain dela bi urte dantza bikotea sortu zutenerarte. Beatriz Perezek Kontserbatorioan egin zituen bere dantza klasikoko ikasketak, bertan, besteak beste, Lazaro Carreño eta Carmina Ocaña izan zituen irakasle. Bera flamenkoan eta dantza garaikidean dago espezializatua. Berak, bakarlari gisa hainbat galatan parte hartu du, hala nola, dantzako profesionaletan (Donostia) eta telebistako hainbat lanetan. Roberto Hernandez jazz dantzari bezala hezi zen Londresko, Madrilgo eta Bartzelonako estudioetan eta Donostiako Kontserbatorioetako ikastaroetan klaseak emanez. Bakarka, operetan, zarzueletan eta telebistarako lanetan aritu izan da.

Dantzako bikote bezala nazioartean hainabat sari eskuratu dituzte, esaterako 2008ko Espainiako txapeldunak, munduko txapeldunei irabazi ostean eta 2007ko txapeldunorde izan eta gero. Gaur egun munduko aretoko dantzen txapeldunordeak dira. Beste sari batzuen artean aipagarriak dira aurtengo Blackpool 2008ko 3. postua, munduko lehiaketarik garrantzistuenean, iaz 7. geratu ziren. Linz IDSFen (International Dance Sport Federation- Austria, 2008) txapeldunak, Salou IDSFen (España, 2008) txapeldunak, Tampere IDSFen (Finlandia, 2007) txapeldunorde, Oporto IDSFen (Portugal, 2006) txapeldunorde, Amberes IDSFen txapeldunorde (Bélgica, 2008) eta Stuttgarten (Alemania, 2007) finalista geratu ziren.

 

Zuzendari artistikoa
Andoni Aresti (Bilbo, 1965)
Salzburgo Baleteko Lehen Dantzari ohia, Dantza Maisua eta antzerki, zine eta telebistako aktorea.

Andoni Aresti erretratuaArte Dramatikoan lizentziatuaMadrilgo Arte Dramatikoko Goi Eskolan, Dantzan diplomatua Rosela Hightower, Nazioarteko Zentruan, Cannesen; Erromako Telebista eta Zineko Unibertsitate Berrian, Andoni Arestik profesional gisa bere dantza karrera telebista, antzerkia eta zinearekin batera egin ditu. 4 urterekin hasi zen dantzan, dantza tradizionalean, eta ondoren, Olaeta Baletaren eta Ion Beitiaren hainbat ikuskizunetan. 1985an, Balet Antlantikoarekin udako bira bat egin zuen. Rosella Hightowerren dantza ikasten zegoela (1986-1988) hainbat ikuskizunetan parte hartu zuen eta Nazioarteko Balet Gaztean sartu zen 1988an. Dantzari profesional moduan Salzburgoko Baletean ariko da (1988-2000), 1990an Lehen Dantzari izatera iritsiko da eta 2000. urteko Artista Onenari Kritikaren Saria jasoko du erretiroa hartu ete handik hilabetera. dantzari gonbidatu bezala Alemaniako hainbat ikuskizunetan parte hartu zuen (1990-1991) eta Austrian ere bai (1993). 2001an dantza maisu bezala hasi zen lanean, eta gaur egun hala dihardu, Italiako hainbat eskola eta akademiatan, eta horrekin batera aktore laneta ere ari da lanean. Honekin batera, Erromako "Scarpetta d'oro" akademiako balet klasikoko zuzendaria da eta iaztik, bere akademia propioa zuzentzen du Leioan: Dantza Eskola "Andoni Aresti Landa".   

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.