Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alicia Amatriainek Baden-Wutermberg-eko Ganbarako dantzari izendapen arranditsua jaso du

Dokumentuaren akzioak

Alicia Amatriainek Baden-Wutermberg-eko Ganbarako dantzari izendapen arranditsua jaso du

2015/09/25 10:30

Alemaniako arte eta kulturaren arloan lan egin duten dantzariak omentzeko dagoen izendapen gorena jaso du Alicia Amatriain ballet dantzari donostiarrak. Iratxe de Arantzibia kazetari eta dantza kritikoak eman du ezagutzera albistea eta honek adierazi duenez Stuttgartko operan egin den ekitaldian jaso du Baden-Wutermberg estatuko Kammertänzerin edo Ganberako dantzari izendapena bertako balleteko dantzari bakarlariak. Berarekin batera Jason Reilly eta Friedemann Vogel dantzariak ere saritu dituzte.

Gaztetatik aritu da Alicia Amatriain Stuttgarten, izan ere, 14 urterekin iritsi baitzen lehenengoz hiri alemaniarrera John Crankoren eskolan ikastera. 1998an hiriko balletean sartzea lortu eta 2002tik aurrera bakarlari lanetan aritu da. Koreografo batzuk bereziki berari egindako paperak ere sortu dituzte eta asko izan dira oraingoaz aurretik jaso izan dituen sariak: 2006ko otsailean, Etorkizuna 2006, Alemaniako dantzaren saria jaso zuen. Bi hilabete geroago, Gipuzkoako Dantza Profesionalaren Elkarteak 2006 Errebelazio Saria eman zion eta 2009an ere hiru sari jaso zituen Italian: ApuliaArte Merit saria, dantzari onenari Danza & Danza saria eta Positano Léonide Massine saria.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.