Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza erakustaldia, indar erakustaldia

Dokumentuaren akzioak

Dantza erakustaldia, indar erakustaldia

'Euskaldunak eta dantza' izeneko gala egingo dute puntako balet dantzariek Euskaldunan

Egilea
Ainara Gorostitzu
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2006/06/09

Igor Yebra da Euskaldunako festako izar nagusia, eta bera arduratu da, halaber, ekitaldiaren zuzendaritza artistiko osoaz. Yebra bezala, nazioartean ospe handia duten hainbat dantzari ikusi ahal izango dira Euskaldunan. Yebrak berak Maya Plisetskaia saria jaso berri du San Petersburgon. Berarekin batera, Amaia Ugartetxe Veronako La Arena baleteko dantzaria, Veronica Villar Weisbaden baletekoa, Frankfurteko baleteko Ander Zabala eta Asier Uriagereka Montecarloko baleteko dantzaria ariko dira. Bakoitzak bere konpainiako dantza bikotekidearekin egingo du emanaldia.

BALETA ETA EUSKAL DANTZAK. Balet klasikoaz gain, dantzaren beste estilo batzuk ere ikusi ahal izango dira festa horretan. Adriana Bilbao dantzariak, esate baterako, balet flamenkoaren erakustaldia egingo du; Espainiako aretoko dantza txapelketako bikoteak estilo horretako dantzak erakutsiko ditu eta Aukeran Dantza konpainiak, berriz, euskal dantza tradizionaletan oinarrituriko emanaldia aurkeztuko du.

ABBEk errebindikaziorako ere baliatu nahi du festa, euskal dantzariek beraien heziketa Euskal Herrian egin ezina salatuko dute. ABBEren arabera, 25 euskal dantzaritik gora daude atzerriko lehen mailako balet konpainietan rol garrantzitsuak jokatzen. Horietako asko, haatik, hemen ezezagunak dira erabat.

Ikuskizuna: 'Euskaldunak eta dantza'. Lekua: Bilboko Euskalduna. Eguna: Ekainaren 12 eta 13. Ordua: 20:30ean.

Dokumentuaren akzioak