Dantzaren bitakora 2010
Txanda
Nacho Duato (Valentzia, 1957) koreografo ezagunak Espainiako Dantza Konpainia Nazionalaren (CND) zuzendaritza utzi du pasa den uztailaren 31an. Hogei urte egin ditu taldearen gidaritzan, eta dantza garaikidearen bikaintasunaren sinbolo bihurtu du epe horretan. Jose Carlos Martinez (Cartagena, 1969) Paris-eko Operako Baleteko izarra eta koreografoa, CNDko zuzendari izendatu dute abenduaren 1an, eta 2011ko irailean helduko dio ardura berriari.


Unibertsaltasuna
UNESCOk "Gizateriaren materiarik gabeko kultura ondare" izendatu zuen flamenkoa azaroaren 15ean.
Zenbait izen nabarmen
Lucia Lakarrak (Zumaia, 1975) Gran Premio Dance Open saria jaso zuen San Petersburgon pasa den apirilean. Natalia Makarovaren eskutik jaso zuen saria. Irailean, "Hamarkadako dantzaria" izendatu zuten Mosku-ko Kremlin Jauregian.
Alicia Amatriain (Donostia, 1980) Dantzaren Nazioarteko Eguneko XIV. Jaialdiko izarrik txalotuena izan zen, Victoria Eugenia antzokian ospatu zen ekitaldian.
Itziar Mendizabal (Hondarribia, 1981) Londres-eko Royal Ballet-eko lehen bakarlari bezala estreinatu zen urriaren 16an, “La valse” lanarekin.
Igor Yebrak (Bilbo, 1974) eromena eragin zuen abuztuaren 26an, Bilboko Aste Nagusian, "Zorba, grekoa" dantzatzerakoan Abandoibarrako zabalgunean, milaka lagun aurrean zituela. Eusko Jaurlaritzaren Kalitatea saria jaso du "Bilboko ospetsu" izendapena jaso du.




Abian diren ibilbideak, saritutako ibilbideak
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen VIII. Dantzaren Saria Monica Zamora (Ordizia, 1974) eman zitzaion. Birmingham Royal Ballet-eko dantzari nagusia izandakoak ibilbide artistikoaren saria jaso zuen eta Dresdeko Operako Baletean bakarlari ari den Jon Vallejok (Donostia, 1985), errebelazio saria jaso zuen. Maiatzaren 1ean burutu zen ekitaldia. Azken orduko albistea da elkartearen lana Donostiako hiritarraren merituari ematen zaion dominarekin aitortua izan dela. 2011ko urtarrilaren 19an emango da domina.
Etxera itzulera

Lehiaketak
Espainiako geografia osoan barrena jokatu dira dantzari gazteentzako lehiaketak, besteak beste “Tiempo de Danza” II. Saria (Víctor Villegas auditorioa, Murtzia, ekainak 5), “Ciudad Ribarroja del Turia” el XIV. Nazioarteko Lehiaketa (Valentzia, ekainak 23-27) edo el Bilbo Hiria Dantzari Gazteen 5. Lehiaketa (A-1 gela, Euskalduna, Bilbo, abenduak 11).
Ikuskizun handiak, konpainia hobeak
Krisiak gogor astindu du dantzaren sektorea 2010 urte honetan, eta hori antzeman ahal izan da 
Elkartasuna

Azken 365 egnotan agertutako albisteetako batzuk dira hauek, apunte pertsonal modura jasoak eta protagonista, batik bat, dantzari eta koreografo euskalduneta espainiarrak dituenak. Horiek guztiak komunikabideek jaso dituzte. Albiste onez eta dantza albistez betetako 2011 batengatik.
Eguberri on eta urte berri on!!!
Iratxe de Arantzibia
Dantza kazetaria eta kritikoa



