Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Amatriain proposatu dute Espainiako sarirako

Dokumentuaren akzioak

Amatriain proposatu dute Espainiako sarirako

Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkarteak Alicia Amatriainen aldeko hautagaitza aurkeztuko du gaur

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2009/10/16

Alicia Amatriain (Donostia, 1980) Alemaniako Stuttgarteko Balleteko dantzari nagusia da 2002. urteaz geroztik, eta Euskal Herriko nahiz atzerriko dantzari ospetsu ugarik babestu dute haren aldeko hautagaitza, hala nola Victor Ullatek, Jose Martinezek, Angel Corellak, Lucia Lakarrak, Igor Yebrak, Itziar Mendizabalek eta Asier Uriagerekak. Ullate, Martinez, Corella eta Lakarra Espainiako Dantza saria jasotakoak dira 1989an, 1999an, 2002an eta 2005ean, hurrenez hurren.

Gipuzkoatik kanpoko hainbat erakundek eta dantzaren munduko profesionalek babestu dute, halaber, Amatriainen hautagaitza. Eusko Jaurlaritza, esaterako, Amatriainen aldeko agertu da, baita Bilboko alkate Iñaki Azkuna ere. Bilboko Euskalduna jauregia, Donostiako Musika Hamabostaldia eta Madrilgo Erret Antzokia ere daude hautagaitzaren sinatzaileen artean.

Arte Eszenikoen eta Musikaren Espainiako Institutuko zuzendaritzak eta dantzaren esparruko profesionalek osatuko dute epaimahaia. Aurkeztutako hautagaitza guztien artean zein saritu erabaki beharko dute, eta ebazpena Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioari jakinaraziko diote, abenduaren 15a baino lehen.

Hala, Angeles Gonzalez Sinde Kultura ministroak emango du erabakiaren berri, urtea amaitu aurretik.

Dokumentuaren akzioak