Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alicia Amatriain, goi mailako sukaldaritzaren musa

Dokumentuaren akzioak

Alicia Amatriain, goi mailako sukaldaritzaren musa

2008/12/02 00:00

Bere ehungarren urtea ospatzen ari den Bilboko Arte Ederren museoak "Arts & Cook" ekitaldiaren bigarren edizioa hartu du berriki. Ekimen honek zazpi sukaldari ospetsu arte ezberdinen – pintura, eskultura, arkitektura, literatura, antzezpena, musika eta dantzaren – ordezkariekin elkartu egiten ditu. "Bilbao, cocina para el arte" – artearendako sukaldaritza - premisatik abiatuta, sukaldariek egokitutako bikotean inspiratutako errezeta prestatu egiten dute. Alicia Amatriain (Donostia 1980) Stuttgart-eko ballet-eko lehen dantzaria izan zen Fernando Canales (Bilbo, 1962) sukaldariaren musa. Fernando Canales Euskalduna jauregian kokatutako "Etxanobe" jatetxeko arduraduna da. Michelin izar baten eta Campsa gidaren bi eguzkiren jabe da jatetxea. 

Alicia Amatriain "Lulu" dantzatzen

2005ean Euskadi Gastronomia saria jaso zuen Canalesek, "Atunaren iratzartzea... zopa mugimenduan" izeneko errezeta asmatu zuen, Donostiko dantzariaren izaera etereoan ispiratuta. Bestalde, Alicia Amatriain-ek Christian Spuck-ek berarendako sortutako “Lulu” koreografiaren pasarte batekin gozarazi zituen bertaratutakoak. Lan honengatik "2003-2004 denboraldiko dantzari nabarmena" izendatua izan zen Amatriain. Ekitaldi berean elkartuta aritu ziren Koldobika Jauregi eskultorea eta Eneko Atxa (Azurmendi jatetxea), Mari Puri Herrero margolaria eta Alexia Herreros (Baserri Maitea jatetxea), Unai Elorriaga idazlea (2002ko Espainiako Narratiba Saria) eta Alvaro Garrido (Mina jatetxea), Alex Angulo aktorea eta Jose Migel Olazabalaga (Aizian jatetxea), Sonia Rueda argazkilaria eta Iraide Somarraba (Regi jatetxea), IMB arkitekto taldea eta Beñat Ormaetxea (Jauregibarria jatetxea) eta Kepa Junkera trikitilaria eta Ginesa Ortega abeslaria eta Ricardo Perez (Yandiola jatetxea). Aitor Basabe (Arbola-gaña jatetxea) eta Daniel Garcia (Zortziko jatetxea) izan ziren edizio honetako plater bereziak sukaldatzeko arduradunak.

Alicia Amatriain pozik agertu zen sukaldaritza eta dantzaren arteko loturarekin. Fernando Canalesek bete-betean asmatu zuela onartu zuen, izan ere, japoniar sukaldaritza asko atsegin du Amatriainek eta horretan oinarrituta zegoen bilboko sukaldariaren errezeta. Aurreko edizioan Ander Zabala (The Forsythe Company) izan zen dantza munduaren ordezkaria.

Fernando Canalesen errezeta Alicia Amatriain dantzarian inspiratuta

 
Errezeta: "Atunaren iratzartzea... zopa mugimenduan"
 
Xedea da, plater baten bitartez Aliciaren talentua eta bere mugimenduen ustezko soiltasuna lotzea. Sojan ondutako atun lehor zopa bat da, eta ondorengo atunaren berpiztea.

Iruzkina:
 
Gorputz arina eta erabateko zaporea dira Asiako zopa askoren ezaugarriak. Japongo sukaldaritzan estetikak, erritoak eta espiritualtasunak bat egiten dute, dantzan eta belletean bezala. Horra hor sukaldaritza artearen eta Aliciaren dantzaren arteko lotura.

Atunaren iratzartzea,... zopa mugimenduan


Zopa honetan atunaren berpiztea irudikatzen da bere mugimendu eta zaporean oinarrituz. Gure gorputzaren mugimendu orok bizia-heriotza-biziaren sinbolismoa du bere baitan. Biziaren prozesua mugimendutan adierazten da, eta mugimendu horiek dantzaren alorrean arte bilakatzen dira. Plater honetan bezala, non elikagai bizigabearen teknikak arte, estetika eta espiritualtasun bilakatzerainoko emozio eta sugestio maila hartzen duen.

Osagaiak:

Ura

Katsoubushi
Kombu alga
Tofu txuria
Calcic
Santana
alginato
Vietnamgo arroz olatak
 
Jarraitu beharreko urratsak:
 
1.- Dashi salda egin konbu alga eta atunarekin.
2.- Tofua birrindu eta santanarekin loditu. Horrekin eta kaltzioarekin eta alginatoarekin batera, ahoan lehertu ahal izanen diren bolak egin.
3.- Platera arroz olatekin estali eta katsoubushia gainean dantzan ipini.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.