Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Dantzaren Oskar saria’ lortu du Alicia Amatriain donostiarrak

Dokumentuaren akzioak

‘Dantzaren Oskar saria’ lortu du Alicia Amatriain donostiarrak

Moskun jaso du bart 'Benois de la danse' saria.

Egilea
Nerea Lizarralde
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/05/18
Lotura
Irutxuloko Hitza

Mundu mailan balletaren sari gorentzat hartu ohi diren Benois de la Danse saria eskuratu du Alicia Amatriain dantzari donostiarrak; Moskuko Bolxoi antzokian jaso du bart. Stuttgarteko (Alemania) Balleteko lehen dantzaria da Amatriain. Dantzaren nazioarteko sari nagusia eskuratzen duen bigarren euskalduna da Amatriain. Lucia Lacarrak 2003. urtean eskuratu zuen dantzaren oscar sari gisa ezagutzen den aitortza.

Alicia Amatriain Donostian jaio zen 1980an eta nahiz eta bere ikasketak bertab hasi, oso gazte, 14 urterekin, Stuttgart-era (Alemania) joan zen. Ibilbide opari baten ondoren, egun, Stuttgart Balleteko lehen dantzaria da. Dantzari donostiarrak beste bi sari garrantzitsu jaso zituen iaz Alemanian Fausto eta Kammertänzerin.

22 urterekin bakarrik Sttutgarteko Balleteko dantzari nagusi bihurtu zen. Donostian, 1985ean, hasi zen dantza ikasketak egiten, kontserbatorioan. Han izan zen 1994a bitartean, Ageda Sarasua eta Peter Brown irakasleen eskoletan. Hiria utzi eta Alemaniara joan zen, Sttugartera. John Crankoren eskolan hasi zen ikasten. Eta handik Sttutgarteko Balletera. Orduz geroztik munduko eszenatoki garrantzitsuenetan izan da donostiarra.

Alicia Amatriain

Alicia Amatriain Viktoria Eugenia Antzokian, 2009an eman zuen emanaldi baten aurkezpenean. (Argazkia: Gorka Bravo)

Dokumentuaren akzioak