Dokumentuaren akzioak
Alicia Amatrain Espainiako dantzaren sarirako hautagaia
Espainiako Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutoaren 2009ko Apirilaren 13ko Erabakia beteaz, datorren ostiralean, Urriak 16, Kultura Ministroa den Angeles Gonzalez-Sinde Reig Andere Gorenari proposamena helarazteko azken eguna da. Hori dela eta, gure ekimenarekin ados dagoen norbanako edo eta erakunde guztiei ageriko deialdi bat egiten diogu, data hori baino lehen, Elkartearen Donostiako 3353/20080 Posta Kutxara babes gutun bat helarazi dezaten. Ondoren Elkarteak dokumentazio guztia Gipuzkoako Gobernuaren Azpi-ordezkaritzan entregatuko du.
Alicia Amatriain zergatik?
Alicia Amatriain (Donostia-San Sebastián, 1980) pausuz pauso landutako ez-ohiko ibilbide baten jabe da. Aipatzekoa da, 22 urterekin, Stuttgart-eko Ballet ospetsuko Dantzari Nagusi izendatu zutela, erdi-bakarlari postutik zuzenean maila gorenera igo araziz, gertaera honek bere dantzari maila ondotxo adierazten duelarik. Bere dantza heziketa, desagertua den Donostiako goi mailako Kontserbatorioan hasi zuen Peter Brown eta Ageda Sarasuarekin(1985-1994). Hori dena kontuan harturik eta gure estatutoetan azaltzen den bezala, dantzaren defentsa helburu orokor bezala hartzea izanik, eraman gaitu gu, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea, bere hautagaitza aurkeztera, gure esparruan antzezle adierazgarririk onena delakoan. Hamalau urterekin, John Crankoren Dantza Eskolan sartu zen, Stuttgart-en, 1994-1998 urteetan dantzari heziketa hobetzen, merezidun gisa debutatu zuen konpainian graduatu zen urtean, ondoren konpainiaren dantza taldera batu zen (1999-2000), eta gero erdi-bakarlari bezala (2000-2002), azkenik, zuzenean Dantzari Nagusiaren rolera igo zutelarik, 2002an.
Aliciak ballet klasikoen errepertorio zabalaz gain, koreografo ezberdinen lanak dantzatu ditu, beraien artean: John Cranko, George Balanchine, Jerome Robbins, Uwe Scholz, William Forsythe, John Neumeier. Hortaz aparte, koreografo ugarik berarentzako piezak sortu dituzte, halanola: Itzik Galili, Christian Spuck edo eta Wayne McGregor, besteak beste. Hain zuzen ere, berarentzat Spuck-ek sortutako –“Lulu”- obraren antzezlanak 2003-2004 Denboraldiko Dantzari Onenaren kritikaren gorespena lortu zuen. Sari ugari jasoa da: Essen hiriko “Etorkizun Berria” Saria (2006), Elkarte honen 2006 Errebelazio Saria, “Merit” ApuliArte Saria (Italia 2009) “Dantzari Onena”ren “Danza & Danza” Saria (Italia 2009), Positano Saria "Léonide Massine" per l'Arte della Danza “Al Valore” (Italia 2009).
Edozein “Ballet Izarren Gala” garrantzitsuko nonahiko partaidea, Alicia Amatriainek lehen mailako antzesle ibilbidea probatua du, kontuan izanda azken hamarkadan zer nolako konpainietan paper nagusia jorratzen ari den, beste konpainia batzuetara izan dituen gobidapenak- besteak beste English National Balletean izan zuen partaidetza arrakastatsua, Derek Deanek gonbidatuta “Romeo eta Julieta” obrarako 2005ean- eta irabazitako sariak. Prentsa espezializatuak bere bertute teknikoak, antzezteko dohainak, eta denen gainetik, bere aldakortasuna goraipatzen dituzte paper klasiko, neoklasiko edo eta garaikide bat berea egiteko orduan.
Dantzari gipuzkoarrak munduan zehar
Gaur egun, atzerrian dagoen dantzari euskaldunen kopurua 60 inguruko da, horietarik kasik erdia, 25, gipuzkoarrak izanik. Horregatik, arte eszeniko honen edozein elkarte profesionalaren helburua dantzaren defentsa izanik, gure betebeharra ahalegin izugarri honi laguntzea da eta ulertzen dugu Sari Nazional bat, sona handiko konpainia ezberdin eta internazionaletan banaturik dauden gipuzkoar/euskaldun dantzari komunitate guztiarentzat bizigarri litekeela. Gaur egun, bi gipuzkoar eta euskaldun izan dira Dantzaren Sari Nazionala jaso dutenak; Lucia Lacarra (Interpretazioa 2005) bere garaian elkarte honen bitartez proposatua eta Juan Carlos Santamaría (Koreografia 2008).
Erakunde laguntzaileak
Alicia Amatriainek frogatu du hautagai sendoa dela. Horregatik, ohore bat da aipatzea, erakunde desberdinetako ordezkariak; Donostiako Alkatea (Odon Elorza Jauna), Kultur Zinegotzia (Denis Itxaso Jauna), Gipuzkoako Diputatu Nagusia (Markel Olano Jauna), Gipuzkoako Kultura Diputatua (Mª Jesus Aramburu Andrea), Eusko Jaurlaritza, Bilboko Alkatea (Iñaki Azkuna Jauna), guzti hauek beraien sostengua erakutsi dutela erabaki honen aurrean. Gainera, Madrileko Antzoki Erreala, Bilboko Euskalduna Jauregia, Hamabostaldi Musikala eta Kursaal Fundazioa eta Donostia Kulturaren Antzerki eta Dantza programazio zuzendariak (Norka Chiapuso Jauna) ere hainbat sostengu eskutitz bidali dituzte.
Dantza konpainiak, eskolak eta elkarteak
Dantzaren munduan ere, Sttugart Balleta, Euskal Herriko Dantza Profesionaleen Elkartea, Errioxako Dantza Profesionaleen Elkartea, Bilbao Ballet Elkartea, Madrideko ‘Por la Danza’ Kultur Elkartea, Logroñoko ‘En Escena’ Kultur Elkartea, Logroñoko Dantza Etxea, Verdini Dantza Taldea, Kresala Dantza Taldea, Biraka Dantza Elkartea, MasQDanza-k ere beraien begi ona eman dute. Heziketa arloan hautagaitzarekin bat datoz, Donostiako Musika eta Dantza Udal Eskola, non Alicia Amatriainek bere lehen klaseak jaso zituen Peter Brown eta Agueda Sarasuaren gidaritzapean, Gasteizko “Jose Uruñuela” Udal Kontserbatorioa, Donostiako ‘Thalia’ dantza eskola, Leioako Andoni Arestiren ‘Dantza Eskola’, Logroñoko Mª Victoria Romanos dantza eskola ere. Baita ere, Carmelo Artiaga koreografoa, Ana Lamfus dantza andereñoa, Soledad Ruz flamenko andereñoa eta dantza kazetari eta kritikari Iratxe de Arantzibia ados daude proposketa honekin.
Lau sari nazional Aliciarekin
Víctor Ullate (1989an saritua), José Martínez (Paris Opera Balleteko Izar Dantzaria, 1999an saritua), Ángel Corella (American Ballet Theatre eta Corella Ballet-Gaztela eta Leon, 2002an saritua) bere fundazioaren bidez, eta Lucia Lacarra (Munich Opera Balleteko Dantzari Nagusia, 2005ean saritua), guzti hauek Dantza Nazional Sarituak, beraien adostasun eskutitzak bidali dituzte Alicia Amatriainen hautagaitzarako. Baita, Igor Yebra (Burdeos Ballet Opera Balleteko Izar Dantzaria), Asier Uriagereka (Monte-Carlo Balleteko Dantzari Nagusia) eta Itziar Mendizabal-ek (Leipzig Balleteko Dantzari Nagusia) bat egin dute proiektu honetan. Gerardo Viana, Errusiako maisu emerituak eta Arte Ederretako zilarrezko dominak bere babes gutuna bidali du.
Epaimahaia
Epaimahaia osotzen dute; Arte Eszeniko eta Musika Institutu Nazionaleko Zuzendari Orokorrak, INAEMeko Zuzendari ordeak, Dantzaren munduko nortasun handiko bost pertsona eta aurreko urteko sarituak; Juan Carlos Santamaria Donostiar eta Javier Baron Sebillarrak.
Sarien data
Saria ematerako, datu gehigarri bat: sariaren erabakia Kultura Ministrariari adierazi behar zaio, Arte Eszeniko eta Musika Institutu Nazionaleko Zuzendari Orokorraren bidez, 2009ko Abenduaren 15 baino lehen. Saria emateko ordena berehala argitaratuko da Estatuko Boletin Ofizialean.
ALICIA AMATRIAIN, (Donostia, 1980). Stuttgart Baleteko Dantzari Nagusia.
4 urterekin izan zuen dantzarekin bere lehen harremana. 1985tik 1994ra Donostiako Kontserbatorioan ikasi zuen, Peter Brownen zuzendaritzapean. 14 urterekin, Stuttgarten, John Crankoren eskolan sartu zen. 1998an, Stuttgarteko baletean sartu zen merezidun gisa, gero dantza taldera batu zen, demi-bakarlari gisa eta 2002an dantzari nagusi modura. Bere debutean, goi mailako dantzari modura, Alicia Amatriainek Tatianaren rola dantzatu zuen John Crankoren "Onegin" baletean. Koreografo batzuk bereziki berari egindako paperak sortu dituzte. Aipatzekoa da Christian Spuckek sortutako "Lulu" protagonistaren papera. Paper hau interpretatzeagatik kritikak "2003-2004 denboraldiko dantzari bikaina" izendatu zuen. 2006ko otsailean, Alicia Amatriainek, Stuttgart baleteko dantzari nagusiak, "Etorkizuna 2006", Alemaniako dantzaren saria jaso zuen. Bi hilabete geroago, Gipuzkoako Dantza Profesionalaren Elkarteak "2006 Errebelazio Saria" eman zion. Aurten, 2009-ean, Italian hiru sari lortu ditu: ApuliaArte “Merit” saria, ‘Danza & Danza’ saria eta Positano "Léonide Massine" saria.
DANTZAKO SARI NAZIONALAK (1988-2008) | |||||
1988 | Antonio Gades | 1989 | Víctor Ullate | 1990 | Ana Laguna |
1991 | Cristina Hoyos | 1992 | Mario Maya | 1993 | Trinidad Sevillano |
1994 | Ramón Oller | 1995 | Antonio Canales | 1996 | Cesc Gelabert |
1997 | José Antonio | 1998 | María Giménez | 1999 | José Martínez |
2000
SORKUNTZA INTERPRETAZIOA |
Diez & Diez | 2001
SORKUNTZA INTERP. |
Manuel Segovia | 2002
SORKUNTZA INTERP. |
María Pagés |
La Ribot | Eva La Yerbabuena | Ángel Corella | |||
2003
SORKUNTZA INTERPRETAZIOA |
Nacho Duato | 2004
SORKUNTZA INTERP. |
Teresa Nieto | 2005
SORKUNTZA INTERP. |
Israel Galván |
Sara Baras | Aida Gómez | Lucia Lacarra | |||
2006
SORKUNTZA INTERPRETAZIOA |
Ananda Dansa | 2007
SORKUNTZA INTERP. |
Carmen Werner | 2008
SORKUNTZA INTERP. |
Juan Carlos Santamaría |
Chevi Muraday | Manuela Carrasco | Javier Barón |
Dokumentuaren akzioak