Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Gurasoentzat, nesken gauza zen dantza»

Dokumentuaren akzioak

«Gurasoentzat, nesken gauza zen dantza»

Asier Uriagereka, dantzaria

Egilea
Nora Alberbide
Komunikabidea
Berria
Tokia
Miarritze
Mota
Elkarrizketa
Data
2003/09/12

Montecarloko Baletak ehun urte ditu. Horrek zerbait eragiten dio?

Konpainia biziki heldua da. Dantzaren munduan sartu nintzenetik, giro hoberena hortxe aurkitu dut. Etengabe gauza berriak ikasteko aukera dago. Jean-Christophe Maillot koregrafia zuzendaria oso pertsonala eta naturala da. Konpainia da haren bizia. Bihotzarekin ari da. Horrek oraino gehiago motibatzen nau.

Deskriba zenezake zure egun bat?

Monakon gaudelarik, goizero gorputza iratzartzen dugu. Ondotik errepikan hasi, bazkaldu eta berriz hasi. Egun guztiz. Biran garelarik, gogoetetako denbora gehiago ematen digute. Garrantzitsua da hori ere. Zure dantza ez duzu lanorduetan bakarrik atzematen: paseatzen zabiltzalarik ere ontzen zara.

Betidanik ari zara dantzan. Nola sartu zitzaizun ideia hori?

Txiki-txikia nintzen. Behin, Bilboko jaietan, dantzan ari zirela taula gain batean, biribilean sartu nintzen. Hortik hasi eta ez naiz gelditu. Gurasoek ez zuten ulertzen. Mungian bizi ginen, eta dantza eskolan neskak bakarrik ziren. Nesken gauza zen haientzat. Azkenean onartu zuten, behartuta. Etxean etengabe dantzan ari nintzen.

Zure arreba Athleticen ari da, profesional. Zer egin zuten zuen gurasoek horrelako seme-alabak hazteko?

Nire aita kirolari profesionala zen Bilboko Deportibon. Nire ustez, genetikoa da. Indar fisikoa egin beharra pasatu zigun.

Badira 15 urte Euskal Herritik alde egin zenuela. Hona dantzatzera etortzeak zerbait egiten dizu?

Azkenaldi honetan hiru aldiz etorri naiz. Aldi oroz etxera sartzen naizela sentitzen dut. Irrigarria da. Donostiak eta Miarritzek elkarren eite haindia dute. Bizitzeko espiritu bera da bietan, janztekoa, mintzatzekoaÉ Badirudi Donostian gaudela; ezberdintasun bakarra da Miarritzen frantsesez ari dela jendea.

Dokumentuaren akzioak