Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Copppélia' baleta Donostiako Kursaalean

Dokumentuaren akzioak

'Copppélia' baleta Donostiako Kursaalean

donostia. Gaur eta bihar, 20:00etan, Kursaalean..

Egilea
Ane Zabala
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2005/01/11

Coppélia maitasun istorio bat da. Artur Sai-Leon eta Charles Nuittek Hoffmannen Hondarrezko gizona obran oinarrituta egindako lana da. Oraingoan, berriz, Charles Judek moldatu du koreografia. Istorioaren protagonista nagusiak Fonzy (Igor Yebra), Swanie (Emmanuelle Grizot) eta Coppelius (Charles Jude) dira. Istorio klasikoa da eta dantza ikuskizunetan garrantzitsuenetarikoa, Giselle edo Loti Ederrarekin batera. Lan klasikoa bada ere, egokitzapen honetan, 50. hamarkadan kokatu dute istorioa AEBetako hiri txiki batean.Bordeleko operako baleta, Frantziako ondarea da Luis XIV. garaitik, baina modernitaterako jauzia 90.ko hamarkada hasieran eman zuen. 1996an Charles Jude zuzendaritza artistikoaren ardura hartu zuen, eta ordutik hamaika obra klasiko, neoklasiko eta garaikide egin dituzte. Denboraldi bakoitzean, emanaldi berriak izaten dira eta Japonian, AEBetan eta Italian egiten dituzte birak, besteak beste. Horrez gain, hainbat dantza jaialditan parte hartu dute eta Serge Lifar (2001) eta Herald Angels (2203) sariak jaso dituzte.



Igor Yebraren parte-hartzea



Igor Yebra euskal dantzariak ikuskizunean parte hartuko du. Berez, ez da Bordeleko konpainiako kidea, baina azkenaldian izandako arrakasta dela eta, balet desberdinekin kolaboratu du azken bi urteotan. Izan ere, Yebra, dantza garaikideko dantzaririk onenetarikoa dela diote adituek.



Erromako operako baleteko izarra da egun eta konpainia horrekin Laudes Evangelis lanean parte hartu du oraintsu, Jesukristoren rola betez. Horrez gain, joan den urteko maiatzean, Kremlineko biltzarren jauregian egin zuen dantza eta Ivan Ikaragarriaren rola bete zuen. Hori oso garrantzitsua izan da bere ibilbide artistikorako, Ivan Ikaragarria ez baitu errusiarra ez den beste inork antzeztu.

Dokumentuaren akzioak