Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaren sariak eta gala Gipuzkoako Dantzako Profesionalen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren sariak eta gala Gipuzkoako Dantzako Profesionalen eskutik

2006/04/26 10:47
Dantzaren sariak eta gala Gipuzkoako Dantzako Profesionalen eskutik

Jone San Martin

Apirilaren 28an 12.00etan izango da ekitaldia Donostiako Udaletxeko Udalbatza-aretoan. Sari hori dantzari, irakasle, pertsona eta erakundeei emandako esker ona da. Sarituen berri emateko da prentsa ohar hau. Beraien garapen profesionalagatik eta dantzari eta gure elkarteari emaniko laguntzagatik merezi duten omenaldi xumea. Hona hemen 2006ko sarituak:

  • Alicia Amatriain Stuttgarteko Baleteko lehen dantzaria – Artista berri onenaren saria
  • Jone San Martin Astigarraga Frankfurteko The Forsythe Company’ko Dantzari Bakarlaria - Ibilbide artistikoaren saria
  • Concha Martinez eta Jose Lainez Dantzariak, koreografoak eta dantza irakasleak - Dantzarekiko arduraren saria


Dantzarien X. Gala Dantzaren Nazioarteko Egunean


Apirilaren 29an, 20.00etan, Kursaalen izango da. Hona hemen parte hartuko duten dantzarien zerrenda:

  • Alicia Amatriaín eta Iván Gil Ortega, Stuttgart Balleteko Lehen Dantzariak batera dantzatuko dute
  • Espainiako Ballet Nazionaleko Eva López Crevillen dantzariak Lienz Changekin, Kubako Ballet Nazionaleko lehen Dantzariarekin eta Roland Petiteko Dantzari Izarrarekin, dantzatuko du Nacho Duatok zuzenduta.
  • Edu Munduamendiarazek zuzenduriko AUKERAN konpainia.
  • Maruxa Salas dantzari eta koreografoak bere koreografietako bat aurkeztuko du. Koreografia Marina Mascarell eta Saúl Vegak dantzatuko dute.
  • Alicia Alonso Fundazioko El Joven Ballet de Cámara de Madrid ballet taldeak ere parte hartuko du. Talde horretan Aldundiak beka emandako beste donostiar bat egongo da, Naroa Guruzeta. Egun, Guruzetak Goi-mailako institutu horretan egiten ditu ikasketak.
  • Londoneko Manor House Quartet konpainiak ere parte hartuko du Izaskun Lapazaren koreografia bat dantzatuz. Lapaza donostiarra da eta The Placek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak beka eman diote.
  • Biarritzeko Balletak ere parte hartuko du.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.