Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaren hilabetea Gipuzkoan

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren hilabetea Gipuzkoan

2003az geroztik, Elkarteak apiril osoa eskaini diote oroitzapen kulturalari eta artistikoari, eta hainbat jarduera egiten dituzte, UNESCOk hura gogoratzeko eta oroitzeko gomendatzen dituen nondik norakoekin bat etorriz.

 
UNESCOk 1982. urtean egun hori aukeratu zuen dantzaren unibertsalitatea ospatzeko, traba politikoak, kulturalak nahiz etnikoak gainditzeko eta herriak bake-giroan zein elkartasunean lotzeko. Horretarako lengoaia komuna erabiliko dute: dantza. UNSECOk Dantzako Nazioarteko Kontseiluaren laguntza izan zuen; dantza forma guztiak modu ofizialean babesten dituen erakundearen babesa, hain zuzen.

 
“Dantza da arte bakarra, artea eginik dagoen materiala guk geuk osatzen duguna.”
Ted Shawn. Time, 1955

Apirilaren 2an,
igandean, barra klasikoaren erakustaldi bat egingo da Donostiko Kontxa hondartzaren Barandan. Txikienek barra 12etan egingo dute, eta maila ertainekoek eta aurreratukoek, berriz, 12:30etan egingo dute. 1000 dantzari inguruk parte hartuko dutela aurreikusten dugu. Aurten gonbidatu bereziak izango ditugu: Gasteizko Musika Kontserbatorioa eta Nafarroako Dantza Eskola.

Apirilaren 8an,
larunbatean,12etan Lasarte-Oriako “Manuel Lecuona" Kultur Etxean X. Akademia Topaketa izango da. Bertan adin ezberdinetako 100 ikaslek bakoitzak bere eskolako edo akademiako lan koreografikoa erakutsiko dute. Estilo ezberdinak landuko dituzte: klasikoa, jazza, dantza garaikidea, dantza tradizionala, flamenkoa...

Apirilaren 18tik 22 arte Aste Santuko ikastaroa izango da. Bi diziplina landuko dira, klasikoa eta jazza. Hasierako maila eta maila ertain-aurreratua landuko dituzte. Halaber, tailer koreografiko bat ere egingo da, eta fase esperimentalean, etorkizunean tailer hori dantzarien galan sartzen saiatuko dira. Beraz, ikasleak izango dira galako "hasierako dantzariak". Horrekin ikasleak parte hartzera eta egunero klaseetan edo ikastaroan saiatzera motibatu nahi ditu. Hauek izango dira irakasle gonbidatuak: Patsy Kuppe dantza klasikorako eta Miryam Benedited jazz klaseetarako. Aste Santuko ikastaroa Artelekun izango da. Gipuzkoako Foru Aldundi agurgarriak doan utzi du Arteleku ikastaroa egin ahal izateko


Dantza Sarien IV. Sari Banaketa


Apirilaren 28an 12etan izango da Donostiako Udaletxeko Udalbatza-aretoan. Sari hori dantzari, irakasle, pertsona eta erakundeei emandako esker ona da. Beraien garapen profesionalagatik eta dantzari eta gure elkarteari emaniko laguntzagatik merezi duten merezitako omenaldi xumea. UNESCOk  Dantzaren Nazioarteko Egunari buruz egindako manifestua irakurriko dute, eta ondoren sarituei dagokien saria banatuko zaie. Dantza erakustaldi motz batzuk egingo dira. Ostean, komunikabideek, gonbidatuek eta dantzariek lasai hitz egiteko aukera izango dute.


X. Dantzarien Gala Dantzaren Nazioarteko Egunean


A
pirilaren 29an 20.00etan.  Ikuskizun horretan hainbat dantzarik parte hartuko dute eta beraietaz gozatu ahal izango dugu. Hauek dira parte hartuko duten dantzariak: Alicia Amatriaín eta Iván Gil Ortega, Stuttgart Balleteko Lehen Dantzariak batera dantzatuko dute eta Espainiako Ballet Nazionaleko Eva López Crevillen dantzariak Lienz Changekin, Kubako Ballet Nazionaleko lehen Dantzariarekin eta Roland Petiteko Dantzari Izarrarekin, dantzatuko du Nacho Duatok zuzenduta. Halaber, Edu Munduamendiarazek zuzenduriko AUKERAN konpainiak ere parte hartuko du. Era berean, Maruxa Salas dantzari eta koreografoak bere koreografietako bat aurkeztuko du. Maruxa Salasek  Burgos-New York koreografia lehiaketako 2004ko edizioa irabazi zuen eta  2004an La Habanako Nazioarteko Koreografia Lehiaketan aipamen berezi bat jaso zuen. Koreografia Marina Mascarell eta Saúl Vegak dantzatuko dute. Marina Mascarell 2005eko Madrileko Koreografia Lehiaketan dantzari hoberenaren saria irabazi zuen.  Alicia Alonso Fundazioko El  Joven Ballet de Cámara de Madrid  ballet taldeak ere parte hartuko du. Talde horretan Aldundiak beka emandako beste donostiar bat egongo da, Naroa Guruzeta. Egun, Guruzetak Goi-mailako institutu horretan egiten ditu ikasketak. Londoneko Manor House Quartet konpainiak ere parte hartuko du Izaskun Lapazaren koreografia bat dantzatuz.  Lapaza donostiarra da eta The Placek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak beka eman diote. Biarritzeko Balletak ere parte hartuko du, besteak beste.

Ekintza guzti horiek Elkarteko kide, dantzari, pertsona eta erakundeek borondatez “DANTZAREN HILABETEA” ospatu ahal izateko egindako esfortzuari esker egingo dira. Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundi, Donostiako Udal, Donostia Cultura, Kursaal Fundazio, Lasarteko Udal, Lasarteko Kultur Etxe eta Kutxa Aurrezki Kutxak  ere lagundu dute.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.