Dokumentuaren akzioak
ABBEk Igor Yebra ekarriko du 09/10 denboraldiari hasiera emateko
Igorrek enkargu hau onartu du, gehien bat, ABBEk lau urte hauetan (sortu zenetik ona) dantzaren alde eta beraren alde egin duen aportazioa eskertzeko. Gogoratzekoa da ABB Elkartea Yebraren jarraitzaileak biltzeko sortua izan zela. Ikuskizuna urriaren 10ean, 20:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditorioan izango da.
Igor Yebra ekitaldiaren zuzendari artistikoa eta benetako ardatza da. Bera izan da dantzatuko diren obrak aukeratu eta ekitaldian parte hartuko dituzten beste dantzariak gonbidatu dituena. Bere inplikazio maila izugarria izan da, bertako publikoaren aurrean gutxitan dantzatzeko duen aukera paregabe hau esperientzia zoragarri bihurtzeko.
Gala honetan dantzari gonbidatuak honakoak izango dira: Oksana Kucheruk (Bordeleko Opera Nazionalaren Balleteko izarra), Emmanuelle Girzot (Bordeleko Opera Nazionalaren Balleteko Izarra), Aleksandra Mijalkova (Mazedoniako Opera Nazionalaren Balleteko Dantzari Nagusia), Roman Mikhalev (Bordeleko Opera Nazionalaren Balleteko Dantzari Nagusia) eta Dmitry Chebotar (Mazedoniako Opera Nazionalaren Balleteko Lehenengo Dantzari Bakarlaria). Horrez gain, “Igor Yebra” Dantza eta Koreografia Eskolaren ikasleen lankidetza berezia izango dugu.
Egitarauan, ekitaldiari amaiera emateko, Igor Yebrarentzat bereziki Valery Koftoumek “Carmen” operan oinarrituta sortu duen "Carmen´s dream” koreografiaren munduko estreinaldia izango dugu. Hiruko pausu batekin -Igor Yebra, Oksana Kucheruk y Dmitry Chebotar- osatutako 20 minutuko obra labur honetan Prosper Meriméen nobelaren hirukote protagonistaren gatazka (gizona, emakumea eta patua) gaurkotuta islatzen da. Horrez gain, gala hau hasteko Igor Yebrak, Oksana Kucheruk izarrarekin batera, bi obra hauek interpretatuko ditu: On Kixoteren binako pausua eta bariazioak -nahiz eta duen indarra eta ikusgarritasuna bitarteko direla, obra hau normalean ekitaldia ixteko erabili- eta “Romeo eta Julieta”ren balkoiko binako pausua –aurten Bordeleko Opera Balleten estreinatutako Charles Juderen bertsioan-.
ABBEk, aurten munduan zehar ospatzen ari den Ballet Errusiarren Urteurrena. ospakizunean partaide sentitzeko, gala honetarako bi obra hauek ere aukeratu ditu: “El espectro de la rosa” , Emmanuelle Grizot eta Roman Mikhalevekin, eta “Sherezade” –Bilbon lehenengo aldiz programatuta- Alexsandra Mijalkova eta Dmitry Chebotarrekin.. Egitaraua osatzeko “Igor Yebra” Dantza eta Koreografia Eskolak “Coppelia”ren mazurka eta “Intxaur Hauskailua”-ren zati bat interpretatuko ditu.
"Igor Yebra" deritzon Galarako sarrerak BBK interneteko sarreren erosketa zerbitzuan salmentan daude. Prezioak 20 eta 48 euroen artean daude. Galaren antolamendua oso garestia izan arren, erakunde Ofizialen laguntzari esker prezioak eskuragarriagoak izatea lortu da.
DATUAK
Ekitaldia: “Igor Yebra”. Gala
Antolatzailea : Asociación Bilbao Ballet Elkartea.
Zuzendari artistikoa : Igor Yebra.
Dantzariak : Igor Yebra, Oksana Kucheruk, Emmanuelle Grizot, Roman Mikhalev, Aleksandra Mijalkova, Dmitry Chebotar eta “Igor Yebra” Dantza eta Koreografia Eskolaren lankidetza berezia.
Koreografiak : “Coppelia”, mazurka/ "On Kixote", binako pausua eta bariazioak / "Sherezade", binako pausua/ “Intxaur Hauskailua” / "Romeo eta Julieta", balkoiko binako pausua/ “Larrosaren espektrua”,/ “Carmen’s dream”.
Lekua eta eguna : Euskalduna Jauregiko Auditorioan, urriaren 10an, 20,00etan.
Sarrerak: 20-48 €.
Igor Yebra (Bilbao). Bordeleko Operako Balletaren Dantzari Izarra
Dantza munduan bere lehenengo urratsak Bilbon bertan eman ondoren Igor Yebrak Victor Ullateren Eskolan burutu zuen bere prestakuntza. Eskolan sartu eta laster batean Ullateren konpainian, Madrilgo Erkidegoko Balletean, hasi zen dantzatzen, bertako Dantzari Nagusia bihurtuz 1987tik 1996ra. Garai
horretan, errepertorio klasikoa eta dantza garaikideetan parte hartzeaz gain, bere prestakuntzarekin jarraitu zuen honako irakasle hauekin: Karemia Moreno, Lázaro Carreño, Pino Alosa eta Ángela Santos. Madrileko Erreal Kontserbatorio Profesionalean graduatu zen Ohore Matrikularekin. 1996an hasi zuen bere mundu mailako bakarkako karrera. Une horretan, munduko beste aldera joan zen Australiako Balleteko partaide bihurtzeko.
Bere lan-bizitzan ikusi dugun ekitaldi nagusienetariko bat 2004an Kremlineko Kongresuko Jauregian “Ivan Beldurgarria” obran rol protagonista interpretatzea izan da, kontuan izanik, gainera, bera izan dela inoiz errusiarra ez den dantzari bakarra, rol hau bete duena. Sari ugari pilatzen dira bere ohorezko palmaresean, beste batzuen artean, Dantzari gazteentzako Eurobisio Sari Nagusia (hauxe izan zen bere lehenengo saria, 1989an), Italiako “Danza & Danza” Saria urteko dantzari hoberenarentzat (1996), Maya Plitseskaya Lehiaketaren Saria (1998) eta Italiako Leonidas Massine Saria ere. Egun, Igor Yebra Bordeleko Operako Balletaren Dantzari Izarra da eta 2001tik gaur arte Erromako Operako Balletaren Dantzari Nagusi gonbidatua ere.
Dokumentuaren akzioak